sábado, 7 de diciembre de 2019

Stalin, tirano gorria




Stalin, tirano gorria




Esteka honetan irakurri ahal duzu zein den Errusiako Giza Eskubideen defendatzaileek eskatzen dutena. 

Eta beste esteka honetan aurkituko duzu "Stalin, el tirano rojo" pelikula. Informazio horiekin apunte hauek dituzu:

1924-25an, Leninen heriotza gertatu ondoren, Stalin boterera heldu zen.





1. Zeintzuk ziren komunismoaren ametsak, argiak, esperantzak?

a. Haien ustez, oso beharrezkoa zen gizarte justua lortzea. Berdintasunari eman zioten garrantzi handia. Horretarako, pribilegioen desagerpena bultzatu zuten, dekretuen bidez. Guztiok berdinak izatea, bai legearen aurrean, baita politikan parte hartzeko momentuan ere. Horretarako, historian izandako baztertuek boterea eskuratzea nahi zuten.

b. Edozein langilek familiari bizitza duina eskaini ahal izatea. Guztiok aukera berdinekin, jaiotzez. Osasuna edo hezkuntza botere publikoek subentzionatuta egotea bultzatu zuten.

c. Oso laburtuta, hauxe zen amets komunista: historia aldatzea eta beheko mailako talde sozialak hobeto bizitzea. Gizarte berri bat: pobre eta aberatsik gabekoa.



2.   Zeintzuk ziren historiaren ondorioz zeuden arazo larriak Sobietar Batasunean?

Arazo asko izan zuen Sobietar Batasunak. Haien artean, batzuk estrukturalak ziren; hau da: komunismoa boterera heldu baino lehen bizitza sozialean existitzen ziren eta eragin latza izan zuten urteetan zehar. Beste arazo batzuk, ordea, berriak ziren eta Sobietar Batasunean finkatu zen diktadurari leporatu ahal zaizkio. Historian antzinakoak ziren arazoak hauek izan ziren, besteak beste:


a. Gerrak itotako herrialde bat zen Errusia. Gogoratu behar da zeintzuk izan ziren azkenengo urteetan pairatutako gerrak, iraultzak, sufrimendu belikoak: Japoniaren kontrako gerra (1904-1905), Lehenengo iraultza (1905), I Mundu Gerran parte hartu izana (1914-1918) bigarren iraultza, bi momentuetan(1917), Gerra zibila (1918), geroko esku hartzea II Mundu gerran (1939-45). Azkenengo gerra honetan, Sobietar Batasuna eratu eta gero hartu zuen parte herrialdeak.


b. Tsarren monarkia absolutuak utzitako pobrezia, atzerapen historikoa, nekazal munduko egoera mediebala, morroitzaren existentzia XIX. mendera arte. Herri ez demokratikoa zen Errusia, Antzinako Erregimenean oinarria zuena. Gizarteko talde sozialen artean desoreka itzelak mantentzen ziren; hala, gehiengoa pobrezia handian bizi ziren. Asko, miseria gorrian. Ez zen batere gizarte justua.

c. Industrializazio prozesua oso azkarra izan zen. Langileen baldintzak oso gogorrak. Dakigunez, hiri batzuetan proletariotzaren kontzientzia zabaltzen hasi zen. Beste langile batzuek ordea, haserrea baino ez zuten, hasieran oso kontzientzia politiko gutxirekin hasi ziren mobilizatzen Tsar edo geroko gobernuaren kontra.





3.      Zer egin zuen Stalinen gobernuak, zeintzuk ziren alde argitsuak, gauza positiboak?

Stalinen garaian Errusia modernizatu zuten. Alderdi askotan, jende askoren bizitza hobetu zen. Lan publiko erraldoiak egin zituzten: Eraikin berriak, metroaren zabalera, trenbideak, presa hidroelektrikoak. Fabrika asko sortu zituen gobernuak eta horietako askotan langileen egoera ez zen hain txarra. Langabeziarekin amaitu nahi izan zuen eta benetan, garai batzuetan, lortu. Estaduak hezkuntza eta osasuna guztientzat bideratu zuen.

4.      Zeintzuk izan ziren Stalinen agindupean sortu ziren arazo berri?

a. 1930ko hamarkadan, krisia zabaldu zen munduan zehar eta eragin oso txarra izan zuen Errusian eta inguruko herrialdeetan.
b. Horrez gain, akats teknikoak sortu ziren “Stalin kanalean” (1933ean), sakonera gutxikoa izan zelako. Eta eraikuntzan, langile asko hotzez edo lan-baldintza txarren ondorioz gaixotu eta hil ziren.
c. Ukraniako gosea. Inoiz baino gogorragoa bihurtu zen. Zalantza barik, faktore klimatiko eta politikoek eragin zuten hondamendia eta ezin da uko egin Stalinek axolagabekeriaz jolastu zuela arazo larri horretan.


5.    Zergatik aurrekariek salatu zuten diktadura bat zela?




Esan dezakegu diktadura bat bihurtu zela giza eskubideak bortxatua izan zirelako, arlo askotan. Giza eskubideen bortxaketa batzuk aipatuko ditugu, ez modu sakonean. Hauekin, berme demokratikoak urratuta ikus ditzakegu:

a.      1930 urtetik aurrera (1933, 1938…), epaiketa faltsuak egin ziren Moskun. Horietako askotan heriotza zigorra jarri zen edo mehatxua bihurtu zen. Eta, nortzuk ziren epaiketa horietan salatu eta zigortuak? Intelektual asko, gobernuko teknikari disidenteak, Stalinen politika txartzat jotzen zituztenak edo kritikak adierazi zituenak. Beste batzuk, Stalinen lagun ohiak, alderdi komunistako kideak. Stalinek etsaiak ikusten zituen edonon, eta askotan faszistei edo kapitalistei leporatzen zien konplota egin izanaren errua. Ezin da ukatu testuinguru historiko horretan (II Mundu Gerra eta gero, 1945tik aurrera) komunismoa potentzia kapitalisten etsaia zela, Gerra Hotzaren garaia zen eta. Hala ere, gehikeria asko egin zuen Stalinek nazioarteko egoera zaila zelako aitzakiarekin.

b.     Politika ekonomikoa ezarri zuenean, ez zen beti arrakastatsua izan. Alde batetik, lehorteak eta nekazal munduko atzerapenek ez zuten handitu behar-beharrezkoa zen jakien ekoizpena. Lurrak ez zuen emankortasunik, ezta teknologia aplikaturik. Aukeratu behar zuenean, Estadu Sobietarrak laguntza handiak eman zizkion industria handiei (armagintza, itsasontzigintza, industria erauzleei-ikatza, burdina-…), eta ez zen nahikoa izan landa eremuko ekoizpena hobetzeko laguntza.

c.  Kolektibizazioak aurrera eramatea oso zaila izan zen. Nekazari batzuek ez zituzten “koljoks”ak onartzen. Estaduak polizia erabili zuen nekazarien protestak erreprimitzeko eta uztak eskuratzeko. Giza eskubideak-berriro ere- bortxatuta izan ziren.




d. Ukraniako gosea gertatu zenean, gauza gutxi egin zuen Stalinek, eta beti egon zen prest gertatutakoa faltsutzeko eta izkutatzeko.




e. Gulagak existitzen ziren Tsarren garaitik, baina Stalinek mantendu zituen eta erabili zituen etsai politikoak lan fortzatuak egitera eramateko.

6.      Zer gertatu zen II Mundu Gerran?




Testu honen helburua ez da II Mundu Gerra osoa  aztertzea. Egingo dugun gauza bakarra momenturik esanguratsuenak aipatzea izango da.


·   1939ko irailean Alemaniak Polonia inbaditu zuen.
· 1940an Frantzia alemanek okupatua izan zen, ia bi hilabetetan lortu zuten.
· 1941ean Hitlerrek -Errusia eta Alemaniaren arteko “Ez erasotzeko ituna” (1939) apurtuta- “Bizar Gorria” operazioa jarri zuen martxan eta Alemaniak Errusia erasotu zuen. Alemanak Moskutik kilometro gutxira zeudenean, bonbak egunero erori ziren Moskun.
· Baina 1942ko udan, Stalingradoko guduan Alemaniak porrot izan zuen Errusiaren kontra.
·  II Mundu Gerrako nazioarteko Konferentzietan munduko liderrak batu ziren-Gerrako garaileak, alegia-, Postam-en (1945an). Han,  Stalinek eskatu zizkien beste gobernuburuei Errusiako armadak Europako herrialde askatuak.
·  II Mundu Gerra gertatu eta berehala, garai berri bat sortu zen: Gerra Hotza. (1945-1989/90).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...