Mostrando entradas con la etiqueta Errusiako iraultza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Errusiako iraultza. Mostrar todas las entradas

martes, 16 de marzo de 2021

Mundua ezagutzen

 

GAUR EGUNGO MUNDUKO EGOERAREN SUSTRAIAK


Kaixo, historiaGILEok! 
Inoiz baino gehiago, historia eraikitzen historiaGILEak izan zarete bideo hauetan... Hemen dituzue zuek egindako bideoak, lan ederrak dira, benetan; eta arro-arro utzi nauzue bideo batzuekin. Zorionak! Laburpen onak direnak apunteak egin edo ikasteko honela ** markatu dizkizuet. Aprobetxatu!

HISTORIAGILEON LANAK ;)

IRAN (I) Cristina, Laura eta Olatz**

IRAN (II) Lucas eta Miriam**

TXINA  (I) Esti, Sara eta Andrea** 

(II) TXINA (1)  eta TXINA (2) Elena, Ainhoa eta Naia.**

TXINA (III) Li, Irati, Oier **

Faxismoa-Nazismoa /lehenengo bideo honetan, antzerkia (1). Eta hemen, bigarren bideoan (2)** Faxismo-Nazismo-Gerra Zibilaren edukiak. Naroa, Mireia, eta Lara. **

EEBBak Bi Gerra Mundialen artean. Maria, Ane eta Oihana.**

ERRUSIA eta SESB Oier eta Alex** (Nik emandako gidoia jarraituz)

ERRUSIA eta SESB Ander, Aritz eta Alex** (Gidoi librea)

Faxismoa-Nazismoa-Espainiako Gerra Zibila (I). Lucia, Amaia eta Claudia.

Faxismoa-Nazismoa-Gerra Zibila (II) Marina, Naroa eta Patricia.

Faxismoa- Nazismoa- Gerra Zibila (III) Eider eta Xabi.

ERRUSIA eta SESB Joel, Iñigo.

ERRUSIA eta SESB Markel, Itsaso.

ERRUSIA eta SESB Jon, Asier.

EEBBak -Bi Gerra Mundialen artean. Julen, Iker, Gontzal.


ZORIONAK GUZTIOI EGINDAKO LANAGATIK!! ZUEN AHALEGINA IKUSITA, ARRO NAGO!



martes, 24 de marzo de 2020

Shock Errusian: testua



Shock Errusian, SESB desegin zenean



Gaur egin behar duzuna:

1. Irakurri testua.
2. Eskuz egin: Analisia.
3. Eskuz egin: Testuingurua
4. Eskuz egin: Garrantzia


5. Gaur ez bidali ezer classroom-en!! Aste honetako 4. orduan (Ostiralean) bidaliko didazu historiako orduan zure testua urdinez edo beltzez idatzita eta gorriz zure zuzenketa. Egiten ari zarenean, utzi hutsuneak hurrengo egunean zuzenketa garbia egiteko. OSTIRALEAN zuzenketa eta testua -beraz- batera, ostiralean bidaliko dizkidazu. ARGAZKIAK bidali eta mesedez EZ EGOTEKO "BORROSAK"! (Izena jarri argi eta garbi).

(Azkenengo hitzaldia, politika uzteko momentuan)

Hala ere, garrantzi historikoko lanak egin dira. Sistema totalitarioa, herrialdea arrakastatsua eta oparoa izateko aukera kendu ziona, aspalditik kendu zen. Aldaketa demokratikoa lortzeko bidean aurrerapauso handia eman dugu. Hauteskunde libreak, prentsa askatasuna, erlijio askatasunak, botere organo ordezkariak, alderdi anitzeko sistema; Hori guztia egia bihurtu da. Giza Eskubideak printzipio goren gisa onartzen dira. (…)

Akats batzuk ekidin litezke zalantzarik gabe, gauza asko hobe egin litezke, baina ziur nago lehenago edo beranduago gure ahalegin komunek fruituak emango dituztela; eta gure nazioak gizarte oparo eta demokratikoan biziko direla”.

Mijkail Gorbachov
1991eko abenduaren 25ean

viernes, 21 de febrero de 2020

Shock Doktrina (4)



Shock Errusian

"Altzairuzko Oihal"ez haratago 


Gerra Hotzaren amaiera; 1989 Alemanian “Berlingo Harrezia” bota zuten. Eta 1990ko hamarkadan Sobietar Batasuneko erregimen komunistak desegin ziren.

Historia ofizialaren arabera, Reagan eta Thatcher-ekin hain zen erakargarria Mendebaldea, non Altzairuzko Oihalaren beste aldean bizi zen jendea hasi baitzen merkatu libreko politikak aldarrikatzen. Ez zen horrela gertatu, ordea. Egia da autoritarismo komunistaren pean zanpaturik bizi zirenek benetako demokrazia bat nahi zutela, eta praka bakeroak erosi, eta Big Mac hanburgesak jan. Halaxe izan zen, bai. Baina horrek ez du esan nahi haien jomuga zela kapitalismo basati baten mende bizitzea, gero Ekialdeko blokeko hainbat eta hainbat herrialdetan gertatu zitzaien bezala: inongo kontrolik gabeko oligarkek halako errejimenak ezarri zituzten, eta errotik kendu gizarte-babes guztiak, esaterako; oraindik jasaten ari dira errejimen horiek.

martes, 31 de diciembre de 2019

1917ko Errusiako iraultza.

           Errusiako iraultza eta SESB.






Esteka: La revolución rusa en 7 minutos. (Errusiako iraultza 7 minututan.)

1.      Zer izan da  Errusiar iraultza historian?


1917ko Errusiar Iraultza XX. Mendeko gertaerarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Iraultzaren ondorioz, tsarren Errusiar Inperioa desagertu egin zen, eta erregimen guztiz berria ezarri zen Iraultzaren bidez proletarioek boterea hartu zuten, historian lehenengo aldiz. Esperantza piztu zen behe mailako giza taldeetan eta betiko pobreen aldi historikoa heldu zela ikusi zuten. Estatu berria ezarri zuten eta gizarte sozialista jaio zen. Sozialismoak beste eredu bati eman zion bide: komunismoari. Esperantza handiko garaia izan zen. Erreforma ugari egin nahi zuten, berdintasuna helburu aldaketa sakonak gertatu ziren Antzinako Erregimenean sarturik zegoen gizarte ez demokratiko horretan. Baina, itxaropen horiekin batera, askok salatu zuten iraultza erregimen diktatoriala ezartzeko aitzakia bihurtu zutela agintariek.

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...