Mostrando entradas con la etiqueta Argentina. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Argentina. Mostrar todas las entradas

domingo, 8 de marzo de 2020

Argentinako ume lapurtua naiz


Argentinako ume lapurtua naiz 
(1976-1982)




Ume lapurtua izan nintzen.(1)Zoaz esteka honetara!


Sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet ikasle batzuen lana. Oso lan hunkigarria egin dute.

Egin behar zuten lan boluntarioa hauxe zen:

1. Zoaz Argentinako Videla generalaren garaiko diktadurara... Emakume disidenteei lapurtutako ume bat zara. Hazi zara.
2. Erredaktatu testua zure esperientzia kontatzen. 
3. Agertu behar dena: zer gertatu zaizu? Zein eskubide bortzatu dizute? Noren laguntza izan duzu? Zein epaitegitara joan zaitezke? Zer nolako nazioarteko Itunek babesten zaituzte?
4. Egin bideo bat egoera salatzeko.




Esteka honetan, lanaren atal batzuk ekarri dizkizuet, eta asko eskertzen diot J. Arias-i eta Alex C-ri egindako lanagatik.

Lan honetan landutako edukinak:
Adierazteko edukiak: Diktadurak, neo-liberalismoa, Gerra Hotza, Giza Eskubideak.
Prozedurazko edukinak: Nola defendatu giza eskubideak? Nola egin ahozko bat? Ahozko bat prestatzeko testua. Ikerketa lana egiten ikastea.
Jarrerazko edukinak: Enpatia, demokrazia baloratzea, giza eskubideak balioestea.






"Gaur 40 urte pasatu dira jada nire jaiotzetik, hau da: gaur nire urtebetetzea da. Baina ez dut hau idazten nire urtebetetzeari buruz hitz egiteko, Videlaren diktadurari eta ume lapurtuei buruz baizik. 1980-an nire ama bahitu zuten -nire erruz-, militarrek umeak nahi zituzten eta nire ama haurdun zegoen. Era klandestinoan jaio nintzela badakit eta nire ama erahil zutela. Nire amamak esan dit. Nire amama "Plaza de Mayo-ko amama" izeneko elkartekoa da. Plaza Mayo-n emakume eta umeen amamak eta amak biltzen ziren injustizia hau salatzeko. Militar baten umea izan naiz urte askotan baina orain dakit nor den nire amama biologikoa eta bizitza arrunta daukat.

Bizitza ona daukat, nire familia maite dut, baina ez dut ahaztuko pasatu zen guztia: memoria izan behar dugu. Nire amaren, nire familiaren eta ere nire giza eskubideak bortxatuta izan ziren lehen momentutik eta hori onartezina da. Giza eskubideak lehenengoa dira, halaber, hasteko nire ama bahitzean askatasuna lapurtu zenizkiguten. Horrez gain, nire ama hil zuten: bizitzaren eskubidea kendu zioten. 

Beste alde batetik, nire aita atxilotuta zegoen bere ideologiagatik, orduan pentsatzeko askatasuna eta epaiketa justu bat izateko eskubidea ere kendu-bortxatu zioten diktadurako militarrek. Nire kasuan eskubide asko ere bortxatua izan ziren. Haien artean: Askatasuna, nire aita amarengandik aldendu zuten, tratu txarrak jasan nituen batez ere jaiotzan, ume lapurtua bainaiz: beraz, nire familian Estatuko militarren esku hartze injustua jasan genuen gure  bizitza pribatuan.

Videlaren diktaduraren urteetan bortxatutako eskubide guzti hauek itun desberdinetan bilduta zeunden. 

1948ko Giza Eskubideen aldarrikapen Unibertsalean eta 1959ko umeen eskubideen konbentzioan aurki ditzakegu. Itun hauek artikuluetan bananduta daude eta guri bortxatu zizkiguten eskubideak hurrengoak dira: (...)

Pentsatzeko askatasuna - 18. artikulua “Toda persona tiene derecho a la libertad de pensamiento, de conciencia y de religión; este derecho incluye la libertad de cambiar de religión o de creencia, así como la libertad de manifestar su religión o su creencia, individual y colectivamente, tanto en público como en privado, por la enseñanza, la práctica, el culto y la observancia.”




Epaiketa justu bat izatea - 11. artikulua “Toda persona acusada de delito tiene derecho a que
se presuma su inocencia mientras no se pruebe su culpabilidad, conforme a la ley y en juicio público en el que se le hayan asegurado todas las garantías necesarias para su defensa.

2. Nadie será condenado por actos u omisiones que en el momento de cometerse no fueron
delictivos según el Derecho nacional o internacional. Tampoco se impondrá pena más grave que la aplicable en el momento de la comisión del delito.”
(...)

Gurasoekin bizitzea - 9. Artikulua “Es un derecho del niño vivir con su padre y su madre,
excepto en los casos que la separación sea necesaria para el interés superior del propio niño.
Es derecho del niño mantener contacto directo con ambos, si está separado de uno de ellos o de los dos. Corresponde al Estado responsabilizarse de este aspecto, en el caso de que la separación haya sido producida por acción del mismo.”
(...)

Gertatu zena onartezina da eta horregaitik, horrelako zerbait gertatzen bazaizue salatu behar duzue ni bezala. Nire kasuan giza eskubideen bortxaketa “Juicio a las juntas”-en salatuta izan zen. Argentinako justizia zibilak diktadurako militarrak epaitu zituen 1985an giza eskubide ugari bortxatzeagatik.

Raúl Ricardo Alfonsín hau egin zuena izan zen eta epaitegi hauetara 9 militarrak eraman zituen, haien artean, Videla generala. 4 absolbitu (barkatu) zituzten eta beste 5-tak kondenatu egin zituzten.

Nire kasua salatzeko eta beste 9000 gehiago CONADEP sortu zuten, batzorde bat eskubideen bortxaketak salatzeko eta ikertzeko.
Ez isildu, beldurra izan arren giza eskubideen bortxaketak salatu behar dira zeren eta onartezina da. Eskubideak defendatzeak lehantasuna izan behar du eta ezin dugu onartu familia askoren sufrimendua".

J. Arias.



jueves, 20 de febrero de 2020

Shock doktrina (2)

Diktadurak: TXILE eta ARGENTINA

Kondor operazioa. Notimerica.
Kondor Operazioa (2). BBC News. -2016ko maiatzean

Allende, Txileko gobernuburua (1970-73) hil arte.


2 Lehenbiziko aldiz praktikan jartzen: Txile

Neoliberalismoaren bozeramaileek ez dute Txile aipatzen normalean: kontakizuna Margaret Thatcher eta Ronald Reagan-ekin hasten dute, askoz dotoreago geratzen baitzaie. […] XX. mendeko 60ko hamarkadan, Estatu Batuetako gobernua diru-laguntzak ematen hasi zen Latinoamerikako ikasle batzuentzat teoria politikoa ikastera joan zitezen Milton Friedmanekin. «Chicagoko unibertsitateak hitzarmen bat zeukan Txileko unibertsitate katolikoarekin; horren bitartez, txiletar asko Chicagora etor zitezkeen, bertan gure prestakuntza eskaintzen genien, eta doktoratu egiten ziren» (Milton Friedmanen hitzak).


1970ean, Salvador Allenderen Unidad Popular koalizioak hauteskundeak irabazi zituen, funtsezko ekonomia-sektore batzuk nazionalizatzea proposatzen zuen programa batekin. Besteak beste, ITT telefonia-enpresa estatubatuarrak ahaleginak eta bi[1] egin zituen Allende presidente jartzea saihesteko. Enpresak Estatu Batuetako presidente Richard Nixon-en sostengua zuen. Txileko enbaxadorearen hitzetan: «Allende presidente bilakatzea saihesteko agindu zion Nixonek CIAri; eta, Allende presidente izatera heldu zenean, saiatu ziren Txileko armada zirikatu egin behar nuela konbentzitzen». Eta estatu-kolpea antolatzen hasi zen. Estatu Batuetako diruarekin, ekonomia ezegonkortzeko ahalegin guztiak egin zituzten. 1973ko ekainaren 29an, estatu-kolpe bat gertatu zen, baina huts egin zuen. Irailaren 11n, berriz, Pinochet jeneralaren agindupean, presidentetza-jauregiari eraso zion armadak.


2.1 Gerraren shocka Txilen




Txileko erregimen demokratikoa,  48 urtez iraun zuena, erortzen ari zen, indarkeriak eraitsita. Pinochetentzat eta haren jarraitzaileentzat, gerra zen estatu-kolpea. Horixe izan zen shockaren eta izuaren doktrina militarraren aitzindaria. «Salvador Allenderen gobernu marxistak kaoserantz ginderamatzan; kaosa saihesteko esku hartzea beste erremediorik ez dugu izan» (Pinocheten hitzak). Horrez gain, Chicago boysek beren adreilua –hau da, beren plan ekonomikoa– jarri zioten eskuan Pinocheti. Estatu-kolpea gertatu eta hurrengo egunetan, erregimen militarraren 13.000tik gora aurkari atxilotu zituzten; milaka eta milaka, Estadio Nazionalean. […] Handik hilabete batzuetara, Sobietar Batasunak (SESB) uko egin zion Txilen esku hartzeari, nahiz eta Estatu Batuen aurkari nagusia izan. Txileri gola sartzen utzi zioten atezainik ez zegoela, eta 1974ko mundialerako sailkatu zen.


2.2 Shock ekonomikoa Txilen

Jendearen shocka aprobetxatuta, Chicago boysek gomendatutako neurriak inposatu zituen Pinochetek: bertan behera utzi zuen prezioen kontrola, Estatuaren enpresa batzuk pribatizatu,  inportaziorako muga-zergak kendu, eta nabarmen murriztu zuen gastu publikoa. Geroago, Milton Friedmanek argi eta garbi onartu zuen zein garrantzitsua izan zen Txileko esperimentu hura: «Lehenbiziko aldiz, komunismorantz egindako urrats baten ondoren merkatu libreranzko urrats bat egin zen». Ez zuen arrakastarik izan, ordea: urtebete pasatu, eta urteko inflazioa % 375era heldu zen, mundu guztiko handiena. Milton Friedmanek, Txilera joan, eta «shock-tratamendua» exijitu zuen, bere hitzak erabiltzearren. […] Neurri ekonomiko haiek ezarri eta hurrengo urteetan, gutxieneko soldata baino ez zuen jasotzen familia batek, esaterako, ogia erosten gastatu behar zuen soldataren % 64. Autobusean ibiltzea eta esnea edatea, adibidez, luxu handia bihurtu zen. Eskoletan doan banatzen zen esnea ordura arte, baina Pinochetek laguntza hori kentzea erabaki zuen, Britainia Handiko garai hartako Hezkuntza ministro Margaret Thatcher polemiko gazteak erabakitakoaren antzera. Neurri latz haiek inposatzeko, ezinbestekoa zen jendearengan izua ereitea, etsaia batenganako izua: marxismoa.
Hasieran, merkatu libreko ekonomia hertsiki lotuta zegoen askatasunaren eta demokraziaren ideiekin; Txilen, baina, kontrakoa zen: diktadura militar bat ezartzen ari zen neurri ekonomikoak.

(1973-1990 Diktadura Txilen)

Augusto Pinochet

Orlando Letelier-ek, Pinochet agintean jarri eta Estatu Batuetan erbesteratuta zegoela, hau esan zuen eraila izan aurretik: «Plan ekonomikoa indarraren bidez jarri behar zen martxan, eta hori, Txilen behinik behin, milaka eta milaka lagun erailda bakarrik lor zitekeen. Hiru urtean, Txile guztian hainbat kontzentrazio-esparru eraiki ziren, eta bertan 3.000tik gora lagun atxilotu». Hitz horiek esan eta hilabete eskasera hil zen Letelier, atentatu batean, bonba-auto batean jarritako lehergailu baten bidez. Urte berean, Ekonomia Nobel Saria eman zioten Milton Friedmani.


Orlando Letelier. Esteka: Berria El Pais-en


3. Shock doktrina Amerika Latinako beste herrialdeetan ezarri zen. Batez ere, Argentinaren kasua.


Videla Generala. (Diktadorea Argentinan 1976-1983)

Brasilen eta Uruguain ere nagusi ziren Milton Friedmanen teoria ekonomikoak. Gainera, 1976an, Isabel Peron-en gobernua erorarazi zuten militarrek estatu-kolpe baten bitez, eta Videla jeneralak hartu zuen presidentetza. Kolpea izan eta urtebetera, soldaten eros-ahalmena % 40 gutxiagokoa zen, lantegi ugari itxi ziren, eta, beraz, oso gora egin zuen pobreziak. Txilen bezala, terrorea ezarri zuten, populuak neurri haiek onar zitzan. Horretarako, pertsonak desagerraraztea izan zen Videlaren taktika; “gerra ez-konbentzionala” esaten zion Videlak. Txileko eta Argentinako militarrek erabilitako errepresio-teknika asko eta asko Estatu Batuek zuzendutako “Ameriketako Eskola”n ikasi zituzten. Eskola hartan, tortura nola aplikatu irakasten zen. Giza eskubiderik oinarrizkoenak bortxatzen zituzten, jakinik ez zutela inolako zigorrik jasoko. Terroristekin erabiltzen zituzten teknika haiek, baina baita hainbat soldadurekin ere, eta, batez ere… ikasleekin eta sindikalistekin. 1978an, Futbol Mundiala Argentina jokatu zen, diktadura militarraren pean zegoelarik ere. Atxilotutako emakume asko hardun zeuden; umeez erditu eta gero, erail egiten zituzten. Baldintza horietan jaiotako 500dik gora ume adoptatzeko eman zituzten; kasu askotan, armadaren hurbileko familiek hazi zituzten. Artean junta militarra agintean zegoela, hainbat desagerrarazitakoren amak protestan hasi ziren, Buenos Aireseko Plaza de Mayo enparantza famatuan. Guztira, 30.000 bat desagerrarazi izan ziren. Demokrazia itzuli zenean gobernu militarraren aurkako epaiketetan, erailketa, bahiketa eta tortura krimenak egotzi zizkioten Videlari, erruduntzat jo, eta biziarteko kartzela ezarri.



GALDERAK:

1. Eta zer gertatu zen Txilen 2017an?
2. Nortzuk ziren Argentinako ume lapurtuak? Nortzuk dira "Plaza de Mayo"ko amak, amamak?


Esteka: Ismael Serrano: "Madres"




[1] Ahal zuen guztia.


Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...