viernes, 6 de diciembre de 2019

Langileak eta industrializazioaren gizarte-arazoak


LANGILERIAREN SORRERA

Unitate didaktika honetako edukinak hauek dira:

1. Adierazpeneko edukinak: Industrializazioa, langileen mugimenduak, liberalismo ekonomikoa, sozialismoa, giza eskubide sozialak eta kulturalak...
2. Prozedurazko edukinak: Nola egin daiteke historiarako testu iruzkina garai honetaz hitz-irakurtzen ari bagara? Nola egin ideologien koadro konparatiboa?
3. Jarrerazko edukinak: Nola onartu ideologia desberdinak? Nola piztu gure interesa gaur egungo sistema ekonomikoak edo alderdien ideologiak ulertzeko? Nola enpatizatu sistemen ondorioak pairatzen dituztenekin?

EDUKINAK
Hona hemen definizio batzuk. Ikusiko duzu definitutako gertaerak inportanteak izango direla langileriaren sorrera ulertzeko.

Enclosure laws, "Itxituren legeak" Ingalaterra (1760-1840): 




Urte hauetan lege berriak ezarri ziren. Hasiera batean lege hauek aurrera eramateko helburua hauxe zen: biztanleria hazten ari zirenez, lurretan gehiago ekoiztea beharrezkoa zen. Nekazari askok lurrak lantzen zituzten amankomunean. Ohikoa zen urtero lur komunal horietatik aldatzeko beharra. Horregatik eta nekazarien pobreziagatik ez zen aplikatzen teknologia berria nekazaritzan. Eta uztak eskaxak ziren biztanle guztiak elikatzeko.

Hala ere, hobekuntza behar beharrezkoa izan arren, erabili zen modua asko kaltetu zien nekazari pobreenei. Lur horiek pribatizatu zituzten Ingalaterrako legeek. Nekazaritzarako lurrak jabe pribatuek erosi behar zituztenez, bakarrik aristokratak eta dirudunek erosi zitzaketen eta nekazari askok emigratu behar zuten hirietara lanbidea galduta, oso egoera latzean. 

"Itxituren lege"etako ondorioak:

  • Lurrak komunalak izatetik pribatuak izatera pasatu ziren.
  • Hesiak jarri zizkieten lurrei.
  • Latifundioak sortu ziren. Horietan langileak ziren beharrezkoak eta kontratatu zituzten diru gutxiren truke edota alokatu zizkieten lehen dohainik ziren lurrak.
  • Modernizatu zuten landatzeko modua teknika berriak aplikazten eta nekazari asko emigratu behar zuten hirietara.

Ludismoa (1799-1830)




Mugimendu luditek britaniar gizartea astindu zuen XVIII.mendetik 1830ra bitartean. Ned Ludd fikziozko kapitaina zuten lider asmatua. Modu horretan, egiten zituzten boikotak Ned Ludd kapitan ez errealak sinatzen zituzten zigor penalak sahiezteko asmoz. Bere ekintzetan fabriketako makinak eta lehengaiak erre eta hondatzen zituzten. Ehungintzan, batez ere, galtzetagileak moztaile eta ehuleek  moztailu edo ehungailu mekanikoak suntsitzen zituzten, lana galtzearen beldur. Napoleonen inbasioen garaia zen eta krisia eta gosea zabaldu zen batez ere langile hauen familietan. Gigiratu Ingalaterrari blokeo kontinentala egin ziola Napoleonek eta horrekin batera, behar handia zegoen pobreen artean.


Peterlooko sarraskia (1819)




Manchester hirian gertatu zen. Hiri horretako Saint Peter ordokian. 100.000 langile manifestatu ziren modu baketsuan. Neurri protekzionista bat jarri nahi zuen gobernuak eta legearen ondorioz inportatutako alea-ri jarriko zizkioten muga zergak ordutik aurrera, Horrela gauzak, ogiaren prezioa asko igo zen eta jendea kalera irten zen protesta baketsuak egitera. Armadak tiro egin zuen jendearen kontra. 11 hildako eta 200 zauritu gertatu ziren. Errepresioa oso gogorra izan zenez, iritzi publikoan gehiegikeria zelako sentzazioa hedatu zen eta jende asko elkartasuna adierazten hasi zen. Hildakoei "Peterlooko heroiak" deitu zieten eta beste urrats bat izan zen langileriaren arazoen gaineko kontzientzia zabaltzeko langileen artean.  



Kartismoa (1838)




Gizarte oinarrian kartismoan zeuden langile askok izena eman zuten "National Trades Union" sindikatu handian parte hartzeko 1834an. Rober Owenek bultzatutako sindikatu nazionala zen. Baina, garai horretan, sindikalismoa debekatuta zegoen eta greba gogorrak egin ondoren horietako langile asko nekatuta eta ahituta sentitzen ziren. Buruzagi sindikal asko epaituak izan ziren eta delitugiletzat jo zituzten Ingalaterrako epaitegiek.

Beraz, langile askok probatu nahi zuten haien lan baldintzak hobetzeko, bilatu zuten beste modu bat borrokatzeko eta hori Kartismoa izan zen. 1838an "Working Men´s Asociation elkartea"k Britania Handiko Parlamentuari gutun bat aurkeztu zioten. Gutun horretan, hauek ziren beraien eskakizunak:

  1. Sufragio Unibertsala.
  2. Urtebeteko Parlamentuak, benetan legeetan xedatutako gaiak demokratikoki eztabaidatzeko.
  3. Boto isila, presiorik ez egoteko bozketan.
  4. Zortzi orduko lanaldia.
  5. Diputatuentzat ordain ekonomikoa. (Bestela, zein langilek hartu ahal zuen parlamentari izateko ardura egunero lan egitera joan behar bazuen?).
Parlamentuak ez zuen eskatutakoa entzun eta greba, sabotaje eta protestak egin zituzten. Geroago, mugimendu sindikalak negoziazioetara jo zuten. Eta pozesu hauei esker langileen egoerak berme handiagoa lortu zuen legeetan.

Sindikatuak Ingalaterran




XIX. mendean sortu ziren langileen taldeak ziren. Elkarteak osatu zituzten haien eskubideak defendatzeko. Soldata duinak, zortzi orduko lan-egunak, atsedenak edo kaleratze aske-en amaiera eskatzen zuten. Askotan elkarri laguntza emateko kuotak ordaintzen zituzten eta handik diru-laguntza txikiak ematen zizkieten langileen alargunei edota kaleratutako langilearen familiar denbora tarte txiki batean. Conbination Laws izan ziren sindikatuak eta taldeak debekatzen zituzten legeak (1799). Frantziako istiluak ikusi ondoren-1789-, parlamentariek - horietatik asko aristokrata eta jabeak- iraultzaren beldur ziren. Sindikatuek, beraz, mendearen azken hamarkadatara arte itxaron behar izan zuten legalak bihurtzeko (1871-75).

Langileen mugimendua Frantzian
 La comuna de París.

Goiko esteka honetan aurkituko duzu bideo bat. Tonua apur bat epikoa dauka, baina azaldu nahi dizue gobernu sozialista baten lehenengoetariko esperientzia: Parisen 1871an.

Gero, esteka honetara joan ikusi nahi ba duzu komunaren oinarrizko testu historikoa.

LANA:

KOADROA BETE:
 

Pentsamendua eta ekintzak

 Adam S.

Marx-Rosa L

Bakunin

Sozialista utop.

Anarkismoa

Urteak, egilea, lanak

 

 

 

 

 

Estatua?

 



 

 

 

 

Iraultza?

 



 

 

 

 

Alderdiak?

 



 

 

 

 

Emakumea?

 



 

 

 

 

Erlijioa?

 



 

 

 

 

Ekonomia/

Besterik?

 




 

 

 

 







No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...