Mostrando entradas con la etiqueta Giza eskubideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Giza eskubideak. Mostrar todas las entradas

martes, 2 de marzo de 2021

Kondor operazioa

 KONDOR OPERAZIOA LATINOAMERIKAN eta Ameriketako Eskola

MILITARISMOA, IRAULTZAREN AURKAKO GOTORLEKUA: Giza eskubideak bortzatuta, demokraziaren izenean?

Orbita kapitalistaren pean zeuden Hirugarren Munduko herrialdeetan askotariko egoera politikoak zeuden, baina esan genezake ezen, estatuaren antolamendua monarkia zein errepublika izanda ere, hiru ezaugarri orokor partekatzen zituztela (ia) guztiek:

  1. Ezegonkortasun politiko handia. Sarritan, gerra zibilak izaten ziren etnia edo fakzioen artean, bai eta estatu-kolpeak ere, militarrek bultzatuak.

  2. Erregimen demokratikoen porrota. Garai bateko Britainiar Inperioko zenbait herrialdetan baino ez ziren sustraitu erregimen parlamentarioak; guztietan, India nabarmendu behar dugu, ikaragarri zabala delako (azpikontinente bat osatzen du berak bakarrik) eta munduko bigarren estaturik populatuena delako. 

  3. Erregimen autoritarioen nagusitasuna. Gerra Hotzaren testuinguruan, Estatu Batuek, beren interesak defendatzeko eta pobreziak izaera komunistako iraultzak ekartzea saihesteko, babestu edo ezarri egin zituzten diktadura militarrak Hirugarren Munduko herrialde askotan.

Dena dela, Estatu Batuek Latinoamerikan esku hartu zuten bereziki, faktore hauengatik: 

  • Estatu Batuen eragin-eremutik hurbilen dagoen eskualdea da.

  • Egundoko interes ekonomikoak zituzten Latinoamerikako herrialdeetan.

  • Desparekotasun sozialak hain handiak izanik, komunismoa hedatzeko arriskua zegoen, Kubako Iraultzaren ondoren gehienbat.

Gerra Hotzak iraun bitartean Latinoamerikan izan ziren diktadura militarren artean, Hego Konokoak nabarmendu behar ditugu, agertu zuten izaera guztiz erreakzionario eta errepresiboagatik: Paraguai (1954-1989), Brasil (1964-1985), Bolivia (1971-1978), Uruguai (1973-1985), Txile (1973-1990) eta Argentina (1976-1983).



Diktadura haiek guztiak elkar hartuta egon ziren errepresioa elkarrekin batera ezartzeko. 1975ean, Estatu Batuen eta bereziki CIAren laguntzarekin, Kondor Operazioa abiarazi zuten, beren ekintzak sekretuan koordinatzeko eta elkar babesteko; haren ondorioz, ezkerreko oposizioko milaka militante atxilotu, torturatu eta erail zituzten.


https://i.pinimg.com/originals/35/dd/58/35dd5861acaa86e20501ba9d2a3645a9.jpg

Egia esan, Hego Konokoa bezain tragikoa izan zen Erdialdeko Amerikako egoera (Nikaragua, Guatemala, Honduras eta El Salvador): Estatu Batuek isilean babestu zituen bertako diktadura basati eta ustelek antolatu zuten gerra zikina, herrialde haietan sortu ziren herri-erresistentziako mugimenduak zanpatzeko. 


martes, 3 de noviembre de 2020

Feminismoa

 

FEMINISMOAREN LEHEN PAUSOAK

(Gaur bereziki, eskerrak eman nahi dizkiot A. Duoandikoetxeari, itzulpen lana egiteagatik).

1. Emakumearen eskubideak Frantziako Iraultzan


Frantziako Iraultzak ekarritako Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpenak (1789) jasotzen dituen bi ideal nagusiak, askatasuna eta berdintasun unibertsala, gizonezkoei bakarrik aplikatzekoak ziren, ez emakumeei. Gero, 1971n, Olympe Gouges aktibistak Emakumeen eta (Emakumezko) Herritarren Eskubideen Adierazpena argitaratu zuen, baina ez zuen ondoriorik izan: aldarrikapen-ekintza hutsa suertatu zen. Izan ere, 1804an Napoleonek promulgatutako Kode Zibilak berretsi egin zuen emakumearen diskriminazio sozial eta politikoa.

Mary Wollstonecraft britainiarrak, 1792an argitaratutako Emakumeen eskubideen aldarrikapena obran, aldarrikatzen zuen senar-emazteek eskubide berberak eduki behar dituztela, emakumea gizonaren berdintzat hartu behar zela sozialki, eta emakumeek eskubidea zutela heziketa hobea jasotzeko. Olympe Gougesek bezala, ez zuen arrakasta handirik izan bere garaian.

 

2. Banakako ekintzaileetatik mugimendu sufragistetara

XIX. mendearen erdialdean, emakumeen eskubideen aldeko testigantza bakanek lehen mugimendu feministak ekarri zituzten; hasieran, ordea, gutxienen jarrera izan zen, baina apurka-apurka indarra hartzen hasi ziren batez ere Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan.

Mugimendu haietan, liderrek eta jarraitzaile leialenek ondo definitutako profila zuten: erdi mailako klasekoak, ideologia liberal progresistakoak eta kultura-maila altukoak.

Langile-klaseko emakumeak –sozialistak eta anarkistak, hain zuzen ere–, ostera, ez ziren nahastu feminismoaren borrokan. Haien helburuak bi hauek ziren: berdintasun soziala eta haien klaseko kide guztien emantzipazioa, gizonena zein emakumeena. Eta nekazariek, gehien-gehienak landaguneetako bizimodu tradizionaletan murgilduta egonik, ez zuten jartzen zalantzan emakumeari ordura arte esleitutako rola.

 


3. Estatu Batuetako lehen feminismoa

Estatu Batuetan, hasiera-hasieran, esklabotzarekin amaitzeko borrokan ari ziren mugimendu protestanteekin lotuta egon zen feminismoa. Borroka hartan sartuta zeuden emakume asko, erdi mailako klasekoak eta kultura-maila altukoak izanik, berehala jabetu ziren oso antzekoak zirela emakumeen eta esklaboen egoerak: emakumeei eta esklaboei ez zitzaizkien aitortzen hainbat eta hainbat eskubide.

Hala, 1848an, emakumeen eskubideen aldeko Estatu Batuetako lehen batzarra antolatu zen, New York estatuko Seneca Falls izeneko herrixkan. Esklabotzaren Aurkako Konbentzioan (Londres, 1840) elkar ezagutu, eta abolizionismoaren aldeko bi aktibista izan ziren batzar haren bultzatzaileak: Lucretia Mott eta Elizabeth Cady Stanton.

Ehun lagunetik gora bildu ziren Seneca Fallsean; haietatik heren bat, gutxi gorabehera, gizonak. Seneca Fallseko Adierazpena izan zen batzar haren fruitua, 68 emakumek eta 32 gizonek sinatua; bertan, salatzen zuten zapalkuntza eta gizarte-bazterketa jasaten zutela emakumeek, eta eskubideak ukatzen zitzaizkiela.

60ko hamarkadan esklabotza abolitu ostean, boto-eskubidea aitortu zitzaien gizonezko herritar guztiei –baita esklabo izandakoei ere–, baina ez emakumeei.


Horrexegatik sortu zen, 1869an, Estatu Batuetako mugimendu sufragista: hasieran bi elkarte izan ziren, baina bat egin zuten 1890ean, National American Woman Suffrage Association osatuta.

Emakumeen boto-eskubidea onartu zuen lehen estatua Wyoming izan zen, 1869an; hurrengo biak, Utah (1870) eta Colorado (1893). Emakumeen boto-eskubidea Estatu Batuetako estatu guztietara hedatuta, prozesu horren amaiera 1920an gertatu zen, Konstituzioari erantsi zioten Hemeretzigarren Zuzenketaren bitartez.

 

4. Erresuma Batuko lehen feminismoa

XIX. mendearen bigarren erdian, Erresuma Batuan, feminismoaren funtsezko eragilea gizon bat izan zen, bitxia bada ere: John Stuart Mill filosofoa eta liberalismo ekonomikoaren teorialari nagusietakoa. Inolako zalantzarik gabe, eragin handia izan zuen berarengan Harriet Taylor Mill emazteak. John Stuart Mill bizi guztian egon omen zen emakume bikain harekin maiteminduta, eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako harremana izan zuten; garai hartan guztiz ezohikoa zen harreman-mota, hain zuzen ere.

Hala, Erresuma Batuko Parlamentuko Komunen Ganberako bere aulkitik, John Stuart Millek proposamen bat aurkeztu zuen emakumeei boto-eskubidea emateko, baina atzera bota zuten. 1869an, Emakumearen menpekotasuna liburua argitaratu zuen, non gizarte patriarkal tradizionalaren aurka egiten duen, eta aldarrikatzen duen gizonek eta emakumeek guztiz berdinak izan behar dutela eskubideei begira; bereziki, boto-eskubidearen arazoa nabarmentzen zuen. Berehala zabaldu zen liburua Europan eta Estatu Batuetan –baita Australian eta Zeelanda Berrian ere–, eta egundoko eragina izan zuen nonahi mugimendu sufragisten gainean.

Beste alde batetik, 1867an, National Society for Women’s Suffrage elkartea sortu zen; beraz, esan liteke britainiar eta estatubatuar sufragismoak garaikideak izan zirela, baina hasieran britainiarra ez zen estatubatuarra bezain errotuta egon gizartean.

Benetako bultzada XX. mendearen hasieran jaso zuen, entzute handiko aktibista batzuek emanda; besteak beste, Emmeline Pankhurst (1958-1928) Women's Social and Political Union elkartearen sortzaileak (1903).

Lehen Mundu Gerra amaitutakoan, guztiz zaila egin zen emakumeen bazterketa politikoa justifikatzea emakumeak gizonezkoak baino gutxiago zirela argudiatuta, zeren eta, gizonezkoak frontean borrokatzen ziren bitartean, emakumeek sektore guztietan haiek ordezkatu eta halaxe frogatu zuten gaitasun-maila berbera dutela.

Edonola ere, 1918an boto-eskubidea eman zitzaien zenbait emakumeri: botoa emateko, 30 urtetik gorakoak izan behar zuten, eta ondasunen bat izan behar zuten (emakumeek berek edo haien senarrek). Hamarkada bat geroago, 1928an, 21 urtetik gorako emakume guztiei aitortu zitzaien boto-eskubidea azkenean ere, gizonei aitortzen zitzaien bezala.

Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen, munduko lau estatutan baino ez zen lortu emakumeen boto-eskubidea (Estatu Batuetako zenbait estatuz gain): Zeelanda Berria (1893), Australia (1901), Finlandia (1906) eta Norvegia (1913).


5. Eta, ba al zegoen emakumerik langileen mugimenduan?

Industria-kapitalismoaren lehen faseetan, langile-klaseko emakumeen bizimoduak eta lanak esplotazio-baldintza bereziki gogorrak zekartzan haurren lanaren mailakoak–: soldata oso txikiak, eskubide-gabeziak... Langile-mugimendua gizarte-aurrerapen txikiak lortzen joan zen esparru horretan, apurka-apurka: Erresuma Batuan, 1842an, debekatu egin zen emakumeek meatzetan lan egitea, eta 1847an, lanaldia hamar ordu eta erdira jaitsi zen emakumeentzat. 1891n, emakumeen lanaldia asteko hirurogei ordukoa zen Alemanian; eta Erresuma Batuan, 1901era arte ez zitzaien legez onartu emakumeei igandeko atsedena.

Langile-mugimenduan, hainbat joera kontrajarri agertu ziren emakumeen emantzipazioaren inguruan. Sozialista utopikoen artean, hauek dira Fourierren hitzak: "gizarte-aurrerapenak emakumeek askatasunerantz emandako aurrerapausoen proportzioan gertatzen dira". Aitzitik, beste batzuek Proudhonek, kasurako, etxeko lanetara eta etxean senarraren menpera baztertzen zituzten.

sss


 

 

Hainbat gizataldek iritsi duten zibilizazio-maila bertako emakumeek daukaten independentziaren araberakoa da.

 

 

Flora Tristan

(1803-1844)



Flora Tristán-ek langile-klasearen esplotazioaren adierazletzat jo zuen emakumearen egoera, Langileen Batasuna (1843) erakundean lanean zegoela.

Langileen Nazioarteko Erakundean (LNE), Marxek eta Engelsek emakume langileei gizonenak bezalako eskubideak aitortu nahi zizkieten. Eta hau esan zuten: "Emakumearen emantzipazio-maila, guztion emantzipazioaren neurri naturala da". Hala ere, orokorrean, Internazionalak (LNEk, alegia) emakumeak soldatapeko lanetik baztertu nahi zituen, etxean gera zitezen. Hala izan zen 1867ko deklarazioan.


CLARA ZETKIN

(1857KO UZTAILAREN 6A-1933KO EKAINAREN 20A)


    “Nazio guztietako emakume sozialistok herriak beren artean borrokatzera daramatzan etsaitzat jotzen dugu inperialismoa

 




Horregatik, Clara Zetkin politikari ezkertiarrak hau lortu zuen II. Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarrean: emakumezkoen sufragioa sozialisten batzarretan, emakumeak alderdian afiliatu ahal izatea eta emakumeen taldeak sortzea. Zetkinek Berdintasuna aldizkaria zuzentzen zuen (1910), eta han idazten zuen zer-nolako egoeran zeuden emakumeak eta zein eskubide sozial nahi zituzten. Aurreko irudian ikusten dugun moduan, emakume feminista askoren ustez, emakumea bera ez zen gai bakarra: horregatik, menderatutako herrien alde eta kolonialismoaren kontra altxatu zuten ahots kritikoa. Ezkerrean kokatuta, kapitalismoaren krudelkeria edota kontraesanak ere salatu zituzten.




 

 

 

Kapitalistek ez zuten jo emakumeen lana bereziki interesgarritzat soldata baxuak irabazten zituztelako bakarrik, baizik emakumeak manukorragoak    direlako.

 

 

—Clara Zetkin



domingo, 25 de octubre de 2020

Enpresen erantzukizuna

 Enpresen Helburu Sozialak

Txosten Teknikoa

"De compras con (...)

Hemen duzu esteka, zoaz eta entzun!!



KANTA hau (goiko estekan) entzun ondoren, egin ekonomiari buruzko txosten tekniko bat. (25 lerro).

IZENBURUA: 

"Hannah Arendt-ekin "shopping"




1. Amazoniako desbasoketa izugarri handia bihurtu da haragia eta soja kontsumoa dela eta. Begiratu esteka eta egin laburpen bat inportanteena azaltzeko (3-4 lerro)

2. Sojaren landatzeak Amazonian eragin zuzena du, eta desbasoketa areagotzen du. Begiratu esteka eta egin aburpen bat inportanteena azaltzeko (3-4 lerro) 




3. Marrubiak landatzen dituzten pertsonen lan-baldintzak oso txarrak dira. Begiratu esteka eta egin aburpen bat inportanteena azaltzeko (3-4 lerro)

4. Españako enpresek erosten duten olagarroa dela kausa, Marocco-k herri saharauia eraso eta lapurtzen dizkio arrantza egiteko urak. Begiratu esteka eta egin laburpen bat ideiarik inportanteenak azaltzeko (3-4 lerro)



5. Europak erabiltzen du Israelen teknologia. Baina Israelek Palestina erasotzen jarraitzen du. Gerrarekin konplizidadea? Begiratu esteka eta egin aburpen bat inportanteena azaltzeko (3-4 lerro)



6. Gero, ikertu nor den Hannah Arendt. Eta zergatik jazartu zuten nazismoan. (3 lerro)

7. Amaitzeko, kantaren ustez: Nork du erantzukizuna arazo hauek konpontzeko? (Gobernuek, enpresek edo kontsumitzaileek)? (lerro 1)

8. Imaginatu eta idatzi kontsumitzaile batek edo enpresa batek egin ditzakeen bi gauza, egoera hauek berriro ez errepikatzeko. (2 lerro)

9. Imaginatu eta idatzi gobernuek egin ditzaketen bi gauza arazo hauek ez egoteko. (2 lerro)



AVAAZ. SInatu!!

domingo, 4 de octubre de 2020

Amnistia Internazionala

 

Nork aldatzen du Historia?



"Esan, eta ahaztuko dut.
Irakatsi eta gogoratuko dut
Parte-hartzaile bihur nazazu eta ikasiko dut"
Andoni Aranzabe ikastetxean, 2020ko urrian.

Kaixo, historiagile maiteok!!

Gaur sarrera berri bat egin nahi dut gelan izan genuen topaketa gogoratzeko.

"Black lives matter" eta "indigena zapatisten" egoerak aztertzen hasiak gara, ezta?
Konturatu zareten moduan, hauxe izan da egin dugun prozesua:
1. Egoeraz dakiguna aztertu genuen. Hipotesiak planteatu genituen. Zergatik sortu zen mugimendua edo iraultza?
2. Amerika indigena eta Amerika beltzaren oinarri historikoak ikusi ditugu: konkista, esklabotza, independentziak, kronologia...
3. Bideoak prestatu dituzue zuek, ikasleok, historia kontatzeko indio eta belzen abotsekin.
4. Eta testu iruzkinak egiten hasi zarete Angelina Grinke-ren hitzaldian oinarri hartuta
5. Baina oraindik daude airean gure hasierako galderak: Delitu gehiago egiten dituzte beltzek Estatu Batuetan? Abusu polizialak gertatu dira? Zergatik? Zer egin daiteke arazo horiekin eta arrazakeriarekin amaitzeko?
6. Galdera horien erantzunak bilatzeko Andoni Aranzabe izan dugu klasean. Zein sortea gurea!!



Andonik fisika ikasi zuen. Eta orain, lan egiteaz gain, Amnistia Internazionalean jardutzen du boluntario. Berak kontatu zigun Amnistiak zer egiten duen nazioarte mailan. Power point bat ekartzen zuen gurekin partekatzeko, baina zuen/ikasleen galderekin "harrapatuta" gelditu ginen. Hauek izan ziren aztergaiak:

a. Zer egin behar da Amnistia Internazionaleko boluntario edo aktibista izateko?
b. Nola erabiltzen dute Gobernuz Kanpoko Erakundeak (Amnistiak, zehatz mehatz) jendeak ematen dion dirua?
c. Zer pentsatzen du Amnistia Internazionalak ETAkideen egoeraz, kartzeletan? 
d. Ados dago Amnistia heriotz-zigorrekin? Zer egingo zenuke, Andoni (edo Itzi), zure senitarteko bat hil egingo balute? 
e. Nola jakin preso batek ez duela errepikatuko egindako delitua behin kondena beteta, irten ondoren?




Hauek izan ziren emandako erantzun batzuk, hausnartzen jarraitzeko:

1. Preso guztiek dute abokatu bat edukitzeko eskubidea. Preso guztiek pertsona guztiek dituzten eskubideak dauzkate, kartzeletik irtetzeko askatasuna izan ezik, eta horrekin lotuta daudenak. Beraz, delituak saihesteko ezin da torturatu, epaiketa justua izan behar da, etab...
2. Sistema penalaren helburua bikoitza da: alde batetik, pertsona guztiak babestea, beraien kontra delitugileak deliturik ez egiteko. Baina beste alde batetik, ezin da ahaztu zuzenbide penalak eta sistema penitentziarioak duten helburua delitugilearentzat: Bergizarteratzea. Beraz, jarrera onak edukitzeagatik edo damutu izateagatik kondenaren murrizketak izan ditzake.
3. Delituak norberak egiten dituenak dira, eta ez dute zertan kaltetu delitugilearen senideak. Delituak ezin dira "heredatu".
4. Giza eskubideen defentsan Nazioarteko Epaitegiak daude.
6. Amnistia Internazionalari gertatzen zaion moduan, batzuetan, herrialde batean gatazka politiko edo arazo bat dagoenean, kanpotik datorrenak hobeto aztertu ditzake irtenbideak, objetibitasun maila handiagoa du eta. Beraz, Amnistia Internazionaleko aktibistak beti kanpoan gertatzen diren gatazkak eta giza eskubideen urraketak aztertzen eta defendatzen saiatzen dira.

Baina...Zenbat gauza geratu zitzaizkigun aztertu eta eztabaidatu barik!!

Horretan sakontzeko, hona hemen esteka interesgarri batzuk:

I. Heriotz Zigorra. Zoaz estekara.
II. Amnistia Internazional: Nortzuk Gara. Zoaz estekara.



Eta...ESKERRIK ASKO, Andoni, zure testigantza ematera etorri izanagatik!!
Jarraituko dugu gauzak elkarrekin prestatzen?

jueves, 14 de mayo de 2020

Giza Eskubideak!!


GIZA ESKUBIDEAK

Kaixo, historiagileok!!
Gaur aurkeztu nahi dizuet ikasle baten lana. Interesgarria da oso. Luis LL.-ek laburpen on bat prestatu du bideo honetan. Zoaz esteka honetara eta gozatu!. Geroago, Hona hemen berak egindako laburpena, hausnartu egin du giza eskubideen gainean.

Giza eskubideek zentzurik al dute gaur egun?


Horrela begiratuta, badirudi galdera hori ez dela logikoa. Jakina, giza eskubideek zentzua dutela, jakina!. Azken finean, giza eskubideak mundu modernoaren eta ongizatearen estatuaren oinarrietako bat dira. Hala ere, azken urteetako gertakarien ondorioz, zenbait gauza birplanteatu egiten ditugu; pandemia batek askatasun indibidual guztiak murrizten dituen mundu honetan,
* giza eskubideak amaitu/desagertu al dira?
* Gure kontzientzietan ba al dago oraindik tarterik minuturo gosez hiltzen ari direnen haurren eskubideak kontuan hartzeko?
* Non daude giza eskubideak etengabeko bidegabekeriaren aurrean?




Normala da galdera honi "bost axola" erantzuten edo pentsatzen duen jendea egotea... Hare gehiago, erraza da horrela pentsatzea. Garrantzi handiko nazioarteko proiektuak, hala nola Europar Batasuna eta Nazio Batuen Elkartea (NBE), huts egiten hasten direnean, jendea erlatibismo moralean eta nazionalismo merkean babesten da. Ez hori bakarrik, nazioarteko proiektu handien "porrota"k jendearengan etsipena sortarazten du eta fanatismo tetrikoenei irekitzen diete atea (eta boterea).

Hala ere, ezin dugu tranpa horretan erori. Giza eskubideek, oro har, eta 1948ko Adierazpenak bereziki, gu guztioi eman ziguten babes handiena absolutismoen eta autoritarismoen aurrean. Edozein estatu edo erakunde ezin da pertsona bakar bat baino boteretsuagoa izan.


Arazoa izan da urte hauetan guztietan teoria ez dela praktikan jarri. NBEk berak bakarrik ezin ditu bere gain hartu pertsonaren eskubideen aurkako erasoak. Edozein herrialdek -zintzoa bada, behintzat- giza duintasunaren eta errespetuaren balioak bizirik mantentzeko borrokatu beharko luke, ez bakarrik diskurtsoetan edo eztabaidetan, baita praktikan ere.


Renné Cassin -Adierazpenaren erredaktore nagusietako bat izan zena-ren hitzetan: "Adierazpena gizonentzako (gizakiontzako) itxaropen-itsasargi bat izan behar da, zapalkuntzaren aurkako gizateriaren protestarik indartsuena baita".

Orain, inoiz baino gehiago, gogoan izan esaldi hori.
Luis LL.


martes, 24 de marzo de 2020

Diamanteak (6)

Azkenean!!
"Odolezko diamanteak"
ZUZENKETA


Gaur hauxe da zuen lana:

0. Printzipioz zure 15 galdera eginda egon behar ziren!! (Zuetariko batzuek guztiak bidali dizkidazue) Baina bidali niri zuzenduta daudenean, gaur. Ondo baduzu jarri ONDO gorriz. Zerbait gehitu behar baduzu, gehitu gorriz. Erredaktatu ez daukazuna.

1. Esteka honetan lehenengo 8 galderen azalpena eta zuzenketa duzu. Aprobetxatu dena ulertzeko eta behar baduzu, errepikatu ulertu arte. Egin galderen zuzenketa gorriz!

2. Esteka honetan bigarren power point-a duzu idatzita. Galderak: 8tik 15era. Gorriz zuzendu zure erantzunak

3. Dena eginda daukazunean BIDALI NIRI. Mesedez hobeto ordenagailuz. ETA GAUR!!

Asteburu on!!



martes, 10 de marzo de 2020

Odolezko diamanteak

Sierra Leona 1999
Odolezko diamanteak


Sierra Leona, 1999. Gerra Zibilean gaude.

Gaurko sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet "Odolezko diamanteak" pelikula. Pelikula honetan historia, ekonomia, edertasuna eta gerra nahasten dira. Interesgarria da oso, gure mundua ulertzeko. oso ederra da pertsonai protagonisten ibilbidea:



Salomon, aita ausarta, zintzoa, balio etiko handiko gizona.
Maddy: Kazetaria, arduratsua, egia jakiteko nahian dabilen profesional ausartaa.
Daniel: trafikantea, hasierako momentuan inolako balio etikorik gabekoa eta pelikula aurrera doan ehinean aldaketa izango duena.

Hemen azpian 8 esteka duzu. Zoaz eta ikertu apur bat!!:



Protagonistak:


FUR (Fronte Iraultzaile Batua -FIB-) (Wikipedia)
Sierra Leonako gobernua gerra zibilean.
Liberiako presidentea, laguntzailea (Wikipedia)
NNBBen Elkarteko misioaren amaiera. (NNBB 2014.)
Executive outcomes. konpainia militar pribatua. Gobernuak FUR-en kontra borrokatzeko kontratatua izan zen. Pelikulan salatzen dute matxinoei ere, armak saltzen zizkietela lehenago.
G8. (Wikipedia)
Gaur egun, 15 urte baino gehiago pasatu dira... (El salto 2015)
Ume soldaduak gaur. Amnistia Internazionala 2015.
Historia: Sierra Leona, Britania Handiko kolonia izan zen. (El orden mundial)

Azkena: Sierra Leonako gerra zibila.





Hauek izango dira, gutxi gora-behera, proban jarriko ditudan galderak:

1. Zein da RUF -FIB-?? Nola lortzen ditu armak?
2. Nola ateratzen dituzte diamanteak? Zergatik batzuk deitzen dira "odolezko diamanteak" eta beste batzuk, ordea, "garbiago" direla esaten du filmak?
3. Nola deitzen zen enpresa militarra? Zein rola (zer egiten duen) gatazka honetan? Zer salatzen du pelikulak? -Danielek dioena.
4. Bazekien "Van De Kaap"(VDK) enpresak odolez zikindutako diamanteak zirela? Zer kontatu zuen Daniel-ek? 
5. Zein herrialde-k ematen dio laguntza trafiko ilegalari? Nola?
6. Zer egiten du G8-k? Nortzuk dira?
7. Zer egiten du NNBB-ak?
8. Zer egiten du kazetariak? Zer nahi du?
9. Nola lor dezake enpresak (VDK) diamanteen prezioa artifizialki altu mantentzea? (Eskaintza, eskaria...)
10. Zein giza eskubide bortzatxen diete ume soldaduei?
11. Eta neskatoei, zer gertatzen zaie?
12. Gaur egun oraindik existitzen dira ume soldaduak? Non? 
13. Bizitza berregin daiteke ume soldadua izan ondoren? Nola? Denek lortzen dute?
14. Eta neskekin zer gertatzen da? Berregin dezakete bizitza? Nola? Denek lortzen dute? 
15. Azaldu zure hitzekin zein lotura dagoen ekonomia eta gerraren artean.
16. Boluntarioa ( idatziz) derrigorrezkoa (pentsatuz) Hau gertatzen dena jakinda, zer pentsatzen duzu? Zer egin daiteke? Nork egin behar du?

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...