martes, 2 de marzo de 2021

Kondor operazioa

 KONDOR OPERAZIOA LATINOAMERIKAN eta Ameriketako Eskola

MILITARISMOA, IRAULTZAREN AURKAKO GOTORLEKUA: Giza eskubideak bortzatuta, demokraziaren izenean?

Orbita kapitalistaren pean zeuden Hirugarren Munduko herrialdeetan askotariko egoera politikoak zeuden, baina esan genezake ezen, estatuaren antolamendua monarkia zein errepublika izanda ere, hiru ezaugarri orokor partekatzen zituztela (ia) guztiek:

  1. Ezegonkortasun politiko handia. Sarritan, gerra zibilak izaten ziren etnia edo fakzioen artean, bai eta estatu-kolpeak ere, militarrek bultzatuak.

  2. Erregimen demokratikoen porrota. Garai bateko Britainiar Inperioko zenbait herrialdetan baino ez ziren sustraitu erregimen parlamentarioak; guztietan, India nabarmendu behar dugu, ikaragarri zabala delako (azpikontinente bat osatzen du berak bakarrik) eta munduko bigarren estaturik populatuena delako. 

  3. Erregimen autoritarioen nagusitasuna. Gerra Hotzaren testuinguruan, Estatu Batuek, beren interesak defendatzeko eta pobreziak izaera komunistako iraultzak ekartzea saihesteko, babestu edo ezarri egin zituzten diktadura militarrak Hirugarren Munduko herrialde askotan.

Dena dela, Estatu Batuek Latinoamerikan esku hartu zuten bereziki, faktore hauengatik: 

  • Estatu Batuen eragin-eremutik hurbilen dagoen eskualdea da.

  • Egundoko interes ekonomikoak zituzten Latinoamerikako herrialdeetan.

  • Desparekotasun sozialak hain handiak izanik, komunismoa hedatzeko arriskua zegoen, Kubako Iraultzaren ondoren gehienbat.

Gerra Hotzak iraun bitartean Latinoamerikan izan ziren diktadura militarren artean, Hego Konokoak nabarmendu behar ditugu, agertu zuten izaera guztiz erreakzionario eta errepresiboagatik: Paraguai (1954-1989), Brasil (1964-1985), Bolivia (1971-1978), Uruguai (1973-1985), Txile (1973-1990) eta Argentina (1976-1983).



Diktadura haiek guztiak elkar hartuta egon ziren errepresioa elkarrekin batera ezartzeko. 1975ean, Estatu Batuen eta bereziki CIAren laguntzarekin, Kondor Operazioa abiarazi zuten, beren ekintzak sekretuan koordinatzeko eta elkar babesteko; haren ondorioz, ezkerreko oposizioko milaka militante atxilotu, torturatu eta erail zituzten.


https://i.pinimg.com/originals/35/dd/58/35dd5861acaa86e20501ba9d2a3645a9.jpg

Egia esan, Hego Konokoa bezain tragikoa izan zen Erdialdeko Amerikako egoera (Nikaragua, Guatemala, Honduras eta El Salvador): Estatu Batuek isilean babestu zituen bertako diktadura basati eta ustelek antolatu zuten gerra zikina, herrialde haietan sortu ziren herri-erresistentziako mugimenduak zanpatzeko. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...