ILUSTRAZIOA ETA
DESPOTISMO ILUSTRATUA
“Dena
herriarentzat baina herririk gabe”
Harrera
Ilustrazioa 1680ko hamarkadatik 1730era bitartean sortu zen mugimendu kulturala, filosofikoa eta intelektuala izan zen. Modu arrazionalista erabiliz, jende askoren mundua ikusteko era aldatu zuen. Ideien munduan iraultza bat zen. Eta kultura arloan ikuspegiak aldatu zituen. Politikoek, batez ere monarkek, aldatu behar izan zituzten bere agintzeko moduak ideien multzo honi esker. Eta horregatik gobernatzeko modu berri bat izan zuten, denboraren poderioz "despotismo ilustratua" ren izena hartu zuena.
Ilustrazioa 1680ko hamarkadatik 1730era bitartean sortu zen mugimendu kulturala, filosofikoa eta intelektuala izan zen. Modu arrazionalista erabiliz, jende askoren mundua ikusteko era aldatu zuen. Ideien munduan iraultza bat zen. Eta kultura arloan ikuspegiak aldatu zituen. Politikoek, batez ere monarkek, aldatu behar izan zituzten bere agintzeko moduak ideien multzo honi esker. Eta horregatik gobernatzeko modu berri bat izan zuten, denboraren poderioz "despotismo ilustratua" ren izena hartu zuena.
"Ilustrazioa" deitutako mugimendu hau Ingalaterran eta Probintza Batuetan garatu eta loratu zen hasierako momentuan, baina gero hedatu zen baita Frantzia eta Italiara ere. XVIII. mendean Europa osan izan zuen oihartsuna ilustrazioak.
Garai hartan, ideia berriak jaso zituzten lekuak portuak zituzten hiriburuak ziren. Portuetan sarbidea ematen zitzaien merkantziei eta ideiei, ere bai. Beraz, Hanberes, Londres edo Hanburgo "hiri ilustratuak" bihurtu ziren aspektu askotan. Intelektualen batzarrak gertatzen ziren eta joera berritzaileak agertzen ziren. Landa eremuak, ordea, mugimendu honetatik kanpo geratu ziren, analfabetismoak eta pobreziak beste ardurak ezartzen zizkielako nekazariei.
I.
Zergatik esaten zaio Argien mendea XVIII. mendeari?
Ilustratuek
pentsatzen zuten giza arrazoiak ematen zuen argiak ezjakintasunarekin amaituko
zuela eta egia aurkitzea posiblea izango zela. Ilustratuek uste zuten tradizioak edo sineskeriak ez zutela balio errealitatea azaltzeko eta itzal horietatik atera
nahi zuten mundua. Horregatik “Argien mendea” deitzen zaio XVIII. mendeari
Olimpia de Gouges, ilustratua eta emakumeen eskubideen defendatzailea, beste ilustratuekin batzartuta , komiki baten irudian. (Olimpia de Gouges girondina zen eta kide iraultzaile jakobinoek gillotinatu zuten "emakume eta hiritarraren eskubideak" aldarrikapena idazteagatik).
II.
Zeintzuk dira Ilustrazioaren ezaugarriak?
a.
Arrazoia ( giza adimena) mundua ulertzeko modu bakarra zela defendatzen zuten. Horrela, ilustratuek giza adimena hartu zuten jakinduriaren
iturria, eta ez beste “usteak”, sineskeriak, zurrumurruak…
Giza
arrazoiaren bidez onartu edo ulertu ezin zen guztia baztertu nahi zuten; beraz:
a. Erregearen boterearen jainkozko jatorria ukatu zuten ilustratuek. Nahiz eta erregeek beraiek ilustratuen diskurtsoa bereganatu (horregatik esamolde hau erabiltzen da despota ilustratuen jardueraz hitz egiteko: "dena herriarentzat(...)", ilustratuek ez zuten onartzen botere absolutua eta arlo juridiko eta sozialean aldaketak eta demokraziarako urrats berriak eskatu/planteatu zituzten.
b. Ilustratuek herriaren superstizioak alboratu, kanporatu nahi zituzten.
c. Erlijioaren sineskeri desegokiak ere, mahai gainean geratu ziren zientziaren aurrerapausuak gertatzen ziren ehinean. Horrela,
zientzia garatzen hasi zen eta berarengan konfidantza jartzen hasi ziren. Hala
ere, eztabaida beroak sortu zituen jarrera honek Elizako ierarkiarekin.
b. Mundua modu baikorrean ikusten zuten eta gizakiaren
garapena geldiezina zela uste zuten. Hala
ere, historiaren momento horretan “garapena” ilustratu askoren ustez europearren garapenara mugatzen zen. Gara horretan normaa denez, Mendebaldeko kulturan jaioak ziren ilustratu hauek mendebaldeko kultura eta zientzia hauetan zuten fedea. (Gogoratu behar
dugu garaiko bidaiak komertzialak zirela, batez ere, errekurtsoak eta
lehengaiak aurkitzeko asmoz. Beste kulturetako “garapena”-z ez ziren kezkatzen Garai
horretan, salbuespenak salbuezpen).
c. Ilustratuek hezkutza defendatu zuten eta jendearen
bizi baldintzak hobetzeko tresnarik hoberena zela uste zuten. Horregatik, Europako herrialde
askotan eskolak eraki zituzten eta horretarako, batzuetan errege erreginen
babes ekonomikoa izan zuten. Horrez gain, Gogoratu behar dugu, ilustratuak
aberatsenen semeak zirela, beraien garaian ikasi zezaketen bakarrak ziren eta. Hezkuntza
XVII. Mendean ez zen oraindik guztion eskubidea, dirudunena baizik.
d. Tolerantzia erlijiosoa bultzatu zuten ilustratuek.
Gogoratu behar dugu Europako herrialde
askotan erlijioaren gatazkak egona zirela aurreko mendeetan (XVI. Mendean) edo judu eta musulmanen
jazarpenak edo kanporatzeak (XV. Mendean Españan, errege katolikoekin,
adibidez). Mende askotan zehar Elizako ierarkiak esaten zuen “Eliza
katolikotik kanpo ez dago salbaziorik”. (III. Medean sortua eta XIIIan edo XX. Mendeko
Aita Santu batzuek oraindik errepikaturik). Hala ere, ilustratuek tolerantzia erlijiosoa bultzatu nahi zuten
e. Ilustratuek absolutismoa eta gizarte estamentala biziki
kritikatu zuten ilustratuek. Paradoxikoki,
berehala ikusiko dugun moduan, despota “ilustratuek” errege absolutuak izaten
jarratu nahi zuten, botere absolutua antentzen zutela. Nola izan daiteke, orduan? Historian maiz gertatzen den
moduan, ilustrazioa ideien multzo handi bat da eta errege erregina horiek
onartu behar zuten gizartearen ideien aldaketak zetozela eta moldatu edo
egokitu behar zirela, baina ez zuten inoiz nahi izan beraien preibilegioei uko
egin. Montestquieu edo Roussseauk, adibidez, demokraziari bultzada eman zioten botereen banaketa bultzatuz.
a. Voltairek,
adibidez, Erregearen boterea mugatzeko Parlamentua defendatzen zuen.
b. Montesquieu
zientzia politika eta soziologiaren sortzailetzat jotzen dute. Eta botereen
banaketaren teoría aztertu zuen: ezekutiboa edo betearazlea, legegilea,
judiziala.
c. Rousseauk
“Gizarte kontratua”-ri buruz hitz egin zuen. Gobernuek itun soziala egiten
dutela defendatzen zuen eta kontratu horren “gehienen borondatea” adierazi
behar duela esaten zuen. Horren ildotik, subiranotasun nazionala defendatzen
zuen. Beraz, subiranoa izateko herriak bozkatzeko eskubidea izan behar zuen. Demokraziaranzko
lehenengo urratsak ematen hasi ziren.
- Pentsalari ilustratuen pentsamendua apur bat gehiago kontrolatzeko zoaz esteka honetara eta irakurri 38. diapositibatik aurrera.
f. Hala ere, mugimendu elitista izan zela esan
daiteke, elite intelektual batentzat erreserbatuta. Beraz, lehen aipatu dugun moduan, hezkuntza
maila altuko jendeak baino ez zituen ilustrazioaren ideiak barneratu eta
defendatu. Hala ere, ilustratuek herri xehearen “argiaren beharra” ikusi zuten.
g. Librekanbismoa: Arlo ekonomikoan merkatari eta
burges batzuek ideia ilustratuak merkataritzarako askatasunarekin lotu-erlazionatu zituzten.
XVII. Mendearen amaieran liberalismo politikoak liberalismo ekonomikoari eman
zion jarraibidea. Horrela, Adam
Smithek, -liberalismo klasikoaren ordezkari eta aitzindaria- ekonomian errege absolutuaren
protekzionismoa kritikatu zuen negozio gizonen askatasuna
defendatzeko. Eta horregatik, merkatarien interesak defendatzen zituela,
Estatuari (erregeari) ekonomian eskua ez sartzeko eskatzen zion Adam Smithek. Industrializazioaren
lehenengo iraultzarekin batera (1780. Hamarkadan Europako leku askotan)
fabriketako jabeak- negozio gizon burgesak, alegia- erregearengana helarazten hasi ziren haien eskakizunak. Eta merkatari horiek errege batzuen interesa piztea lortu zuten. Hortaz, herrialde askotan ilustrazioa eta librekanbismoa batera zabaldu ziren. Smith-ekin batera, beste egile eta ekonomialari berri batzuk ere sortu ziren. Horrela, Thomas Malthus edo
David Ricardo. (Biek arreta jarri zioten biztanleriaren hazkundeari, eta gaur
egun ikusita arazo ekonomikoak ulertu zituztela esan daiteke, baina ez zieten
hainbeste garrantzirik eman gizarte arazoei).
h. Zientzia esperimentalak hartu zuen lehentasuna mundua ezagutzeko. Ilustratu eta zientzialariek zientzia erabili nahi zuten mundua ikertzeko, kontrolatzeko eta menderatzeko. Amets bat agertu zen zientifiko eta naturalista askoren artean: ikerketari esker munduaren legeak ezagutuko ditugu eta natura menderatuko dugu gu gizakion alde.
Ilustrazioaren beste pentsalari batzuk:
Ilustrazioaren beste pentsalari batzuk:
DESPOTISMO ILUSTRATUA
XVIII.
mendean, Europako herrialde gehienetan monarkia absolutuak garatu ziren.
Absolutismoa zen garailea sistema politiko eta ekonomikoak kudeatzeko.
Monarkiek eutsi egin nahi zioten botereari eta gainera, areagotu nahi zuten
botere hori. Beraz, Parlamentuen esku hartzeak ez zitzaizkie gustatzen, baina
nabaritzen zuten gizartean arazo handiak zeudela biztanle gehienen bizimodua oso
zaila zelako. Bizi baldintza latz horien ondorioz, erreinuetan desegonkortasuna zabaldu zitekeela ikusten zuten. Erregeengana heltzen zen herriaren oihua. Horregatik mininstroen artean erreforma hitza zabaldu zen. Testuinguru honetan erreforma
hitzak esan nahi zuen aldaketa politiko eta ekonomikoak funtsezkotzat jtzen zituztela.
Baina interesen borroka bat zuten monarkia hauek planteatuta: Nola aldatu bidezkoa ez zen errealitatea erregeen beraien boterea kolokan jarri gabe? Nola hobetu gizartea absolutismoaren pribilejiodunei kalte egin barik?
Bi estamendu pribilegiodunek -kleroak eta nobleziak- monarkia hauek babesten zituzten. Eta erreforma batzuetan, pribilejidunen interesen kontrako neurriak hartzeko aholkatzen zieten ogasun ministro batzuek erregeei. Adibidez, zergen karga aldatzea dirudunek gehiako ordain zezaten.
Baina interesen borroka bat zuten monarkia hauek planteatuta: Nola aldatu bidezkoa ez zen errealitatea erregeen beraien boterea kolokan jarri gabe? Nola hobetu gizartea absolutismoaren pribilejiodunei kalte egin barik?
Bi estamendu pribilegiodunek -kleroak eta nobleziak- monarkia hauek babesten zituzten. Eta erreforma batzuetan, pribilejidunen interesen kontrako neurriak hartzeko aholkatzen zieten ogasun ministro batzuek erregeei. Adibidez, zergen karga aldatzea dirudunek gehiako ordain zezaten.
Horrekin bazeukaten monarkiek tira-bira oso handia. Eta erreforma-politika batzuk planteatu
zituzten. Filosofia-joera berri baten ideietan oinarrituta: ilustrazioan
oinarrituta, hain zuzen. Horregatik erabiltzen da despotismo ilustratua
esamoldea XVIII. Mendeko monarkia absolutuak izendatzeko.
Despotismo
ilustratuak aurreko mendeko absolutismo monarkikoaren ildoari jarraitu zion.
Eta zer egin zuten despota ilustratuek?: “Dena herriarentzat” (…)
1.
Estatua sendotzen
jarraitu zuten. Funtzionarioak kontratatzen, Estatuaren funtzionamendua
bermatzeko bulegoak, zergen-biltzaileak, poliziak eta soldaduzka zentralizatua:
armada profesionala. Estatuaren boterea sendotu nahi zuten haren oinarriak
aldatu gabe.
2.
Merkataritza-kapitalismoa
garatzen jarraitu zuten. Horrela, erraztasunak eman zizkieten jabe berriei eta
negozio-gizonei merkataritzan aritzeko, legeen bitartez. Protekzionismoa alde
batera uzten hasi ziren protagonista edo eragile ekonomiko berriei (hiriko
jabeak edo burgesak) negozioetarako askatasuna bermatzen zieten bitartean.
3.
Zientziari eta
hezkuntzari garrantzi handiagoa eman zioten, eta arlo horretan aurrerapausu
nabariak egin zuren, batez ere lehenengo urteetako hezkuntzan.
4.
Monarka hauek lan
publiko handiak egiten jarraitu zuten. Horrela, beraien boterearen islada ziren eraikin horietan adierazten zuten erregeen agintea eta eragin soziala.
(Administrazioko eraikinak, uraren kanalizazioak, etabar…).
5.
“Baina
herririk gabe” (Beraz: askatasunik ez)
Inoiz ez zuten askatasun politikorik eman nahi izan. XVIII. mendean iraultza burgesak edo liberalak gertatu arte ez zeuden hauteskundeak
eta subirano bakarra erregea zen. Errege-erreginek Parlamentuak eta Estatu Orokorrak mesfidati begiratzen zituzten. Deitzen zieten soilik aholkuak emateko eta ez bazeuden oso
behartuta sentitzen, ez zieten deitzen. “Konstituzio” hitza ez zegoen monarka
absolutuen hiztegian. Erreforma batzuk egiteko prest agertu ziren baina erreformek ez zuten inola ere aldarazi Antzinako Erregimenaren oinarria eta
pribilejio asko mantendu ziren. Hala ere, gizarte horren
boterearen-estrukturan protagonista berri batzuk agertu ziren: hiriko burgesia, gero
eta eraginkorragoa izango zena.
Carlos III, “Madrilgo alkaterik hoberena” despota ilustratuen adibidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario