IRAULTZA LIBERALAK ETA NAZIONALISMOA
Estatu Batuetako independentzia
Kaixo, historialariok!
Sarrera honetan iraultza liberalen adibide oso esanguratsua
ikusiko dugu, Estatu Batuetan gertatu zena. Hemen ulertuko dugu zeintzuk izan
ziren Erresuma Batuko koroaren kontrako aldarrikapenak, eskubide zibilen eskakizunak eta testuinguru
horretako arazo ekonomiko batzuk.
Baina independentzia aldarrikatu baino lehen, beste Gerra bat hartuko dugu kontuan...
ZAZPI URTEKO GERRA. (1756–1763)
Iraultza liberala Amerikan aztertzeko, komenigarria da
lehenago gertatutako zazpi urteko gerra aztertzea. Churchillen ustez, adibidez,
hauxe izan baitzen “lehenengo mundu gerra”. Non kokatu zen gerra hau? Europa,
Afrika, India, Amerika, Filipinak…eta, zer zegoen jokoan? Gerra guztietan
bezala, boterea eta aberastasunak daude jokoan. Garaian, lurraldeen konkistak,
eragin politiko eta militarra eta lehengaien eskuratzea zegoen gerraren atzean.
Zeintzuk izan ziren zazpi urteko gerraren ondorioz gertatu ziren lurralde
aldaketak? Europako status quo
-boterearen egitura, “gauzak diren moduan”- mantendu zuten gerra honetako
irabazleek. Erresuma Batuak, Frantziak eta Espainiak (garaiko potentzia
kolonialak) koloniak elkartrukatu zituzten munduan zehar. Baina, batez ere,
Britania Handia izan zen garaile, kostu ekonomiko handia sufritu arren.
Erresuma Batuak Kanada, Bengala eta Florida lortu zituen.
Espainiak Louisiana lortu zuen.
Zazpi Urteko Gerra 1756 eta 1763 artean gertatu zen. Bertan, garai
hartako Europako botere handi guztiek hartu zuten parte, bai kontinentean, bai
kolonietako gudu-zelaietan borrokatuz, eta 900.000-1.400.000 lagun hil ziren.
Gerra honetan, Frantziak Ameriketan izan zuen botere kolonial osoa
galdu zuen. Izan ere, kolonia guztiak galdu zituen, Frantziar Guyana,
Guadalupe, Martinika, eta beste irla txiki batzuk izan ezik. Horrez gain, Frantziak Europan izan
zuen botere nagusiaren maila ere galdu zuen, frantziar iraultzaren garaiak heldu
arte. Britainia Handia, beste alde batetik, munduko kolonia-botere nagusia
bilakatu zen. Munduaz beste aldean, Britainiar Ekialdeko Indietako Konpainia
gailendu zen Indian. Hau, aurrerantzean, “Inperioaren koroako bitxia” bilakatu
zen. Munduan zehar borrokatu zenez, Winston Churchillek “Lehen Mundu Gerra” izan
zela esan zuen zazpi urteko guerra aipatzean.
Amerikako Independentzia: Iraultza nazionalista, liberala eta Anti
koloniala.
Matxinadaren jatorrian zazpi urteetako gerra ikus dezakegu.
Ameriketako koloniek ekarpenak egiten zituzten Britania Handiko koroa
mantentzeko. Beraz, gerra iraun zuen bitartean, koroa finantziatzeko beharra
handitzearekin batera zergak igo zizkieten Ameriketako koloniei (sigiluetan, beiran,
etabar…), eta koloniek uko egin zuten. Ezetz esateko, 1689 bill of Rights dokumentua aipatu zuten: Zergarik ez Parlamentuaren onarpenik gabe. Ipar Amerikako kolonoek: "ordezkaritzarik gabe,
zergarik ez". `Stamp Act´ legeari
esker papera, beira eta berunaren
gaineko zergak kendu zizkien kolonoei koroak. Baina, horrekin batera, Britania
Handiko kopainiek merkataritza arlo hori kontrolatzen jarraitu zuten, negozioaren
etekinak ateratzen zituzten bitartean. Beste alde batetik, kolono askok zazpi
urteko gerran parte hartu ondoren, nahiz eta arrakasta militarra lortu, ez
zuten eskuratu nahi zuten eragin politikoa (adibidez, postuak edo jerzarlekuak
Britania Handiko Parlamentuan), Koroako ordezkariek jezarleku horiek bereganatzen
zituzten eta. Arrakasta izan zen
haientzat. Baina tearen gaineko zerga mantendu zen. Honek iraultzarako jarrera
piztu zuen kolonoen artean. Britania Handiko koroak tearen komertzioaren
monopolioa britaniarrei eman zien eta honek kolonoen haserrea aregotu zuen.
Gauzak honela, amerikarrek taren matxinada egin zuten. Britaniako Koroak kolonien
autonomia maila murriztu zuen eta matxinadak erreprimitu zituen; eta honen ondorioz
arazo independentista areagotu zen. Apurka apurka eta pausuz pausu kolonietako ordezkariak
antolakuntza berria egiten hasi ziren. 1774an kongresu moduko erakunde bat
antolatu zuten eta hortik erregeari gutun bat idatzi zioten (“Petition to the King”
izenekoa).
Jaramonik egin ez zietenez, iraultzaileek boikot bat antolatu zuten
produktu britaniarren kontra. Londresen independentzia maila altuagoa eman nahi
zutenen eta iritzi kontrakoen arteko eztabaida sutsuak sortu ziren baina
gerrarako bideak ez zuen jadanik atzera-bueltarik.
1775-1783 INDEPENDENTZIA GERRA
Independentzia Gerrak fase batzuk izan zituen, matxinoek
gerrilla-taktikak erabili zituzten. 1783ean bakea aldarrikatu zuten
(Versallesko Itunean). Hortik aurrera, Estatu Batuetako independentzia onartu
zuen Erresuma Batuak. Bi testu oso garrantzitsu argitaratu ziren garai
horietan.
1.
Virginiako herri
onaren eskubideen aldarrikapena (1776) eta aldarrikapen honetan tiraniatik aldentzeko eskubidearekin batera
eskubide zibil eta politikoak agertzen dira. Hautatzeko eskubidea, hautatua
izateko, absolutismoari jarritako lehenengo mugak, boterea banatzeko lehenengo
urratsak. Honetan esaten zuten:
a. ZERBITZU PUBLIKOA ETA SUBIRANOTASUNA: Zerbitzari politikoak herriari zerbitzatzeko daude eta ez beraien
interesak aldarrikatzeko. Beraz, Subiranotasun nazionala aldarrikatu zuten.
Herria da subiranoa, burujabetzaren hartzailea, eta es monarka edo erregea.
b. ONGIZATERAKO: Gobernua herriaren ongizatea
bermatzeko eraikia izan behar dela.
c. ZERGAK : Zergak eta diru publikoa kudeatu behar direla guztion
ongizaterako eta ez pertsona edo talde baten pribilejioak eta jabetzak aberasteko.
Zergak jartzeko herriaren borondatea kontuan hartu behar da. (Aurreikusten zuten
sufragio edo bozkatzeko gaitasuna).
d. ZIGORRAK Neurriak jartzen ziren bidegabekeriak sahiezteko: zigor
krudelak eta umiliagarriak ezarri gabe.
e. ESKUBIDEEN BERMEA: Erregearen aginteak (militarrak,
poliziak) persona baten etxean sartzeko edo persona bat jazartzeko epaile baten
agindua izan behar du.
f. ASKATASUNAK-BERDINTASUNA: Prentsa askatasuna aldarrikatzen
zuten. Jaiotzaz berdintasuna aldarrikatu zuten. Garai horretan, jakina, gizonentzat
eta zurientzat baino ez zuten aldarrikatu.
2. Estatu Batuen konstituzioa (1789). Alexander Hamiltonek bultzaturik konstituzio baten testua idatzi zutn.
Urte honetan indarrean sartu zen. Hiri boteretan oinarritutako sistema bat ezarri
zuten:
a. Botere legegilea. Bi ganbera zuten.
Senatua ( estatu bakoitzeko bi kide) eta Ordezkarien Ganbera (honetan estatu
bakoitzak biztanleriaren araberako ordezkari kopuru bat zuen). Estatu Batuetako
herri osoa pertsonifikatzen zuen Parlamentua. Beraz, Subiranotasuna
Parlamentuan zegoen. Kongresuak zergak eta aurrekontuak onartzen zituen,
lege-ekimena bideratzen zuen eta gerra eta bakea deklaratzen zuen.
b. Botere betearazlea presidenteak zuen. Lau urtez gizon zuriek aukeratuta. Presidenteak Gobernuko kideak
izendatzen zituen, armadaren gaineko aginte Gorena zuen, legeak proposatu eta
beto-eskubidea zuen. (Lehen presidentea George Washington izan zen).
c. Botere judiziala. Botere politikoarekin
inolako zerikusirik ez zuena. Auzitegi Gorenak bermatzen zuen legeak konstituzioarekin
bat zihoazela. Testu hura izan zen lehen konstituzio liberala, eta hura erabili
zuten Europan eredu, absolutismoari aurre egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario