1.Kokapena: Nola jarri kalifikazioa??
Testu mota - Jatorriaren aldetik:
- Jatorriaren aldetik:
a) Lehen mailako iturrikoa (garai jakin bateko dokumentua)
b) Bigarren mailako iturrikoa: testuak bi motatakoak dira, batetik historiografikoak (historialari edo ikerlari batek egindakoak), eta bestetik, hemerografikoak (egunkari edo aldizkari batekoak).
- Formaren aldetik
a) zirkunstantziala (adierazpen instituzionalak, lege izaerarik ez duten hitzarmenak, hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak)
b) Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, konstituzioak, nazioarteko itunak, giza eskubideen aldarrikapenak sinatu egin badituzte herrialdeek, kontratuak, erakunde adierazpenak...)
c) Testigantza-testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunerokoak, ohar pribatuak...)
c) Testigantza-testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunerokoak, ohar pribatuak...)
d) Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak, biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak...)
e) Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak).
- Egilea
- Jasotzaileak-hartzaileak
- Data eta tokia: Argitaratu zeneko urtea eta zein garaia jorratzen duen.
- Egilearen asmoa
Erredakzioa inportantea da kokapena egiteko:
Modu
eskematikoan badago eginda ez da hain dotorea geratzen.
KOKAPENAREN NOTA: 2puntu.
2. Analisia (Azterketa): Nola jarri kalifikazioa?
- Testua azaldu eta aberastu:
Analisian, ikusiko dugu ea ikasleak testuak dioena ulertu duen. Ez bada agri geratzen...analisia ezin da gainditu. Ikasleak atalez-atal azaltzen du testua, beste hitz batzuekin. Testu juridikoa izango balitz, artikuluz-artikulu aztertuko du testua eta esango du zer esan nahi duen artikulu bakoitzak. Horretarako, sinonimoak inportanteak dira, eta testu idatziaren forma dotorea ematea. Horrez gain, eduki berriak agertuko dira; askotan, definizioak. Definizio horiek testuak dioenarekin lotura, erlazionatuta egon behar dute. Testua ez bada aberasten, ezin da parte hau gainditu.
- Testua bera ez ahaztu inoiz!
Azalpenak
ematean, testuari erreferentzia egiten dio ikasleak, hitz edo zita literal aipatuta, kakotzen
artean (".....") edo aipamenak egiten testuari, esate baterako:
Testuan egileak dioen moduan, "1814ean Frantzian eta Alemanian gerrara joateko poza zabaldu zen(...)"Egileak lehenengo atalean dioen moduan, jendeak ez zekien gerrak zernbat urte iraunduko zituen, eta horregatik...
ANALISIAREN NOTA: 5 puntu
3. Testuingurua: Nola jarri kalifikazioa?
Testuiruzkina egiten ari garenean, behin azterketa edo analisia eginda, jarri behar dugu testua bere testuinguru historikoan. Kronologia da oso inportantea. - Aurrekariak
Beraz, testua idatzia izan bahino lehen zer gertatu zen deskribatu behar dugu. Honela, saiatuko gara ulertarazten nondik datorren testua, zergatik norbaitek idatzi zuen edo aldarrikatu zuen. Zer gertatu zen testua idatzi baino lehen?- Testuaren garaia
Ez badugu azaldu modu sakonean analisia egin dugunean, orain testuaren garaia nolakoa zen azaldu behar dugu. Zer gertatzen ari zen testua idazten zenean, gertakizun koetaneoak, garaikideak. Momentu hartan, zer?- Testua idatzi ondoren: ondorioak
Azaldu ditugu jada testua idatzi zeneko gertaerarik inportanteenak. Orain jo behar dugu testuaren ondorioetara. Zer-nolako ondorioak izan zituen testu horrek zetozen urteetan? Zer gertatu zen herrialde horretan, edo munduan, testua idatzi eta gero? Jakina, testuarekin zerikusia duena azalduko dugu.
Zuzentzaileak testuinguruan hauxe bilatuko du: Kroologia ordenatuta dago, urteak agertzen dira, azalpenak koherentzia du eta ulertzen da.
Laburbilduz, testuinguruaen egitura hauxe da: Aurrekariak (Gertaera inportanteak historian testua idatzi baino lehen), momentuko gertaerak (testua idatzi zenean, zer gertatzen ari zen?) Geroko gertaerak (testuaren ondorioak, gai horren inguruan gero gertatutako gauzak)
TESTUINGURUAREN NOTA: 7 puntu
4. Garrantzia: Nola jarri kalifikazioa?
Garrantzia testuiruzkinaren amaiera da. Dena ulertu eta azaldu dugunean egiten dugu amaierako sintesia. Batzuek "ondorioa" deitzen diote. Ez da testuinguruko azken partea, baizik eta zeozer landuagoa. ikaslearen amaierako ondorioa. Atal bat osatu behar da. Eta atal horretan hauxe da esan behar dena:- Zergatik da interesgarria historia iluertzeko? Zein balioa du testuan prozesu historikoak ulertzeko? Zer-nolako esanahia du testuak?
- Egiatasuna: Zein zehaztasun maila du testuak?
GARRANTZIAREN NOTA: puntu 1.
GUZTIRA: /10
Hemen daukazu irakasleak erabiltzen duen txantiloia
- Egilea
- Jasotzaileak-hartzaileak
- Data eta tokia: Argitaratu zeneko urtea eta zein garaia jorratzen duen.
- Egilearen asmoa
- Testua azaldu eta aberastu:
- Testua bera ez ahaztu inoiz!
- Aurrekariak
- Testuaren garaia
- Testua idatzi ondoren: ondorioak
- Zergatik da interesgarria historia iluertzeko? Zein balioa du testuan prozesu historikoak ulertzeko? Zer-nolako esanahia du testuak?
- Egiatasuna: Zein zehaztasun maila du testuak?
- Testu iruzkinaren egitura errespetatzen du
- Kokapenean atal guztiak jorratzen ditu***
- Analisian testua aipatu eta azaltzen du modu egokian
- Analisian eduki berriak azaltzen ditu eta lotzen ditu testuak dioenarekin. Definizioak daude.***
- Testuinguruan Kronologia ordenatua, osatuta dago ***
No hay comentarios:
Publicar un comentario