jueves, 21 de noviembre de 2019

PERSÉPOLIS. Iran (1977-1992)



PERSEPOLIS
Historiaren historioak


Pelikula honetan Marjane Satrapiren bizitza kontatzen da. Komiki moduko marrazkietan Mundu Garaikideko historia garatzen da, Iranen kokatuta. Marjane Irango familia arrunt batean jaio zen. Oso txikia zenean, 1977an Marjanek Sharen kontrako iraultza bizi zuen, Teheranen. Neskatoak ez zuen ezer ulertzen. Gauza bat entzuten zuen eskolan, eta beste gauza bat etxean edo kaleko manifestaldietan. Eta horrela piztu zitzaion interes politikoa eta gauzak ulertzeko grina.

  
Momentu horretan, aitak azalduko dio zer gertatu zen Iranen 1930ean, nola sortu zen Britania Handia eta garaiko Sha-ren arteko harreman politiko eta ekonomikoa...





        


               Egunen batean, espetxetik urte asko egon ondoren, Marjanen osaba etxera heldu zen, eta bere historia kontatu zion.. osabak Azerbaijan-go Errepublikaren independentzia aldarrikatu zuen (1918an) Eta Anoushen hitzetan Marjanek ulertu zuen gobernu berriarekin apurka apurka demokrazia ekarri nahi zutela.  Baina Sharen erregimenak osaba Anoushen osaba fusilatu zuen. Eta Anoushek -bere jarraitzaile politikoa izanda- herbesteratu behar izan zuen Sobietar Batasunera. Geroago, Iranera bueltatu zenean, Sharen gobernuak Anoush espetxeratu zuen. Komunista izateagatik. (Iran EEBBen lagun estrategikoa zen momentu horretan. Gogoratu behar dugu Gerra Hotza (1945-1989/90)-ren testuinguruan kokatzen direla familia honetako kideen bizitzak).
         
         Pelikulan, ez da agertzen, baina komenigarria da ulertzea Irango lurraldean zer gertatu zen 1916 an Sykes Pikots-eko nazioarteko itunarekin...   egin dezagun salto historiko bat atzera, berriro ere. 
               


             Marjanek oso harreman polita izan zuen osaba Anoushekin Kartxelatik irten zenean. Sharen kontrako matxinadak gertatu eta gero, hauteskundeak egiteko deia egin zuen behin behineko gobernuak. Marjaneren familiak ez zuen espero gertatu zena. Jendeak fundamentalismo islamikoari eman zion garapena hauteskundeetan. Iraultza islamikoaren gobernu berria, beraz, ez zen kokatu Estatu batuetako aliantza estrategikoan. Baina testuinguru politiko horretan, gauzak ez ziren hobetu. Oso diktadura gogorra eraiki zen boteretik. Eta erregimen diktatorial berria Sha-ren absolutismoa baino zailagoa izan zen askorentzat.



       Horrez gain, beste gertakizun krudela bizi behar izan zuen Marjanek: Irak-Irango gerra. (1980-1988). Hemen utziko dugu azalpena, momentuz...pelikula ikusi!! Oso aukera polita izan daiteke historia ezagutzeko, gatazken konplexutasuna ulertzeko eta gizakion baloreak ulertzeko.

         Eta apur bat gehiago sakontzeko...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...