2001eko atentatua. Munduaren aldaketa: Beste etsai bat, terrorismoa.
Sarrera honetan ikusiko dugu azkenengo Shock-ak: Terrorismoa eta terrorismoaren kontrako guerra. Dena irakurri baino lehen, kokatu geografikoki lurralde hauek eta, nahi baduzu, zoaz esteka hauetara:
PETROLEOAREN ERRESERBAK.
PPT: Baina, zer gertatzen da Ekialde Hurbilean?
Beldurraren
shocka eta geroko pribatizazioak armagintzan. Defentsa, pribatizatua. (Gehiago jakin nahi baduzu, zoaz esteka honetara).
Lehenago, Sobietar Batasuna zen etsaia: hari izan behar genion beldurra. Ronald Rumsfeld AEBko defentsa-ministroa zela, 2001eko irailaren 10eko hitzaldi batean, argi eta garbi sumatu zitekeen zein zen etsai berria, Ronald Rumsfeld-ek AEBko armadaren zati bat pribatizatzeko bere egitasmoa aurkeztu zuenean: «Estatuak ekonomia planifikatzearen aldeko azken gotorlekua da gure etsai nagusia, bost urterik bost urterako planak diseinatuz gobernatzen gaituena. (Ordurako, Sobietar Batasuna deseginda zegoen) Etsai hori oso hurbil daukagu: Pentagonoko burokrazia da. Gaur, gerra deklaratzen diogu Pentagonoari». Hurrengo egunean, American Airlines konpainiako 77 hegaldiko hegazkinak, Pentagonoaren kontra jo, eta 184 lagun hil zituen.


