2001eko atentatua. Munduaren aldaketa: Beste etsai bat, terrorismoa.
Sarrera honetan ikusiko dugu azkenengo Shock-ak: Terrorismoa eta terrorismoaren kontrako guerra. Dena irakurri baino lehen, kokatu geografikoki lurralde hauek eta, nahi baduzu, zoaz esteka hauetara:
PETROLEOAREN ERRESERBAK.
PPT: Baina, zer gertatzen da Ekialde Hurbilean?
Beldurraren
shocka eta geroko pribatizazioak armagintzan. Defentsa, pribatizatua. (Gehiago jakin nahi baduzu, zoaz esteka honetara).
Lehenago, Sobietar Batasuna zen etsaia: hari izan behar genion beldurra. Ronald Rumsfeld AEBko defentsa-ministroa zela, 2001eko irailaren 10eko hitzaldi batean, argi eta garbi sumatu zitekeen zein zen etsai berria, Ronald Rumsfeld-ek AEBko armadaren zati bat pribatizatzeko bere egitasmoa aurkeztu zuenean: «Estatuak ekonomia planifikatzearen aldeko azken gotorlekua da gure etsai nagusia, bost urterik bost urterako planak diseinatuz gobernatzen gaituena. (Ordurako, Sobietar Batasuna deseginda zegoen) Etsai hori oso hurbil daukagu: Pentagonoko burokrazia da. Gaur, gerra deklaratzen diogu Pentagonoari». Hurrengo egunean, American Airlines konpainiako 77 hegaldiko hegazkinak, Pentagonoaren kontra jo, eta 184 lagun hil zituen.
2001eko irailaren 11ko shocka
2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatutakoan, AEBn galdera hauek ibili
ziren bolo-bolo: «Nor da jende hau?
Nongoak dira? Zergatik gorrotatzen gaituzte? «Nor da jende hau? Nongoak dira? Zergatik gorrotatzen gaituzte?».
Buruzagi politikoek behin eta berriro esaten ziguten atentatuak gertatu
aurretik sinesten genuenak ez zuela jadanik balio. “Zibilizazioen arteko talka”
kontzeptuaren gaineko hainbat teoria sortu ziren… eta kontua da bat-batean
horrelako munduan bizi ginela, “Gaizkiaren Ardatz” bat ere bazegoela, eta
“terrorismoaren aurkako gerra” batean murgilduta geundela. Ezin irabazizko
gerra abstraktu horrek ikaragarrizko ondorioak ekarri ditu Ekonomian. Hala,
zinea eta musika –biak batera– baino industria garrantzitsuagoa da gaur egun
segurtasun nazionala. Beldurrean oinarritutako ekonomia berria da errege.
George Bush (semea) AEBko presidentearen hitzetan: «Ongiaren eta gaizkiaren arteko egundoko borroka izango da hau guztia».
Terrorismoaren aurkako gerra
Irailaren 11ko atentatuek
AEBko politikarien lehentasunak aldarazi zituzten goitik behera, bai
nazioarteko politikari begira, bai barne-politikari begira. Izuaren aurkako
gerran murgilduta geunden. «Izuaren
aurkako defentsarik onena da hari globalki erasotzea da, nonahi dagoela ere»
(George Bush).
Gerrak hainbat aldi izan zituen:
Aukera bat: PAKISTAN bonbardatzea. Talibanek boterea galdu zuten, gerra galduta.
Guantanamon, agerian eta publikoki praktikatu zen tortura («Batez ere, informazioa ateratzeko atxilotuko
dugu jendea»). Guantanamoko 779 atxilotuetatik 3ri baino ez diote zigorra
ezarri delituren batengatik. «Ziurtasun
osoarekin dakidan gauza bakarra da jende gaiztoa dela» (George Bush). Aukera hau Jeorge Bush-ek ez zuen hartu, ordea.
EEBB-ek Bagdag (Irak) bombardatzen dute. 2003
HELBURUA: SADAM HUSSEIN-Irak inbaditzea. Terrorea zabaldu zen
Zergatik ez Pakistan, ordea?: Suntsipen handiko armak zituen, diktadura bat zen, susmoa zegoen terrorismoa babesten zuela… Baina munduko hirugarren petrolio-erreserbarik handiena Iraken dago.
«Izan daitezela bonbardaketak shocka eta izua sortzeko moduko gogorrak. […] Horrek berehala sortzen du eragina, Hiroshimako bonba nuklearrek bezala: ez da egun edo aste batzuetako kontua, baizik eta minutu batzuetakoa». EEBBetako buru militarrak.
Bonbardaketen ondorengo arpilatzeak Irakeko estatua deuseztatzeko abiapuntutzat hartu zituzten askok eta askok. Esaterako, batzuek zerotik hasteko aukeratzat jo zuten eskolak arpilatzea; nazioarteko zigorren aurretik, eskualde hartako eskola-sistemarik onena zuen Irakek, eta % 89ko alfabetatze-tasa.
Gerraren ondorioak Iraken: Hau es da "Marshall Plana"
Baina Irak berriz eraikitzeko AEBk emandako laguntza hura ez zen Marshall Plana bezalakoa izan. Marshall Planaren helburua Europako industria sustatzea izan zen; urte haietako Iraki emandako laguntza, berriz, AEBko enpresetan xahutu zen; Irakeko txanpon berriak berak ere Estatu Batuetan egiten ziren. Hondamendiaren kapitalismoa oso errentagarria gertatu zitzaien batzuei. Irakiarrak kalera irten ziren, manifestazioetan. Hauteskundeak eskatzen zituzten, Sadam ondorengo garaian hitza eta botoa eduki nahi zuten. Estatubatuarren okupazioaren hasieran, gerra ondoko Iraken, baketsuak izan ziren protestak. Baina, denbora pasatu ahala, protestek ez zeukatenez inolako eraginik, gero eta irakiar gehiago sartu ziren erresistentzia armatuan. Handik gutxira, deskontrolatu egin zen indarkeria. Gurutze Gorriaren arabera, Estatu Batuetako armadako zenbait goi-kargudunek aitortu zuten atxiloketen % 60-70 hanka sartzeak izan zirela. Gerra negozio bihurtu zuten. (Gerraren shocka, ekonomikoa eta torturarena)
Terrorearen kontrako gerraren ondorioak:
- Gastu militarraren bikoiztea EEBBetan.
- Irakeko errefuxiatuak, pobrezia, ezegonkortasuna.
AEBren gastu militarra bikoiztu egin da 2001etik hona: urte bakoitzeko, zazpiehun mila milioi dolar. 50eko
hamarkadako AEBko presidente Eishenhower-ek –eta ez zen, egia esan, batere
ezkertiarra– ohartarazi zuen oso arriskutsua izan zitekeela armadak neurriz
kanpoko boterea izatea. 2006an, Sadam hil zutenean, 1.000 irakiar hiltzen ziren
aste bakoitzean. Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren arabera, 4.000.000
irakiarrek utzi behar izan zituzten beren etxeak.
GALDERAK:
1. Zein da Ekialde Hurbilean "Shock"-a?
2. Zeintzuk dira lurralde horretan dauden baliabideak?
3. Zeintzuk ziren gerra honen ondorioak Irak-en eta EEBBetan?
4. Nola defendatu ahal dira Giza Eskubideak testuinguru honetan?
Gehiago sakontzeko:
Nor da Sadam Hussein? Eta Osama Bin Laden?
No hay comentarios:
Publicar un comentario