Shock Errusian
"Altzairuzko Oihal"ez haratago
Gerra Hotzaren amaiera; 1989 Alemanian
“Berlingo Harrezia” bota zuten. Eta 1990ko hamarkadan Sobietar Batasuneko
erregimen komunistak desegin ziren.
Historia ofizialaren arabera, Reagan eta
Thatcher-ekin hain zen erakargarria Mendebaldea, non Altzairuzko Oihalaren
beste aldean bizi zen jendea hasi baitzen merkatu libreko politikak
aldarrikatzen. Ez zen horrela gertatu, ordea. Egia da autoritarismo komunistaren pean zanpaturik bizi zirenek benetako demokrazia bat nahi zutela, eta praka
bakeroak erosi, eta Big Mac hanburgesak jan. Halaxe izan zen, bai. Baina horrek
ez du esan nahi haien jomuga zela kapitalismo basati baten mende bizitzea, gero
Ekialdeko blokeko hainbat eta hainbat herrialdetan gertatu zitzaien bezala:
inongo kontrolik gabeko oligarkek halako errejimenak ezarri zituzten, eta
errotik kendu gizarte-babes guztiak, esaterako; oraindik jasaten ari dira
errejimen horiek.
80ko hamarkadaren aurretik, Sobietar Batasunak indarra
erabili zuen mugimendu demokratiko guztiak suntsitzeko, baina 80ko hamarkadaren
erdialdean oso bestelako buruzagia izan zuen Sobietar Batasunak: Mikhail Gorbatxov, perestroikaren
(“berregituraketa”) bultzatzailea. Hirugarren bidea aldarrikatze zuen,
merkatu libreko kapitalismoaren eta komunismoaren artekoa, Eskandinaviako herrialdeetako sozialdemokraziaranzko
trantsizio bezalako zerbait. Mendebaldeko politikariak eta oro har jende guztia
liluratuta geratu zen Gorbatxov-ekin.
Mikhail Gorbatxov (Sobietar Batasuneko
presidentea 1988-91)
Gorbatxov boterean zegoela, banan-banan desegiten
joan ziren errejimen komunista zahar haiek. 1989an, Berlingo harresia eraitsi
zen. Milton Friedmanentzat eta Chicago boysentzat,
mundu berri bateko ateak ireki ziren. Sobietar Batasunan, ekonomia
apurka-apurka erreformatu nahi zuen Mikhail Gorbatxov-ek.
1991n, Londresera abiatu zen, G7k (Zazpi Handien Taldea) gonbidatuta. Espero
zuen finantza-babesa lortzea erreforma ekonomikoak nahi zuen erritmoan
ezartzeko; baina mehatxatu egin zuten: edo shock erradikaleko terapia onartzen
zuen, edo ez zuen inolako laguntzarik jasoko.
1. Alderdi komunistako talderik inmobilistenak Gorvachoven kontrako Estatu Kolpea egin zuen.
("Kolpea komunismotik", Gorvachov-i)
Hurrengo hilean, Gorbatxov-en
aurkako estatu-kolpea saiatu ziren ematen. Alderdi komunistako sektore
gogorreko kide batzuek udako bere etxean atxilotuta izan zuten, eta Errusiako
Parlamentua tankeekin inguratu, euren posizioari eusteko ezinbestekoa
zitzaien-eta indarra erabiltzea. Baina kolpeak huts egin, eta Jeltsin-ek
izugarrizko boterea eskuratu zuen. Gorbatxov, behin askatuta, Moskura itzuli
zen, baina lehengo boterearen zati handi bat galduta.
1991ko abenduan
desegin zen Sobietar Batasuna. Eta Jeltsinen esku geratu zen Errusiar
Federazioko politika ekonomikoa. Hala heldu zen merkatu librea Errusiara, eta,
harekin batera, kaosa. Enpresari gutxi batzuek ikaragarrizko dirutzak bildu
zituzten; ez zen lortu, ordea, hainbestetan famatutako “herri-kapitalismoa”. Herri kapitalismoa modu bat zen herriaren aldeko kapitalismo bat aipatzeko. Agian, ongizatearen estatua bultzatuz, kapitalismo gizatiarra esaten zioten beste batzuek. Baina Errusian ez zen ezarri, ez zen gertatu horrela. Estatuaren enpresa asko lau txakur txikian
saldu ziren. Kapitalismoa basatia bihurtu zen.
3. Errusiaren gainbehera geldiezina
1992an, errusiarrek 1991n baino % 40 gutxiago kontsumitzen
zuten. Populazioaren herena pobrezia gorrian zegoen, eta hilabeteak eta hilabeteak
pasatzen ziren jendeak bere soldata kobratzeko. Ustelkeria nonahi zegoen, eta
gora jo zuen krimen antolatuak. Mendebalde
Basati berria bihurtu zen Mosku. Errusiar gehienak merkatu libreko
erradikalismo horren aurka zegoen.
4. Jeltsinen gorakadarekin batera Gorvachovek galdu zuen boterea. Jeltsin Parlamentuaren kontra jo zuen. Botere guztiak Jeltsinentzat.
Boris Jeltsin eta Clinton EEBBetako presidente demokrata
1993an, Jeltsin-i emandako botere bereziak
kentzea erabaki zen Parlamentuko bozketa batean. Ondorioz, irailaren 21ean,
deuseztatu egin zuen Parlamentua Jeltsin-ek, Pinochet-ek egin bezala.
Mendebaldeko gobernuek, artean AEBko presidente Clinton buru zutela, babes osoa
eskaini zion Jeltsin-i. Handik bi egunera, Parlamentuko bozketa batean erabaki
zen Jeltsin kargugabetzea, 636 aldeko eta 2 aurkako botorekin. Parlamentuaren
boterearen aldeko eta Jeltsin bat-bateko esku-hartzearen aurkako zirenak
telebistako egoitza hartzen saiatu zirenean, bazirudien irabazita zeukatela
borroka. Gau hartan bertan, 100 bat manifestari hilik gertatu ziren, Jeltsin-en
agindupean jarduten zuten segurtasun-indarrekin izan zituzten istiluetan.
5. Jeltsinek Parlamentua bonbardatu zuen EEBBetako laguntzarekin
Errusian demokrazia sendatzeko aukera galdua.
Gero,
Parlamentua bonbardatzeko agindua eman zuen
Jeltsin-ek (1991n berak salbatutako
Parlamentu bera, hain zuzen ere). AEBko estatu-idazkariak hau esan zuen,
Jeltsin-i eskainitako babesa justifikatzearren: «Normalean, Estatu Batuak ez dira Parlamentuak deuseztatzearen aldekoak,
baina ohiz kanpoko garaiak dira hauek». Jeltsin-ek, botere absolutua
eskuratuta, “adiskidekeria-kapitalismoa” ezarri zuen. Estatuaren enpresa
gehiago jarri ziren salgai, eta hala sortu zen beste gizarte-maila bat: oligarkak, enpresari izugarri aberatsak
eta politikan eragin zezaketenak. 1998rako, Errusiako etxaldeetan % 80
porrot-egoeran zegoen, eta Estatuaren 70.000 lantegi itxi egin ziren. Zortzi
urtean, 72 milioi behartsu gehiago zeuden Errusian; aldi berean, Moskun beste
edozein hiritan baino multimilionario gehiago zeuden.
1993: Errusiako Parlamentuko bonbardaketa
GALDERAK:
1. Zer ibilbide politiko eta ekonomikoa egin nahi zuen Gorvachov-ek? (Presidentziaren urteak hartu kontuan) Zer zerikusia du honek Gerra Hotzarekin?
2. Nortzuk zeuden Gorvachov-en kontra?
3. Zer egin zuen Jeltsinek? Zer da "adizkidekeria kapitalismoa"?
4. Noren laguntza jaso zuen Jeltsinek?
5. Zergatik esaten da Parlamentu bat bonbardatzea bereziki "arriskutsua" dela?
No hay comentarios:
Publicar un comentario