viernes, 8 de noviembre de 2019

Nazionalismoa


Nazioa, nazionalitateak, nazio-estatua, nazionalismoak.



Nazio kontzeptua. Nazionalitateak.


Esan dezakegu "nazioa" hitza Frantziako Iraultaren eta Napoleonen inperioaren garaian sortu zela Europan, Frantziaren hedapenarekin batera gertatutako gerren ondorioz jaioa. Hain zuzen ere, "nazio" hitzak kutsu defentsiboa izan zuen hasieran: 1789ko iraultzan  asanblada izan zen "nazioa", absolutismoaren kontrako protagonistak, alegia. Nazioa zen orduan herri subiranoa eta nazioa  defentzarako kontzeptua bihurtu zen monarkia absolutuaren kontrako mugimenduan. Geroago, Napoleonen hedapenaren garaian, Frantziako ejerzitoak okupatu zituen herrialdeetan nazio hitza erabili zuten hiritarrek eraso militarren kontra. Hala, kanpotarren kontrako sentimendu nazionala garatu zen lurralde askotan. Eta nazioa zen -une horretan -Frantziak militarki okupatutako lurraldeko hiritarrak.

Nazionalismoa 1815 eta 1848 artean sendotu zen. Vienako Biltzarreko akordioak ez zituen kontuan hartu herri askotan zegoen sentimendu nazionala. Akordio horien arabera, nazionalitateak garaiko inperio handien menpe geratu ziren.

Hala, komenigarria da ezberdintzea bi hitz hauek: nazioa (nazionalitate bereko biztanleen taldea. Askotan, nazioak estatua bihurtu dira), eta nazionalitatea (hemen elementu kulturalak -ohiturak, hizkuntza, tradizioak- eta elementu historikoak konpartitzen dituztenen herria agertzen da eta horixe da nazionalitatea). Historian zehar, nazionalitate guztiek ez dute onartuta izan nazio-estatu bat. Hala ere, nazionalitate edo herri askok "nazioa" deitu diote bere buruari. Estatu batzuk nazionalismoaren mugimenduaren sorreran (XIX. mendean) jaio ziren eta estruktura politiko-ekonomikoak ziren estatu horiek: hiru botereak zeuzkaten -exekutiboa, legegilea eta judiziala-. Estatua izateko prozesua ez zen erreza izan, ezta baketsua ere, askotan. 1914 urtea baino lehen, oro har, politikoki antolatzeko modurik hedatuenak Inperioak ziren, Europan. Arraza desberdinak, kultura eta erlijio desberdinak zituzten herriek osatutako inperioak ziren. Inperio horien deuseztatze eta beste inperio batzuk edo estatu berrien eratze prozesuarekin batera gatazka armatuak sortu ziren.




XIX. mendeko azken urteetan eta I Mundu Gerraren pizteko arrazoien artean nazionalismoak, lurralde gatazkak, gatazka ekonomikoak eta inperialismoa egon ziren, besteak beste.

Nazionalismoa Europan


Gaur egungo Europako estaduak.


Nazionalismoa erromantizismoan oinarritutako ideologia politikoa da. Definitu ahal dugu honela: Herri baten nahia Estatu subiranoa eratu eta garatzeko. Hasieran, feudalismoaren kontrako mugimendua zen Erdi Aroko azken garaikoa. Hala ere, XVIII. mendean sendotzen hasi zen Frantziako Iraultzaren ideiak sabaltzen ziren bitartean. "Nazio" hitza eta kontzeptua sortu ziren monarka absolutuaren muga izateko, absolutismoaren kontrako mugimendu politiko eta askatzaile. Hala ere, historiagile askoren ustez, 1848ko iraultzak gertatu ondoren, nazioanalismoa gobernuan zeuden eliteen interesak defendatzeko mugimendu politikoa bihurtu zen.
Hasierako nazionalismoak erromantizismoan izan zuen sutraia. Erromantizismoa, arlo kulturalean eta sozialean funtzezko ideia batzuk nabarmentzen zituen, hauek ziren, besteak beste: Herri batek ezaugarri bereziak dauzka, eta haien artean nabarmendu behar dira: kultura bat, hizkuntza bat, lurralde bat eta ohitura konpartituak. Hizkuntza, batez ere, aldarrikapen garrantzitsua bihurtu zen, kultura hedatu eta bereganatzeko modua baita. Hasierako nazionalismo askotan, erlijio bateratzailea eta arrazan oinarritutako hiritartasuna aldarrikatu zituzten.

Garai honetan nazionalismoa sakabanatzailea bihurtu zen leku batzuetan eta arrakasta lortu zuen Belgikan edo Grezian, adibidez. Belgika Herbereetatik independizatu zen eta Grezia Otomandar Inperiotik. Nazionalismo bateratzailearen adibiderik inportanteenak Europan Italia (1849-1870) eta Alemania (1859-1871) izan ziren.
Nazionaismoen borrokak gertatu ondoren, herri batzuek burujabetza-maila desberdina lortu zuten: estatua bihurtu, autonomia, etabar. Prozesu historiko amaitugabea eta oso eztabaidatua da hau, gaur egun oraindik ere.


Europako herrien-nazionalitate edo nazioen mapa.

Mapetan ikusten dugunez, errealitatea begiratzeko moduan nazio-estatua eta nazioa-nazionalitatearen araberako ideiak daude.

Tradizionalismoa eta nazionalismoaren sorrera Euskal Herrian.



KANTA: Kalisten esererkia. https://www.youtube.com/watch?v=x_OhhvLE2DY

Euskal Herriko tradizionalismoa bi gerra karlistetan koka daiteke. 1833an eztanda egin zuen lehenengo gerra karlista. Gerra honetan, etsai bateraezinak bihurtu ziren abslutismo karlista eta liberalismo isabelinoa. Geroago, bigarren gerra karlista gertatu zen (1872-1876). Foruen defentsa zin egin zieten errege karlistek jarraitzaileei. Baserriko munduko gazteen babesa eta gerretan parte hartzearen motorra euskal lege zaharrak bihurtu ziren: foruak, alegia. Oro har, gerra zibil horretan bi mundu zeuden aurrez aurre: hiria, liberala eta merkataria eta baserria, karlista eta tradizioan oinarrituta.

Euskal Herriko nazionalismoa Sabin Aranaren ideietan oinarritzen da. 1895an EAJ- Eusko Alderdi Jeltzalea -PNV- fundatu zuen. Familia karlista batean jaioa, Sabinok "Bizkaia por su independencia" idatzi zuen. Testuinguru sozialak jarri zien garaiko biztanleei beste bi munduen talka. Alde batetik, baserriko mundua eta nakazarien unibertsoa. Hor, nazionalismoaren ideiak loratu ziren. Bestetik, hirietan pilatu ziren industrializazioaren eraikitzaileak: langileak. Kapitalismo jaioberriaren ondorio lazgarriak sufritu zituzten: lan eta bizi baldintza gogorrak. Han sozialismoaren ideiek erroak zabaldu zituzten. Hala, berriro ere bi mundu desberdin daude aurrez aurre, bi ikuspegi: Españatik etorritako etorkinak, langileak. eta baserrietako mundua: nekazariak. Biek eraikitzen ari ziren etorkizuna, baina zoritxarrez, hasiera batean elkarren arteko konbibentzia-topaketa ez zen beti erreza izan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...