miércoles, 6 de noviembre de 2019

Langileen Mugimenduak: Anarkismoa



KANTA: Tributo al anarquismo.



 ANARKISMOA

“The people, unfortunately, are still very ignorant, and are kept in ignorance by the systematic efforts of all the governments, who consider this ignorance, not without good reason, as one of the essential conditions of their own power”.


Mikhail Bakunin (1814-1876)

Mikhail Bakunin XIX. mendeko pentsalaria da eta, zalantza barik, langileen mugimenduetan oso ideologo inportantea.



a)     Zer pentsatzen zuen  anarkismoak iraultzari buruz?

Bakuninek uste zuen beharrezkoa zela iraultza, langileak oso zapalduta zeudela lehengo kapitalismoko gizarte industrializatuan eta altxatu egin behar zutela; botere errepresiboaren kontra matxinatu behar zutela. 1848ko hirugarren iraultza boladak eragina izan zuen Bakuninengan, ilusioa piztu zitzaion, eta pentsatzen zuen proletarioen utopia –etorkizun onaren ametsa– erreal bihurtu zitekeela. Parisen, Marx eta Engels ezagutu zituen. Ikasleek munduko historia aldatu nahi zuten, eta Bakuninek parte hartu nahi zuen horretan. Errepresioa ikusi zuen Frantzian, iraultzaileen kontra. Errusiara bidali zuten eta han, espetxean, torturatu egin zuten.


b)     Zer pentsatzen zuen Estatuari buruz?

Bakuninek pentsatzen zuen Estatua aberatsenen interesen alde egon dela beti historian, Estatua burgesa dela, eta, horren ondorioz, Estatuak ez diola laguntzen proletariotzari. Beraren ustez, alderdiak beti izan dira burgesen asmakuntzak langileen kontra jotzeko. Ez zuen uste langile pobreen zoriontasuna lortuko zenik alderdien jokoan. Horren ondorioz, ez zuen alderdi politikorik sortu nahi izan. Pentsatzen zuen langileek batu egin behar zutela fabriketan beren interesak defendatzeko, eta ekintza zuzenak egin: grebak, manifestazioak...
Eta aldarrikatzen zuen langileak nazioarteko erakunde batean bildu behar zirela. Hori dela eta, Internazional Sozialista biltzarra egin zuten. Baina Bakuninek ez zuen nahi nazioarteko erakunde zentralizaturik. Beraren ustez, komeni zen herrialde bakoitzak botere edo ahalmena izatea gauzak bere moduan antolatzeko edo erabakitzeko. Ez zen, beraz, ez autoritarioa, ez zentralista. Bakuninen ustez, Marx zentralistegia zen eta autoritarioa.

c)      Ekonomian, zer pentsatzen dute anarkistek? Nola ulertzen dute askatasuna?

Anarkistak ez dira kapitalistak, anti-kapitalistak baizik. Hala, Bakunin bat zetorren komunismoaren ideiekin. Beraz, anarkistek uste dute merkatuak ezin duela ezer konpondu, merkatuan aberatsenen interesak babestuta daudelako. Jabetza pribatua ez dute onartzen, aberatsentzat baino ez delako izaten. Askatasuna ia sakratua zen Bakuninentzat: norberak hartu behar ditu erabakiak, Elizaren edo Estatuaren esku hartzerik gabe. Oso fede handia zeukan pertsona bakoitzak eta langileek elkarrekin egin dezaketen iraultzan. Talde lanean, beraz, fede handia zuen.



(Ume esplotatuak: altxatu!!)


d)     Zer pentsatzen dute anarkistek Elizari buruz?

Anarkismoa ateoa da. Bakuninen ustez, Jainkoa ez da existitzen, eta Elizak jendea manipulatzeko erabiltzen du boterea.

e)     Zer pentsatzen zuen Bakuninek emakumeari buruz?
Emakumeek, Bakuninen ustez, libreak izan behar dute. Ikasi behar dute, iraultzaileak izan behar dute gizonen alboan: berdin-berdinak.




Mujeres libres, talde feminista eta anarkista Espainiako Bigarren Errepublikan (1932)

f)       Zer pentsatzen dute maitasunari buruz?

Bakunini ez zitzaion ezkontza burgesa gustatzen. Pentsatzen zuen burgesek oso txarto tratatzen dituztela emakumeak. Liburu hau idatzi zuen horren kontura: Emakumea, ezkontza eta familia. Liburu horretan, emakumeak libre edo independentea izan behar duela aldarrikatzen zuen, ez senarraren agindupekoa. Asko kritikatu zituen bere garaiko legeak, matxistak zirelakoan. Garai hartan, emakumeek ezin zuten libreki inolako kontraturik sinatu, ezta bozkatu ere, ia estatu liberal guztietan. Bakuninen ustez, emakumea balio gutxiagoko izakia zen –zoritxarrez– legeetan, adin nagusitasuna lortu ezin zuen gizakia. Gizonaren mende egotera behartuta zegoen. Egoera horren kontra gogor jo zuen bere idazkietan. Mota horietako familia eta bikoteak gaitzesten zituen, eta aldarrikatzen zuen batze askeak –bikotekideen arteko maitasunean oinarritutakoak– izan behar zirela bi pertsonaren arteko harremanak. Bakuninen ideietan sustraiak jarrita, emakume feministen belaunaldi aktiboa sortu zen Espainian; besteak beste, Guillermina Rojas eta Mercedes Comaposadas nabarmendu ditzakegu.

g)     Gizarte ideala, zein da haien ustez?

Gizabanako libreena da haien ustez gizarte ideala. “Jainkorik gabekoa, Erregerik gabekoa, aberririk gabekoa”.

h)     Sinesten dute anarkistek alderdien jokoan?

Ez. Erakunde “burges”etako joko politikoa ez zaie gustatzen: ez dute alderdietan federik, konfiantzarik. Hala, nahiago zuten fabriketan ekintza zuzena egin –boikotak, grebak, manifestaldiak…– eta langileen eskubideak aldarrikatu. Sindikatuak (CNT, FAI, CGT) sortu zituzten.



i)       Kritikak


·         Mugimendu anarkistek, askotan, oso bortizki jo zuten Estatuen kontra, agintarien kontra, boteretsuen kontra, terrorismoa eginez –adibidez, gobernu presidenteak hiltzeko atentatuak–. (Beste batzuk, ordea, baketsuak izan ziren!!). Desordena sortarazten dutela diote batzuek. Askoren ustez, gizakiok hierarkiak eta agintea behar ditugu ondo funtzionatzeko, indibiduoak ez baikaude prest –behartuta ez bagaude– besteen interesak kontuan hartzeko: ez gaude prest askatasunerako, hain zuzen ere. Askoren ustez, anarkisten askatasuna libertinaje bihurtu daiteke, askakeria.

Ezkerreko ideologian oinarrituta: Internazionaletan, zatidura izan zen marxistekin; ezin izan zuten batasuna lortu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...