miércoles, 6 de noviembre de 2019

Liberalismo ekonomikoa - Adam Smith

Liberalismo ekonomikoa eta langile mugimenduak XIX eta XX. mendeetan


Unitate didaktika honetako edukinak hauek dira:

1. Adierazpeneko edukinak: Liberalismoa, langileen mugimenduak, marxismoa, anarkismoa, sozialismo utopikoa eta Rosa Luxenburgo...
2. Prozedurazko edukinak: Nola egin daiteke historiarako testu iruzkina Liberalismoa edo sozialismoaz hitz-irakurtzen ari bagara? Nola egin koadro konparatibo bat?
3. Jarrerazko edukinak: Nola onartu ideologia desberdinak gure gizartean? Nola baloratu ideologien argi eta itzalak? Nola enpatizatu sistema poitiko eta ekonomikoetan sufritzen dutenekin?

Esteka CONOCIENDO EL CAPITAL. ADAM SMITH

MUGIMENDU BURGESAK. LEHENENGO 

LIBERALISMO EKONOMIKOA.



 Burges askoren begirada…





Liberalismo ekonomikoaz berba egin behar badugu, ezin dugu ahaztu nor izan zen bere aitzindaia: Adam Smith. Adam Smith (1723-1790). Filosofoa eta ekonomialaria zen, eta “Ekonomiaren aita” askoren ustez. Ekonomia politikoaren aitzindaria. Liberalismo ekonomikoaren korrontean kokatu behar dugu. Haren garaian, kapitalismoa –Industria Iraultzarekin sortua– lehenengo urratsak egiten ari zen.
Smithen lanik inportanteena: Nazioen aberastasuna.


a)     Zer pentsatzen zuen iraultzari buruz?

Smithen bizitzan ez zen gatazka handirik gertatu. Klase ertain-altuko gurasoen semea izan zen; burgesa, hain zuzen. Ideologikoki, ez zuen borroka armatua defendatu beharrik. Ordena eta aberastasuna izan zituen kezkak.

b)     Zer pentsatzen zuen Estatuari buruz?

Adam Smithek uste zuen Estatuak ahalik eta esku-hartze gutxien izan behar duela ekonomian. Norberak askatasun ekonomiko osoz egingo ditu negozio loriatsuak, eta ongizatea lortuko du lanari esker. Ekintzaileek Estatuak baino hobeto joka dezaketenez, Adam Smithek ez zion ematen Estatuari ardura nabarmenik. Baina arlo batzuetan, bai. Estatuak eginkizun hauek bete behar ditu:
·        Errepideak kudeatzea
·        Justizia
·        Irabazi-asmorik ez daukaten egikizunak.
Baina, orokorrean, Smithek ekintza pribatua hobesten du ekintza publikoa baino.


c)      Ekonomian, zer pentsatzen zuen? Nola ulertzen zuen askatasuna?

Smithen ustez, lehia askeak guztion onura ekarriko du. Esan dugun moduan, arlo ekonomikoan merkatuak Estatuak baino hobeto betetzen ditu helburuak. Horrela izanda, guztiok geure interesen alde jokatzen dugunean, lehiakorrak izanda, prezio justuak sortuko dira eta eskaintzarik hoberenek arrakasta lortuko dute. Smithen iritziz, desorekak sortuko balira, merkatuak berak orekatuko lituzke. Oreka lortzen duen merkatuaren mugimendu horri merkatuaren esku ikusezina zeritzon Smithek. Askatasuna, batez ere, askatasun ekonomikoa da –negozioetarako– liberalismoarentzat. Beraren usez, norbanakoaren interesa oso inportantea da negozio guztietan, baina batzuetan lagun hurkorena ere kontuan hartu behar da, negoziazioak bideratzeko, posible izan daitezen. Goiburu hau zuen: “Eman eman beharrekoa eta nahi duzuna edukiko duzu”. Harremanetan trukeak eta salmentak ikusten zituen, batez ere. Liberalismoa jabego pribatua dutenen (burgesen) aldeko ideologia bihurtu zen lehenengo Industria Iraultzan.


d)     Zer pentsatzen zuen Elizari buruz?

Garai hartan ohikoa zen legez, kristautasunean murgildu zen. Etika eta morala interesatzen zitzaizkion.

e)     Zer pentsatzen zuen emakumeari buruz?

Ez zuen gauza handirik esan beren-beregi emakumearen rolari buruz. Baina, ekonomia ikertzeko orduan, soldatatan edo dirutan neurtzen ziren lanak baino ez zituen kontuan hartzen; horren ondorioz, garai hartan emakumeek egiten zituzten lanak (garbitu, janaria prestatu, umeak eta nagusiak zaindu…) ez ziren “existitzen”. Beraz, liberalen ustez, emakumeak ez ziren subjektu ekonomikoak gehienetan: ez ziren eragile ekonomikoak. Hala ere, aipatzekoa da John Stuart Mill ekonomialari liberalaren jarrera emakumeekiko: emaztea sufragista zuen, eta berak babesa eman zion beti sufragismoari.

f)       Zein da Smithen ustez gizarte ideala?

Gizarte kapitalista eta merkatu librea. Merkatuaren esku ikusezinak zoriontasuna ekarriko du.

Bai, zalantzarik gabe. Liberalismoa sortu eta gutxira, alderdi liberalak sortu ziren: batzuk kontserbadoreagoak (erreforma gutxi egin nahi zituztenak) eta beste batzuk progresistagoak edo erreformen aldekoak, gizartea aldatzearen beharra argiago ikusten zutenak.

h)     Kritikak

·      Feminismotik: Emakumeari esleitutako rol tradizionaleko eginkizunak gutxiesten ditu liberalismoak. Soldatarik gabeko lanen garrantzi ekonomikoak ez du kontuan hartzen.

·      Errealitatea ikusita: Merkatuak ezin izan ditu desorekak saihestu: esku ikusezinak ez du amaitu pobreziarekin, pertsona guztiek ezin dutelako lehiatu aukera berdinetan. Merkatu librean monopolioak sortzen dira, eta askatasun horrekin amaitzen dute.

·    Politikan: Behe klasekoen arazoak konpondu gabe geratzen dira. Kontratazioa askea bada, norentzat da askatasuna, langilearentzat edo enpresaburuarentzat? Izan daiteke langile bat benetan libre merkatu librean? Lortu dezake langile bakar batek enpresa handien maila bereko boterea?



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...