miércoles, 6 de noviembre de 2019

Amerikako konkista eta "la maldición de Malinche"



Lehenengo konkista (XVI), lehenengo inperialismoa(XIX) eta Neo-inperialismoa(XX, XXI…)

"La maldición de Malinche"


Hernan Cortes, konkistan oso ezaguna, benetan protagonista. Berarekin elkartu zen Malinche, emakume indigena eta berarekin izan zuen seme bat. Hernan Cortes españarra zen eta Malinche, indigena. Kreoloak, dakigunez, espainiar eta indigenen ondorengotza ziren. Askoren ustez, Malinche traidorea izan zen itzultzaile lanak egin zituelako espainiarren alde eta indigenen herrien konkista erraztu zuelako. Azken bolada honetan, historiagile feministek beste modu batean ikusi dute: Malinche konkista krudelaren biktima bat zen. Beraren kontra bortizkeria erabili zuten konkistatzaileak, eta hasierako harrenama potereak baldintzatua egon zen, bortzaketa bat izan zen. Eta bizitza salbatzeko egin behar zuen. Geroago, emakume kazikea bihurtu zen eta eragina izan zuen indigenen historian.



Del mar los vieron llegar
Mis hermanos emplumados
Eran los hombres barbados
De la profecía esperada
Se oyó la voz del monarca
De que el dios había llegado.
Y les abrimos la puerta por temor a lo ignorado.




Unitate didaktika honetako edukinak hauek dira:

1. Adierazpeneko edukinak: Kolonialismoa, Inperialismoa, Amerikako independentziak, indigenen historia...
2. Prozedurazko edukinak: Nola egin daiteke historiarako testu iruzkina Latinoamerikako historiaz hitz-irakurtzen ari bagara? 
3. Jarrerazko edukinak: Nola onartu kultura desberdinak, jente desberdina, gure artean? Nola egin zerbait herrialde azpigaratuen egoera hobetzeko?



Arte lana, Hernan Cortes eta Malinche

  • XVI. Mendean: LEHENENGO KONKISTA.·         “Emplumados”: XVIgarren mendean indioak ehizan joaten zirenean hegaztien lumak erabiltzen zituzten. Animaliekin harreman berezi bat zuten. Haiekin bat sentitzen ziren, naturaren parte bat. Bizitzaren zikloan animaliak hiltzen zituzten bizitza salbatzeko, jateko.
  •   “El monarca”: garai horretako errege-erreginak. Adibidez, Españan Isabel I eta Fernando katolikoa. (1492)
  •   “El dios habia llegado”: Indigenek uste zuten konkistatzaileak -soldaduak, alegia- zaldiekin batera Jainkoak zirela, erdi gizona, erdi zaldia.

Iban montados en bestias
Como demonios del mal
Iban con fuego en las manos
Y cubiertos de metal.
Sólo el valor de unos cuantos
Les opuso resistencia
Y al mirar correr la sangre
Se llenaron de verguenza.

· Indigenek erresistentzia handia egin zuten kolonizazioaren kontra. Baina armagintzan ez zeuden garaturik eta askotan su-armak, gezien eta arkuen kontra, askoz efizienteagoak ziren, eta sarrazkitzea bihurtu zen indioen hilketa. Beste alde batetik espainiarrek ekarritako gaixotasunek (biruela, sifilis-a) murriztu zuten izugarri indioen biztanleria.

Porque los dioses ni comen
Ni gozan con lo robado
Y cuando nos dimos cuenta
Ya todo estaba acabado.
Y en ese error entregamos
La grandeza del pasado
Y en ese error nos quedamos
Trescientos años (500?) esclavos.

·   Garai horretan monarkiek lehenengo zabaltze prozesua egin zuten. Komertzioa, espezieak, lehengaiak bilatu zituzten. Eta aberastasun horiek bereganatu zituzten metropoliek (España, Portugal…). Ameriketan esklabotza erabili zuten lehengaiak eramateko. Geroago, beste potentzia ekonomikoak heldu ziren eta indioak oso murriztuta zeudenean, Afrikatik ekarri zituzten “enkomienda” horietan eta latifundioetan lan egiteko esklabu. (XVI, XVII, XVIII). Esklabotza XIX. Mendera arte iraun zuen leku askotan. Espainian 1869an hasi ziren abolizioari buruz hitz egiten, adibidez. (ez dago hain urrun…).



·         

XIX. Mendean: IMPERIALISMOA:


·         Amerikako Herrialdeetan mugimendu independentistak XIX. Mendean hasi ziren (1812an hasita. Bolivar izan zen kreoloen askatzailea, independentzietako gerra askotan protagonista eta Españarekiko menderakuntzaren kontrakoa). Lurralde askok independentzia politika lortu zuten. Baina arlo ekonomikoan ezin zuten benetan askatasuna lortu. Eta indigenek, orokorrean, ez zuten pobreziatik irten inoiz. Nazioarteko maileguak eskatu behar zituzten estatu berriek, eta mendebaldeko herrialde eta bankuekin zorpetu ziren urte askotarako.

·         Estatu Batuek batez ere Inperialismoa erabili zuten Amerikako Lurraldeetan. 1823: Monroe Doktrina-  Monroe presidentearekin(liburukoa!! -108. Orrialdea). Eta 1898, Españaren kontrako gerra irabazi ondoren) “Makila Handiko” doktrina (MacKinley presidentearekin).

Se nos quedó el maleficio
De brindar al extranjero
Nuestra fe, nuestra cultura,
Nuestro pan, nuestro dinero.
Y les seguimos cambiando
Oro por cuentas de vidrio
Y damos nuestras riquezas
Por sus espejos con brillo.
Hoy, en pleno siglo veinte
Nos siguen llegando rubios
Y les abrimos la casa
Y les llamamos amigos.
Pero si llega cansado
Un indio de andar la sierra
Lo humillamos y lo vemos
Como extraño por su tierra.

·         Kanta nahiko zaharra da, XX. mendeko azken hamarkadetan kantatzen zen.

  •        Rubios: Estatu Batuarrak, adibidez…merkatariak, negozio-gizonak…
  •    “Lo vemos como extraño por su tierra”: Hemen salatzen du Latinoamerikan (Eta USA-n) dagoen arrazismoa indigenen kontra, gaur egun. Askotan, mestizoek indioak ikusten dituzte bigarren mailako pertsonak izango balira bezala. Pobreak, nekazariak, atzeratuak…


  •     XX etA XXI. Mendean: NEOINPERIALISMOA


   Askotan lurralde horien gobernuek eta enpresa multinazional handiek  indigenak baztertzen dituzte. Eta horrez gain, lurrak kentzen dizkiete fabrika berriak, abeltzantza intentsiboa, edo presa hidroelektrikoak jartzeko. Kanta hau, antiimperialista da baina onartzen du latinoamerikar aberatzen ( mexikar mestizoen) ardura eta Latinoamerikako gobernuen ardura, ere bai.



Tu, hipócrita que te muestras
Humilde ante el extranjero
Pero te vuelves soberbio
Con tus hermanos del pueblo.
Oh, maldición de malinche,
Enfermedad del presente
¿Cuándo dejarás mi tierra..?
¿Cuándo harás libre a mi gente?


Indigenen aldeko kartela. 1992ean ospatu zenean “Konkistatik 500 urte” ospatu zenekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...