martes, 2 de marzo de 2021

Kubako erregimen komunista

 

Komunismoaren hedapena Latinoamerikan 


La revolución cubana de 1959 - SobreHistoria.com

Kubako Iraultza (1959) eta nola dirauen bizirik Sobietar Batasuna desegin eta gero ere 1952tik, Fulgencio Batista militarraren diktadura ustelaren pean bizi izan zen Kuba, harik eta 1959ko urtarrilean izaera nazionalistako gerrillari-mugimendu batek –Fidel Castro buru– boteretik bota arte.

Mugimendu hura maila sozial guztietako gizon-emakumeek osatzen zuten, zeinek bere ideologiarekin, bi helburu hauekin bat elkar hartuta: Kuba Batistaren tiraniatik askatzea, eta atzerriko konpainiek ezarrita zeukaten morrontza ekonomikotik askatzea.

Hala, behin iraultza garaile irtenda, desjabetze- eta nazionalizazio- politikari ekin zion Kubako gobernu berriak. Batez ere estatubatuar enpresak izan ziren kaltetuenak, herrialdearen ekonomia gehiena kontrolatzen baitzuten: argindarra, meatzaritza, ostalaritza eta azukre- kanaberaren ekoizpenaren ia erdia. Ordainean, errepresalia gisa, merkataritza- eta finantza-enbargoa ezarri zioten Estatu Batuek Kubari 1960an, nahiz eta Nazio Batuek behin eta berriz zigortu gaur arte irauten duena.

Declaración del gobierno revolucionario sobre el incremento del bloqueo de  EE.UU. a Cuba – Radio Nuevo Mundo

1961ean, AEBetako presidentetza hartu bezain laster, John F. Kennedy-k Kubari erasotzeko egitasmoa onartu zuen, Fidel Castro boteretik kentzeko CIAk aspaldi antolatutakoa. Operazio hura apirilean hasi zen, kubatar erbesteratuek Cochinos badia inbaditu zutenean, Kuba hegoaldean, baina erabateko porrota suertatu zen estatubatuarrentzat.

Handik aurrera Sobietar Batasunerantz babes eske lerratu, eta Amerika osoko lehen erregimen komunista ezarri zuen Fidel Castrok. 

Estatu Batuen eta Kubaren arteko tentsioak gora eta gora egin zuen, harik eta 1962an goia jo arte, misilen krisi entzutetsuarekin: beste batean esan genuen bezala, pizteko zorian egon zen munduko bi superpotentzien arteko gerra nuklearra une hartan. 

Fidel Castro presidentearen izaera pertsonalista eta diktatorialak markatu zuen erregimen komunista berria, baina hezkuntza eta osasun-zerbitzuak publikoak, unibertsalak eta doakoak izatea aldarrikatu zuen lehentasunezko helburu modura, bai eta eginkizun horretan arrakasta eduki ere: Kuba da Amerika osoko herrialderik berdinzaleena, desparekotasun sozial ikaragarriak dituen kontinentean nabarmendu beharreko kontua. 

Kubako ekonomia, edonola ere, Sobietar Batasunaren ekonomiaren beharrean zegoen erabat: SESBk, urtero, milaka milioi dolarreko laguntza ematen zion Kubari, bai eta petrolioa oso merke saldu ere, azukrearen truke. 1972an, COMECONeko kide bihurtu zen Kuba (SESBren eraginpeko zenbait herrialderen Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua izan zen COMECON, 1991n desagertua), eta bere kanpo-merkataritzaren hiru laurden baino gehiago elkarte horretako herrialdeekin izan zuen. 

URSS N. Khrushchev & Fidel Castro Cuba bandera rusa Postal soviético de la  amistad | eBay

Hori dela eta, SESB eta Europako gainerako erregimen komunistak desegindakoan, itzelezko arazo ekonomikoak izan zituen Kubak bolada batean, eta ematen zuen Fidel Castroren erregimena berehala desagertuko zela. 

Oztopoak oztopo, Kubako erregimenak eutsi egin zion bere izaera sozialistari, eta gaur arte iraun du, beste batean aipatu genituen Asiako lau herrialdeekin batera (Txina, Ipar Korea, Vietnam eta Laos).

Kubako Iraultzaren eragina Latinoamerikan Kubaren eragina guztiz nabarmena izan da Amerikako kontinente osoan, estatubatuarren inperialismoaren aurkako erresistentzia- eta desafio- eredutzat hartu baita.

El Che Guevara: de abusador de mujeres y asesino de homosexuales a símbolo  progresista

Beste alde batetik, Che Guevara –Kubako Iraultzan Fidel Castroren burkide, 1961etik 1967ra bitartean gobernuko kidea, eta gero Kongon eta Bolivian gerrillaria– heroi erromantikoaren irudi idealizatua bihurtu zen, martiriarena, herrialde zapalduak askatzeko borrokaren sinboloa; are gehiago, iraultza Latinoamerika osora zabaltzeko asmoarekin Bolivian gerrillari ziharduela 1967an harrapatu eta erail zutenean.

Dena dela, nahiz eta Kubak latinoamerikar matxinatu-talde askori babesa eman eta beste askok Kubakoa eredutzat hartu, iraultzak Nikaraguan (sandinistekin) eta Grenadan –Karibeko uharte txiki bat– baino ez zuen arrakastarik izan. Baina, Gerra Hotzaren testuinguruan iparramerikarrak ez zeudenez prest bere eragin-eremuan komunismoa hedatzen uzteko, Estatu Batuek Nikaraguan eta Grenadan esku hartu zuten bertako iraultzak zapuzteko, bai eta helburua lortu ere: Nikaraguan talde armatuak sortu zituzten (Contra izenekoak) sandinistak boteretik kentzeko, eta Grenada inbaditu egin zuten.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...