sábado, 7 de diciembre de 2019

Benetako emakumeek kurbak dituzte.








Pelikularen fitxa, hausnarketarako:
Egin testu oso bat galdera hauek erantzuteko.


EKONOMIA, ENPRESAK, MERKATUA ETA LAN MUNDUA

1. Pelikula honetan eragile ekonomikoak agertzen dira. Guzman irakasleak Anari aipatzen dio laguntzak eduki ditzakela ikasten jarraitzeko. Zein eragile agertuko litzateke ekonomiaren zikoaren parte honetan (Unibertsitatea, Ana, bekak). Azaldu pelikulan agertzen dena ekonomiako teoriarekin. 4-5 lerro.

2. Pelikulan ez da ikusten deslokalizazioa Estelaren tailerra Estatu Batuetan dagoelako, ez Mexikon. Hala ere, Mexikoko jendeak lan egiten dute tailer honetan, etorkinak dira. Eta tailer horretan soinekoen ekoizpena egiten dute. Subkontratazio bat egiten du Bloomingdale´s-ek eta horrek duen logika deslokalizatzeko arrazoi bat bezalakoa da. Zein? Azaldu lau edo bost lerrotan.

3. Zenbat ordaintzen die Bloomingdale´s-ek Estelari jantzi bakoitzaren truke? Zenbatean saltzen dute publikoak erosteko? Kokatu agertzen diren kontzeptuak klasean ikasitako formulan. Ee= SG-KG eta azaldu hitzekin gertatzen dena. Gero, bi lerrotan honen gaineko Anaren iritzia azaldu. (Zer dira Estelaren soinekoak, eta Estelaren langileak Bloomingsdale´s-entzat?)
Zergatik emakume enpresariak ez dio ematen epearen luzerarik Estela-ri? Zein "presio" izan dezake Estelak? Zer egingo zenuke zuk enpresaria izango bazina?

4. Zein arlotan lan egiten du Anaren enpresa-k? 1. sektorea, 2. sektorea, 3. sektorea? Zergatik? (Bilatu liburuan)

5. Zeintzuk dira Estelaren enpresan ekoizpen faktoreak? Norenak dira? Aipatu eta banan-banan azaldu.
6. Norentzat lan egiten dute, bezeroentzat zuzen edo beste enpresa batentzat? Beraz, zer motatako merkatuan murgiltzen dira : lehia perfektuan, ez perfektuan, oligopolikoa, monopolista...

7. Erlazionatu egiten dituzten ondasunen prezioa eta pentsatu: ordaindu ahal dute haiek? Zergatik?

8. Bilatu interneten zer den "maquiladora" bat, Mexicon.  Esteka horretan sartu eta irakurri lehenengo 25 lerro. Eta eman definizioa euskeraz. (mesedez, ez erabili "itzultzailea") Ikasi zuk egiten!!

9. Zer da sindikatu bat? Ikertu esteka honetan. (Irakurri lehenengo bi lerroak eta gero, kontzeptuan lehenengo lau lerro) Sindikatuen lana ikusi duzu tailer honetan? Zergatik? Pentsatu zuk eta arrazoitu.

Ikuspegi feminista eta soziala

1. Zergatik pentsatzen du Ana-ren amak Anak ezkondu behar duela eta ikasketak utzi, eta horrez gain, ama bera zaindu? Uste duzu egoera sozialak eragina duela Anaren amaren jarreran?
2. Ikertu: Zer da "gordofobia"? Non ikusten da pelikulan? Uste duzu gaur egun oraindik existitzen dela? kontatu ahal duzu horrekin zerikusia duen pasadizo errealaren bat?

Etorkinen ikuspegia

1. Anaren aitak bere iritzia aldatzen du pelikulan zehar. Zergatik? Zerk aldarazten dio iritzia? Nork? Zer esaten dio irakasleak mexikoko etorkinei buruz?

Langileen kontzientzia

1. Anak dio Estela "esplotatuta" dagoela tailerrean. Ados zaude? Zer egingo zenuke zuk Estela izango bazina? Beteko zenituzke dauzkazun epeak? Uste duzu langileengan pentsatzen ari dela?

2. Imaginatu tailerrerko emakume langile bat zarela. Onartuko zenituzke soldata baxua eta kobratzeko atzerapenak?



KLASEKO DEBATERAKO


1. Zure ustez, pelikularen egileak ematen du iritzi bat estetika femeninoaren gainean?
2. Zer iruditzen zaizu familia hori? Zergatik?
3. Nolako lan egoeratan ikusten dituzu  pelikularen protagonistak? Ikusi duzu zure inguruan antzeko zerbait?



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...