Gaur aurkeztu nahi dizuet proposamen berri bat gelan lan egiteko.
Zenbat aldiz entzun duzue etxean, kalean, elkarrizketa askotan...politikari hori ezgai da, edo politikari guztiak dira injustuak...edo...gauza txarragoak?
Politikariei buruz aurreiritzi asko daudela argi dago. Eta, beste alde batetik, zoritxarrez, ustelkeria nahiko ohikoa da gure gizartean esparru politikoetan. Horregatik orain izango duzue aukera bat zuek egiteko guk -nagusiok- egin ditugun politikak baino hobeak.
Ikasleak izango zarete POLITIKARIAK. Eta aurrekontuak egin beharko dituzue. Dakizuenez, aurrekontuak izateko kontuan hartu behar dira arlo publikoak duen dirua, zergen bitartez biztanle guztiek emandakoa. Beraz, ez da amaitezina izango. Hala, hauxe da egin behar duzuena:
1. Errealitatea aztertu irakasleak emandako esteketan. Egunkari eta aldizkari desberdinetako berriak dira.
2. Geroago, berri horien laburpena egin beharko duzue modu pertsonalean. Gaiak honako hauek izango dira:
- Ongizate soziala.
- Hezkuntza
- Osasuna
- Jubilatuak
- Defentsa
- Ingurumena
- Krisi klimatikoaren kontrako borroka
- Langabezia gutxitzeko borroka
- Eta zuek nahi beste (...)
3. Eta amaitzeko, taldeka jarriko zarete eta adostuko dituzue zuen aurrekontuetan gai bakoitzari zein portzentaia jarriko diozuen. Behin hori eginda, Euskal Autonomia Erkidegoko gastu publikoa bilatu eta gastu "erreala" aterako duzue, zure akordioaren arabera.
GOGORATU!!!: Inportantea, zuen kasuan, ez da izango zei kantitate zehatz ateratzen duzuen, baizik eta zein eztabaida sortu duzuen taldean ados jartzeko.
A! Eta, joan aurretik, begiratu hemen azpian eskegi dizkizuedan zure ikaskide batzuen lan idatzizkoen "zati" batzuk. Oso eztabaidatua izan zen elkarrizketa, oso interesgarriak haiek egindako debate batzuk taldeetan. Ez daude perfekto...baina, tira! Aburuen elkar truke aberatsa sortu zen.
Edo emakumearen egoerari buruz...
Politikatia izatea ez da hain erreza!!, ezta?
No hay comentarios:
Publicar un comentario