martes, 10 de diciembre de 2019

Baita euria ere ?? (¿También la lluvia?)




BAITA EURIA ERE??

(¿También la lluvia?)




Indigenen lan baldintzak. “Extra” hauen lan baldintzak

Pelikula honetan gauzak bi garaialdi -bi mende- desberdinetan gertatzen ari dira. Alde batetik, protagonista bik pelikula errodatu nahi dute Latinoamerikako herrialde batean, “extrak” han oso soldata gutxi kobratuko dute eta. Pelikula Colon-en Amerikako aurkikuntzari buruzkoa da. Han, pelikularen errodajean, pelikularen lehenengo kontraesana ikusi ahal dugu. Aurrekontu txikia dutela esango dute filmeko zuzendariak eta gidoilariak langile horiei oso gutxi ordainduko dietela justifikatzeko. Pelikula egiten ari da XXI. mendean. Zinemaren merkatuan, pelikula bat egiteko aurrekontu txikiak daude, batzuetan.


Ekonomia eta historia

 Baina, beste alde batetik, kolonizazioari buruz hitz egiten du pelikulak. Pelikulan, 1492ean Kolonek Amerikako lehenengo irla topatu zueneko gertakizunak kontatzen dizkigute. Eta han, pelikularen egileak gauza batzuk salatu nahi ditu: kolonizazioan egin zuten esklabotza krudela, urrea bilatzeko espainiarrek erabili zituzten torturak, lapurketak, arpilatzeak.




Sektore publikoa – Estatua- eta sektore pribatua -Enpresa- eta familiak- extrak- (Ekonomiaren eragileak)

Baina, bitartean, “extra” horiek eguneroko bizitza jarraitzen dute. Eta Latinoamerikako lurralde horretan ura pribatizatu nahi dute. Ura pribatizatzean, nazioarteko enpresa bati emango diote emakida, ura ustiatzeko eta biztanleriari banatzeko. Politikoak emakida hau justifikatzen du esanez oso herrialde azpigaratuan bizi direla eta oso aurrekontu txikia daukatela. Beraz, gobernuak ezin du lan hori guztia egin -ura banatzea-, eta, horregatik, enpresa pribatu bati ematen dio. Baina, modu honetan, enpresa pribatuak oso prezio altuak kobratu nahi dizkio bezeroei, etekinak maximizatzeko. Ura egunero erabiltzen dugun baliabidea da eta. Ikusi dugun lez, bezero horiek indigena pobreak dira, eta ez dute diru nahikorik hain prezio altuak ordaintzeko. 




Ura: ondasun arrunta edo eskubidea?

Pelikula honen atzean dagoen debate etiko-ekonomikoa oso inportantea da. Ura ondasun arrunta izango balitz, merkatuak -kasu honetan, ustiatzeko emakida duen enpresa, monopolioak- arautu beharko luke uraren salmenta eta erabilera. Baina ura bizitzarako premiazkoa da, hiritar guztien ondarea, bizitzarako eskubide bat izan behar da. Urik gabe, bizitza ezinezkoa da eta. Horrela izanda, ondasun publikoa izan behar da ura -indigenen ustez-. Urak herrialde horretako biztanle guztiena izan behar duela diote, guztiok edan ahal izateko. Horregatik “extrak” -ez pelikulan, baizik eta errealitatean- hasi dira lan egiten ubide(akueduktu) bat eraikitzeko. Eta matxinatuko dira gobernuaren neurri pribatizatzailearen kontra.



ETIKA, EKONOMIA…HAUSNARTU ETA IDATZI:


Zer pentsatzen duzue zuek? Zer gertatu zen han? Hemen azpian galdera batzuk dituzu. Galdera hauekin binakako lan bat egin beharko duzue, oso ondo erredaktatuta, eskuz eginda. Bi orrialdekoa, gutxi-gorabehera.


1.  Non egiten dute pelikula? Zergatik doaz pelikula egitera leku horretara (Bolivia) Colonek aurkitutako lehenengo lekua ez bada? Pelikularen errodajean “Colon” pertsonaia den aktoreak hitz hauek dio: “Confraternizad con ellos, el 1º que encuentre oro tendrá una recompensa. Ah! Y averiguad de qué armas disponen”. Azaldu zein jarrera adierazten duen eta erlazionatu “menderakuntza kolonialaren” hitzarekin.



2.   Bartolomé de las Casas fraideak indioak defendatzen eman zuen bizitza. IKERTU: Zer esan zuen? Zer esan zuen indioen eskubideei buruz?. Orain, berriro itzul gaitezen pelikulara. Bartolome de Las Casasen akats bat aipatzen dute pelikulan, zein izan zen? Beltzak bedin tratatu zituen beti? Zergatik?



3.   Colonen eskutitz batean (errege katolikoei bidalitakoa) esaten du: “Aún no he conseguido saber si tienen propiedad privada. Todo lo tienen en común, todo lo consideran propiedad de todos, naturaleza de Dios. También he percibido que con sólo 50 hombres se les puede reducir y obligarles a hacer lo que uno quiera”. Zer esan nahi zuen?


4.   Erantzun ondoren, pentsatu: indigenen ekonomia kontuan hartuta uraren jabetza pribatua posiblea da? Zergatik? Zer kontatzen du pelikulak gaur eguneko egoerari buruz? Zer gertatzen ari da auzoan? Zer eskatzen dute indigenek (extra hauek)? Zer esan nahi du ura “pribatizatzea”? Uste duzue politikoak galdetu diela indigenei zer egin nahi dute urarekin? Beste aukerarik bazuen politikoak? Zer irabazi/galdu ahal du politikoak egin duen emakidarekin? Zelan konpondu daiteke arazoa?




5.   Politikariak uste du indigenak “biktimizatzen” direla eta modernitatea ez dute onartu nahi. Ados zaude berarekin? Zergatik?. Azkenengo minutuetan Daniel indigenak esaten du: “Siempre nos cuesta tan caro… nunca es fácil. Ojala hubiera otra forma. Pero no la hay”. Zeri egiten dio erreferentzia? Zelan erantzun zien gobernuak indigenei? Zer egin zuten haiek? Zer uste duzue zuek?




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...