MISSISSIPPI BURNING
Pelikula honetan, gaia da XX. mendeko arrazakeria, Estatu Batuetan. Bakarrik
orain dela 50 urte gertatutakoak kontatzen dizkigu filmak. Testuinguru honetan,
giza eskubideen defendatzaile bik galdu zuten bizitza egoera arraro batean,
arrazakeria ikertzen ari ziren bitartean. Estatu Batuetako Polizia Federalak
(FBI-k) pentsatzen du tokian tokiko agintariek gertakizun misteriotsu horien
gainean egon daitekeela; beraz, onartzen ari direla arrazakeriaren kontrako
ikertzaileen heriotzak. Poliziak uste du Ku Klux Klanek hil dituela bi gizaeskubideen
defendatzaile horiek. Ku Klux Klan legeetatik kanpoko erakunde bat da, oso
arrazista. Beraiek esaten dutena da “anglosajoiak eta katolikoak” direla.
Horrez gain, inguruko beltzei jazarpenak eta mehatxuak egiten dizkiete eta oso maíz
beltzen etxeak erre egiten zituzten edo matxinatzen badira hiltzen dituzte
justiziaren inolako erantzunik gabe. Ikusiko dugun lez “ohian arrazista”
honetan gertatutakoa ikertu edo jakin nahi duen edonor etsaia bihurtzen da. Hauxe
da filma honetan jorratzen dena: gertakizunen historia erreala eta protagonisten
dilema etiko eta juridikoak.
ARRAZAKERIA
1) Zer
da arrazakeria? (ez kopiatu definizio bat, saiatu zure hitzekin
definitzen…)
2) Zer pentsatzen dute zuriek beltzei
buruz?
3) Zer motatako lanak egiten dituzte
beltzek?
4) Zer iritzi dute zuriek beltzei buruz
( batez ere telebistaren aurrean).
JUSTIZIA BILATZEKO MODUAK:
(Giza eskubideen defentsa)
1) Zeintzuk dira FBIko gazteak
erabiltzen duen modua gauzak konpontzeko?
2) Zeintzuk dira FBIko nagusiak
erabiltzen dituen moduak kasua amaiarazteko?
3) Norekin sentitzen zara
identifikatuago? Zergatik?
4) Zerk aldarazten du nagusi gaztearen gauzak egiteko modua?
5) Zein da momenturik funtzezkoena Ku Klux Klaneko kideak harrapatzeko?
6) Zer iruditzen zaizu errudunak
harrapateko modua? Pentsatu giza eskubideen ikuspuntutik: atxilotuen eskibideei
buruz.
7) Legala da tortura? Zilegia da? Zertarako? Zer diote nazioarteko itunek?
No hay comentarios:
Publicar un comentario