FAMILIA MIGRATZAILEAK
Kaixo, historiagileok!
Gaur aurkeztu nahi dizkizuet ikasle batzuen lanak. Ikertu dute familien sustraietan, eta konturatu dira lehen eta gaur gizakiok migratzaileak garela eta izan garela.
Hona hemen ikasle hauen lanak: Gozatu bideoak, ikertu eta ikasi haiekin. Oso esperientzia interesgarriak dira!
Cristina Q: "Ekuadorretik etorrita, momentu oso zailak pasatu zituzten migratzean"
Hauxe dira bere hitz batzuk: " 1987an hasi da migrazioaren historia(...). Amamak pentsatzen zuen Ekuadorren osasuna oso garestia zela, eta agian Espainian bere semearen egoera hobetuko zela. Eta Espainiara etortzea erabaki zuen. Lau urteetan zehar egon zen lan egiten gelditu barik, lan eta lan eta lan... bere helburua lortzeko: semea Espainiara ekartzea. (...) Migratzea oso gogorra da, eta oso zaila. Ni han egon naiz eta bi mundu dira: gurea eta Ekuador. oso oso desberdinak: jendea, kalea, etxeak....guztia!(...)"
Elenak: "Fidel Castroren diktaduran kartzelean egon zen aitona, Kuban"
1945an joan zen aitona Kubara. (...) Konturatu behar dugu garai horretan bidaiatzea ez zela gaur egun bezain erreza, eta gainera, ez zituen hango familia eta senideak ezagutzen. Heldu zenean, nahiko ondo egon zen eta bere negozio propioa sortzeari ekin zion (...). Fidel Castro-ren erregimena ezarri zenean, protestak egin izanagatik kartzelatu zuten (...) Ni jaio baino lehen hil zen eta ezin zidan bere historia kontatu. Bai egin zuen, ordea, aitak. Zein polita izan zitekeen aitonak berak kontatua izana!
Lararen historia: "Añibarrotarrak gerra zibilean"
Lan honetan, Larak kontatzen digu Añibarrotarren historiaren zati bat. Añibarrotar guztiak -aitaren senideak- betidanik bizi izan dira Zeberion. Batzuk karlistak ziren, beste batzuk nazionalistak, baten bat nazionalen alde joan zen.(...) Gerra zibil guztietan bezala, anai-arrebek elkarren kontra borrokatu zuten (...)
Lauraren historia: "Leongo meategi batetik Bilbora"
Bideo honetan, Laurak kontatzen digu aitaren gurasoen historia. Leonen nekazaritzan eta abeltzaintzan bizi ziren. Horretan oinarritzen zuten bizimodua eta animaliak eta ortuak zituzten. Horrez gain, oso ohikoa zen garai horretan meatzaritza-lanekin bateratzea baratze eta animalien lana. Horregatik, istripu bat izan zuen aitonak meategian eta (...).
Jakin nahi duzue gehiago?
Bideoak ikusi, segi ikertzen!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario