Nork aldatzen du Historia?
"Esan, eta ahaztuko dut.
Irakatsi eta gogoratuko dut
Parte-hartzaile bihur nazazu eta ikasiko dut"
Andoni Aranzabe ikastetxean, 2020ko urrian.
Kaixo, historiagile maiteok!!
Gaur sarrera berri bat egin nahi dut gelan izan genuen topaketa gogoratzeko.
"Black lives matter" eta "indigena zapatisten" egoerak aztertzen hasiak gara, ezta?
Konturatu zareten moduan, hauxe izan da egin dugun prozesua:
1. Egoeraz dakiguna aztertu genuen. Hipotesiak planteatu genituen. Zergatik sortu zen mugimendua edo iraultza?
2. Amerika indigena eta Amerika beltzaren oinarri historikoak ikusi ditugu: konkista, esklabotza, independentziak, kronologia...
3. Bideoak prestatu dituzue zuek, ikasleok, historia kontatzeko indio eta belzen abotsekin.
4. Eta testu iruzkinak egiten hasi zarete Angelina Grinke-ren hitzaldian oinarri hartuta
5. Baina oraindik daude airean gure hasierako galderak: Delitu gehiago egiten dituzte beltzek Estatu Batuetan? Abusu polizialak gertatu dira? Zergatik? Zer egin daiteke arazo horiekin eta arrazakeriarekin amaitzeko?
6. Galdera horien erantzunak bilatzeko Andoni Aranzabe izan dugu klasean. Zein sortea gurea!!
Andonik fisika ikasi zuen. Eta orain, lan egiteaz gain, Amnistia Internazionalean jardutzen du boluntario. Berak kontatu zigun Amnistiak zer egiten duen nazioarte mailan. Power point bat ekartzen zuen gurekin partekatzeko, baina zuen/ikasleen galderekin "harrapatuta" gelditu ginen. Hauek izan ziren aztergaiak:
a. Zer egin behar da Amnistia Internazionaleko boluntario edo aktibista izateko?
b. Nola erabiltzen dute Gobernuz Kanpoko Erakundeak (Amnistiak, zehatz mehatz) jendeak ematen dion dirua?
c. Zer pentsatzen du Amnistia Internazionalak ETAkideen egoeraz, kartzeletan?
d. Ados dago Amnistia heriotz-zigorrekin? Zer egingo zenuke, Andoni (edo Itzi), zure senitarteko bat hil egingo balute?
e. Nola jakin preso batek ez duela errepikatuko egindako delitua behin kondena beteta, irten ondoren?
Hauek izan ziren emandako erantzun batzuk, hausnartzen jarraitzeko:
1. Preso guztiek dute abokatu bat edukitzeko eskubidea. Preso guztiek pertsona guztiek dituzten eskubideak dauzkate, kartzeletik irtetzeko askatasuna izan ezik, eta horrekin lotuta daudenak. Beraz, delituak saihesteko ezin da torturatu, epaiketa justua izan behar da, etab...
2. Sistema penalaren helburua bikoitza da: alde batetik, pertsona guztiak babestea, beraien kontra delitugileak deliturik ez egiteko. Baina beste alde batetik, ezin da ahaztu zuzenbide penalak eta sistema penitentziarioak duten helburua delitugilearentzat: Bergizarteratzea. Beraz, jarrera onak edukitzeagatik edo damutu izateagatik kondenaren murrizketak izan ditzake.
3. Delituak norberak egiten dituenak dira, eta ez dute zertan kaltetu delitugilearen senideak. Delituak ezin dira "heredatu".
4. Giza eskubideen defentsan Nazioarteko Epaitegiak daude.
6. Amnistia Internazionalari gertatzen zaion moduan, batzuetan, herrialde batean gatazka politiko edo arazo bat dagoenean, kanpotik datorrenak hobeto aztertu ditzake irtenbideak, objetibitasun maila handiagoa du eta. Beraz, Amnistia Internazionaleko aktibistak beti kanpoan gertatzen diren gatazkak eta giza eskubideen urraketak aztertzen eta defendatzen saiatzen dira.
Baina...Zenbat gauza geratu zitzaizkigun aztertu eta eztabaidatu barik!!
Horretan sakontzeko, hona hemen esteka interesgarri batzuk:
I. Heriotz Zigorra. Zoaz estekara.
II. Amnistia Internazional: Nortzuk Gara. Zoaz estekara.
Jarraituko dugu gauzak elkarrekin prestatzen?
No hay comentarios:
Publicar un comentario