GIZA ESKUBIDEAK
Kaixo, historiagileok!!
Gaur aurkeztu nahi dizuet ikasle baten lana. Interesgarria da oso. Luis LL.-ek laburpen on bat prestatu du bideo honetan. Zoaz esteka honetara eta gozatu!. Geroago, Hona hemen berak egindako laburpena, hausnartu egin du giza eskubideen gainean.
Giza eskubideek zentzurik al dute gaur egun?
Horrela begiratuta, badirudi galdera hori ez dela logikoa. Jakina, giza eskubideek zentzua dutela, jakina!. Azken finean, giza eskubideak mundu modernoaren eta ongizatearen estatuaren oinarrietako bat dira. Hala ere, azken urteetako gertakarien ondorioz, zenbait gauza birplanteatu egiten ditugu; pandemia batek askatasun indibidual guztiak murrizten dituen mundu honetan,
* giza eskubideak amaitu/desagertu al dira?
* Gure kontzientzietan ba al dago oraindik tarterik minuturo gosez hiltzen ari direnen haurren eskubideak kontuan hartzeko?
* Non daude giza eskubideak etengabeko bidegabekeriaren aurrean?
Normala da galdera honi "bost axola" erantzuten edo pentsatzen duen jendea egotea... Hare gehiago, erraza da horrela pentsatzea. Garrantzi handiko nazioarteko proiektuak, hala nola Europar Batasuna eta Nazio Batuen Elkartea (NBE), huts egiten hasten direnean, jendea erlatibismo moralean eta nazionalismo merkean babesten da. Ez hori bakarrik, nazioarteko proiektu handien "porrota"k jendearengan etsipena sortarazten du eta fanatismo tetrikoenei irekitzen diete atea (eta boterea).
Hala ere, ezin dugu tranpa horretan erori. Giza eskubideek, oro har, eta 1948ko Adierazpenak bereziki, gu guztioi eman ziguten babes handiena absolutismoen eta autoritarismoen aurrean. Edozein estatu edo erakunde ezin da pertsona bakar bat baino boteretsuagoa izan.
Arazoa izan da urte hauetan guztietan teoria ez dela praktikan jarri. NBEk berak bakarrik ezin ditu bere gain hartu pertsonaren eskubideen aurkako erasoak. Edozein herrialdek -zintzoa bada, behintzat- giza duintasunaren eta errespetuaren balioak bizirik mantentzeko borrokatu beharko luke, ez bakarrik diskurtsoetan edo eztabaidetan, baita praktikan ere.
Renné Cassin -Adierazpenaren erredaktore nagusietako bat izan zena-ren hitzetan: "Adierazpena gizonentzako (gizakiontzako) itxaropen-itsasargi bat izan behar da, zapalkuntzaren aurkako gizateriaren protestarik indartsuena baita".
Orain, inoiz baino gehiago, gogoan izan esaldi hori.
Luis LL.
No hay comentarios:
Publicar un comentario