Allende, Txileko gobernuburua (1970-73) hil arte.
2 Lehenbiziko aldiz praktikan jartzen:
Txile
Neoliberalismoaren bozeramaileek ez dute Txile
aipatzen normalean: kontakizuna Margaret Thatcher eta Ronald Reagan-ekin hasten
dute, askoz dotoreago geratzen baitzaie. […] XX. mendeko 60ko hamarkadan,
Estatu Batuetako gobernua diru-laguntzak ematen hasi zen Latinoamerikako ikasle
batzuentzat teoria politikoa ikastera joan zitezen Milton Friedmanekin. «Chicagoko unibertsitateak hitzarmen bat
zeukan Txileko unibertsitate katolikoarekin; horren bitartez, txiletar asko
Chicagora etor zitezkeen, bertan gure prestakuntza eskaintzen genien, eta
doktoratu egiten ziren» (Milton Friedmanen hitzak).
1970ean, Salvador Allenderen Unidad
Popular koalizioak hauteskundeak irabazi zituen, funtsezko ekonomia-sektore
batzuk nazionalizatzea proposatzen zuen programa batekin. Besteak beste, ITT
telefonia-enpresa estatubatuarrak ahaleginak eta bi[1]
egin zituen Allende presidente jartzea saihesteko. Enpresak Estatu Batuetako
presidente Richard Nixon-en sostengua zuen. Txileko enbaxadorearen hitzetan: «Allende presidente bilakatzea saihesteko
agindu zion Nixonek CIAri; eta, Allende presidente izatera heldu zenean, saiatu
ziren Txileko armada zirikatu egin behar nuela konbentzitzen». Eta
estatu-kolpea antolatzen hasi zen. Estatu Batuetako diruarekin, ekonomia ezegonkortzeko
ahalegin guztiak egin zituzten. 1973ko ekainaren 29an, estatu-kolpe bat gertatu
zen, baina huts egin zuen. Irailaren 11n, berriz, Pinochet jeneralaren
agindupean, presidentetza-jauregiari eraso zion armadak.
2.1 Gerraren shocka Txilen
Txileko erregimen
demokratikoa, 48 urtez iraun zuena,
erortzen ari zen, indarkeriak eraitsita. Pinochetentzat eta haren
jarraitzaileentzat, gerra zen estatu-kolpea. Horixe izan zen shockaren eta
izuaren doktrina militarraren aitzindaria. «Salvador
Allenderen gobernu marxistak kaoserantz
ginderamatzan; kaosa saihesteko esku hartzea beste erremediorik ez dugu izan»
(Pinocheten hitzak). Horrez gain, Chicago
boysek beren adreilua –hau da,
beren plan ekonomikoa– jarri zioten eskuan Pinocheti. Estatu-kolpea gertatu eta
hurrengo egunetan, erregimen militarraren 13.000tik gora aurkari atxilotu
zituzten; milaka eta milaka, Estadio Nazionalean. […] Handik hilabete
batzuetara, Sobietar Batasunak (SESB) uko egin zion Txilen esku hartzeari,
nahiz eta Estatu Batuen aurkari nagusia izan. Txileri gola sartzen utzi zioten
atezainik ez zegoela, eta 1974ko mundialerako sailkatu zen.
2.2 Shock ekonomikoa Txilen
Jendearen shocka aprobetxatuta, Chicago boysek gomendatutako neurriak
inposatu zituen Pinochetek: bertan behera utzi zuen prezioen kontrola,
Estatuaren enpresa batzuk pribatizatu,
inportaziorako muga-zergak kendu, eta nabarmen murriztu zuen gastu
publikoa. Geroago, Milton Friedmanek argi eta garbi onartu zuen zein
garrantzitsua izan zen Txileko esperimentu hura: «Lehenbiziko aldiz, komunismorantz egindako urrats baten ondoren merkatu
libreranzko urrats bat egin zen». Ez zuen arrakastarik izan, ordea:
urtebete pasatu, eta urteko inflazioa % 375era heldu zen, mundu guztiko
handiena. Milton Friedmanek, Txilera joan, eta «shock-tratamendua» exijitu
zuen, bere hitzak erabiltzearren. […] Neurri ekonomiko haiek ezarri eta
hurrengo urteetan, gutxieneko soldata baino ez zuen jasotzen familia batek,
esaterako, ogia erosten gastatu behar zuen soldataren % 64. Autobusean
ibiltzea eta esnea edatea, adibidez, luxu handia bihurtu zen. Eskoletan doan
banatzen zen esnea ordura arte, baina Pinochetek laguntza hori kentzea erabaki
zuen, Britainia Handiko garai hartako Hezkuntza ministro Margaret Thatcher
polemiko gazteak erabakitakoaren antzera. Neurri latz haiek inposatzeko,
ezinbestekoa zen jendearengan izua ereitea,
etsaia batenganako izua: marxismoa.
Hasieran, merkatu
libreko ekonomia hertsiki lotuta zegoen askatasunaren eta demokraziaren
ideiekin; Txilen, baina, kontrakoa zen: diktadura militar bat ezartzen ari zen
neurri ekonomikoak.
(1973-1990 Diktadura Txilen)
Augusto Pinochet
Orlando Letelier-ek,
Pinochet agintean jarri eta Estatu Batuetan erbesteratuta zegoela, hau esan
zuen eraila izan aurretik: «Plan ekonomikoa indarraren bidez jarri behar zen
martxan, eta hori, Txilen behinik behin, milaka eta milaka lagun erailda
bakarrik lor zitekeen. Hiru urtean, Txile guztian hainbat kontzentrazio-esparru
eraiki ziren, eta bertan 3.000tik gora lagun atxilotu». Hitz horiek esan eta
hilabete eskasera hil zen Letelier, atentatu batean, bonba-auto batean
jarritako lehergailu baten bidez. Urte berean, Ekonomia Nobel Saria eman zioten
Milton Friedmani.
Orlando Letelier. Esteka: Berria El Pais-en
3. Shock doktrina Amerika Latinako beste herrialdeetan ezarri zen. Batez ere, Argentinaren kasua.
Videla Generala. (Diktadorea Argentinan 1976-1983)
Brasilen eta
Uruguain ere nagusi ziren Milton Friedmanen teoria ekonomikoak. Gainera,
1976an, Isabel Peron-en gobernua erorarazi zuten militarrek estatu-kolpe baten
bitez, eta Videla jeneralak hartu zuen presidentetza. Kolpea izan eta
urtebetera, soldaten eros-ahalmena % 40 gutxiagokoa zen, lantegi ugari
itxi ziren, eta, beraz, oso gora egin zuen pobreziak. Txilen bezala, terrorea
ezarri zuten, populuak neurri haiek onar zitzan. Horretarako, pertsonak
desagerraraztea izan zen Videlaren taktika; “gerra ez-konbentzionala” esaten
zion Videlak. Txileko eta Argentinako militarrek erabilitako errepresio-teknika
asko eta asko Estatu Batuek zuzendutako “Ameriketako Eskola”n ikasi zituzten.
Eskola hartan, tortura nola aplikatu irakasten zen. Giza eskubiderik oinarrizkoenak
bortxatzen zituzten, jakinik ez zutela inolako zigorrik jasoko. Terroristekin
erabiltzen zituzten teknika haiek, baina baita hainbat soldadurekin ere, eta,
batez ere… ikasleekin eta sindikalistekin. 1978an, Futbol Mundiala Argentina
jokatu zen, diktadura militarraren pean zegoelarik ere. Atxilotutako emakume
asko hardun zeuden; umeez erditu eta gero, erail egiten zituzten. Baldintza
horietan jaiotako 500dik gora ume adoptatzeko eman zituzten; kasu askotan,
armadaren hurbileko familiek hazi zituzten. Artean junta militarra agintean
zegoela, hainbat desagerrarazitakoren amak protestan hasi ziren, Buenos
Aireseko Plaza de Mayo enparantza famatuan. Guztira, 30.000 bat desagerrarazi
izan ziren. Demokrazia itzuli zenean gobernu militarraren aurkako epaiketetan,
erailketa, bahiketa eta tortura krimenak egotzi zizkioten Videlari, erruduntzat
jo, eta biziarteko kartzela ezarri.
GALDERAK:
1. Eta zer gertatu zen Txilen 2017an?
2. Nortzuk ziren Argentinako ume lapurtuak? Nortzuk dira "Plaza de Mayo"ko amak, amamak?
2. Nortzuk ziren Argentinako ume lapurtuak? Nortzuk dira "Plaza de Mayo"ko amak, amamak?
Esteka: Ismael Serrano: "Madres"
No hay comentarios:
Publicar un comentario