jueves, 20 de febrero de 2020

Shock doktrina (1)


Diktadurak, kapitalismoa eta globalizazioa...

GIZA ESKUBIDEAK, JOKOAN


Sarrera onetan, 3 ebalualdiko edukinak nola landuko ditugun kontatu nahi dizuet.
Edukinak hauek dira:
1. Adierazpeneko edukinak: Gerra Hotza, Diktadurak, Terrorismoa, Globalizazioa, Ekonomia XX. mendean, Giza Eskubideak...
2. Prozedurazko edukinak: Nola egin daiteke historiarako testu iruzkina gaur eguneko munduaz hitz-irakurtzen ari bagara? 
3. Jarrerazko edukinak: Nola eman urratsak bakea bermatzeko? Nola egin giza eskubideak defendatzeko globalizazioan?


  • Hemen duzu ESTEKA bat PPT- batekin ikusiko ditugun pertsonaia historikoak ulertzeko.


Horretarako, erabiliko ditugu idatzizko eta multimediazko tresnak: Pelikula, bideoak, artikuluak. "Shock dokrine" izeneko liburuaren eragilearen ikerketetan oinarrituta, gaur egungo mundua ezagutzen saiatuko gara. Egile hau Naomi Klein da. Beheko galderetan duzu bere biografia. Zoaz ikertzera!




1 THE SHOCK DOCTRINE [SHOCK-DOKTRINA]. Zer da, nork erabiltzen du munduaren errealitatea azaltzeko (Naomi Kleinek).

«Gure ikuspegiaren kontakizuna edo gure historia galtzen dugunean gertatzen zaigu shock-egoera bat. […] Krisi-sasoi bat egokiera ona da historian pentsatzeko, iraupenean, sustraietan…; egokiera ona da geure burua giza borrokaren historian kokatzeko.» Naomi Klein.

Milton Friedman-ek (Chicagoko Unibertsitateko Ekonomia saila) uste zuen shock ekonomikoaren terapiak kapitalismo mota puruago bat onartzera bultzatuko zituela gizataldeak, arautu gabeko kapitalismoa. […] Hau esan zuen Donald Rumsfeld-ek M. Friedmanen kontura: «Errealitate baten gorpuztea da Milton: ideiek ondorioak dakartzatela[1]».   Naomi Kleinek, berriz, dio: «Nire tesiaren arabera, gaur egun Wall Street-en, Erdialdeko Estatu Batuetan eta Washingtonen nagusi den ekonomia-kaosaren jatorrian hainbat faktore daude, jakina, baina haietako bat Milton Friedmanen ideiak dira».


[…] Burtsako 1929ko crashak 30eko hamarkadako Beheraldi Handia[2] ekarri zuen. Krisi hura gainditzeko, Franklin D. Roosevelt-ek New Deal izeneko politika-neurriak proposatu zituen. Eta hau aldarrikatu zuen: «Gure lehentasuna da jendeak lana lortzea. Ausardiaz eta zuhurtziaz jokatzen badugu, ez da hain zaila izango arazoa konpontzea. Nire fede irmoa adierazi nahi dut:  Beldurrari berari baino ez diogu beldurrik eduki behar; ez beste ezeri[3]». Keynes ekonomialariaren eraginpean, enplegu publikoa bultzatu zuen jendeak berriro lan egiteko aukera izan zezan. […] II. Mundu Gerraren ondoren, Marshall Planak eredu ekonomiko berri bat orokortu zuen Europan: eredu horretan, Estaduak esku hartu behar zuen ekonomian, Keynesen ideiei jarraituta. Roosevelt eta Keynesen printzipioak harrera ona izan zuten, baina Chicagoko Unibertsitateko Ekonomia sailak gaitzetsi egin zituen.

Milton Friedmanen jarrera New Dealen kontrakoa -beraz, ongizatearen estatuaren kontrakoa-izan zen betidanik.



Milton Friedmanen tesien oinarrian, hain zuzen ere, New Dealen kontrako erabateko jarrera dago: Milton Friedmanen eta haren taldearen ustez, ekonomiaren arazoak berez konponduko ziren Estatuak ez bazuen zerbitzurik eskaintzen eta ez bazituen merkatuak arautzen. 50eko hamarkadan, ideia horiek xelebretzat[4] hartzen zituzten adituek, baina azken 40 urteotan doktrina ekonomiko nagusia bihurtu dira.


Shock-doktrinaren arabera, berriz, eta Naomi Kleinen hitzetan: «Ipuin bat kontatu digute: neurri ekonomiko erradikal horiek nagusitu egin direla munduan. Gezur hutsa da. Ez dira hedatu askatasunaren eta demokraziaren eskutik; kontrara, shock, krisi eta larrialdi-egoeretatik sortu dira». Milton Friedmanek argi zuen zein erabilgarriak diren krisiak: «Ezinbestekoa da krisi bat gertatzea bene-benetako aldaketak ekartzeko; krisi bakoitza datorrenean, hartzen diren neurriak giroan igeri dabiltzan ideien araberakoak izaten dira».



GALDERAK:

1. Nor da Naomi Klein? Zer da Shock Doctrine?
2.Zer da Neo-Liberalismoa? Zein teoria- ekonomikotan du oinarria?
3. Naomi Kleinek uste du neo-liberalismoa demokraziaren eskutik hedatu dela munduan?
4. Nor da Milton Friedman?



[1] Milton Friedmanen ideia ekonomikoak ezartzean, …
[2] Gran Depresión, gaztelaniaz.
[3] «Nuestra prioridad es conseguir que la gente tenga trabajo. No es un problema irresoluble si lo abordamos de manera inteligente y con valentía. Quiero expresar mi firme creencia en que no debemos temer a nada, excepto al miedo en sí».
[4] Xelebre: barregarri, zentzu handirik gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...