martes, 18 de febrero de 2020

ikuspegi kritikoa

II Mundu Gerraren aurrean
IKUSPEGI KRITIKOA



Sarrera honetan ikasleen hausnarketa batzuk dituzue. Beste sarrera honetan, II Mundu Gerraren amaiera eta ondorioak aztertu zituzten. Hona hemen beraien laburpenak eta iritzi kritikoak:

Bere lanean Leirek aipatzen du nola "etsai historikoak" (Amerika eta Errusia) ez direla beti "hain etsai amorraturik" izan, eta askotan elkar kolaborazioa egin dutela:

"Lehen artikuluan, espainiarra den ABC egunkarian ezagutarasten dizkigute Bigarren mundu Gerrako eta Gerra Hotzeko hainbat gairi buruzko gertakizunak. Hasieran Errusiak Amerikako Estatuei independentzia lortzen lagundu ziela aipatzen du. Baina Gerra Zibilean ere, Errusiako laguntzak izan zituzten ndependentistek. "Bizar Gorria" operazioan, II Mundu Gerrak AEB - Amerikako Estatu Batuek Errusiari -SESB-eri asko lagundu zioten. (...)

Hirugarren eta azken albistean (...). Azkenean, galdera bat bururatu zait:


  • Nork irabazi zuen, benetan, II Mundu Gerra?
Egunkari bakoitzean interpretazio desberdinak egiten dituzte eta bakoitzak du bere ikuspegia. Zeren arabera? Zauden lekuaren araberako da askotan. Adibidez, Europako Ekialdean Errusiak irabazi zuela esaten zuten. Mendebaldeko Europan, berriz, AEBek eta Churchillek gidatutako aliatuek irabazi zutela zioten.

Hiru albiste hauen ondoren konturatu naiz zerbait dutela komunean: Lehenengoz, nork kontatzen duen esku geratzen da ateratako ondorioa edo interpretazioa. Eta, beste alde batetik, guztiok ditugula interesak historia interpretatzen dugunean."

Leire  U.

Beste ikasle honek ere, galdera bera erantzuten du eta begirada jartzen du artikuluak esaten duen hitzetan:

" Amerikako Estatu Batuek, Ingalaterrak eta De Gaulle jeneralak (Frantziak) gidatutako espedizio taldeak Alemaniaren aurkako mendebaldeko frontea ireki zuten 1944ko ekainaren 6an, Normandiako lehorreratzearekin batera.
Hau da, mendebaldeko aliatuen eta Alemaniaren arteko gerra irekiak urtebete baino gutxiago iraun zuen. AEB-k eta Britania Handiak borroka egin zuen Alemaniako izugarri ahuldu baten aurka (...)"

Sara R.



Ikasle honek deskribatzen du nola bi Mundu Gerrek dolarra sendotu duten. Gerrek izan ditzakete ondorio ekonomiko positiboak herrialde bateko ekonomiarako?

"Gaur egun munduko ekonomian dolarraren kokagunea oso sendoa da, baina honek arriskua handia du. Lehen  Mundu Gerrak egoera errotik aldatzen da Ipar Amerika nazioarteko hartzekodun handiena bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerrak dolarra are gehiago indartu zuen. Munduko Bankuetako eta nazioarteko elkar trukeetako dolarra moneta erreferente gisa erabiltzea erabaki zuten. Gaur egun arte petrolioaren prezioa dolarretan neurtzen da."

Ainhara O.



Ikasle honek beste datu eta interpretazio batzuk egiten ditu:

"Nahiz eta Hollywoodek AEBek II Mundu Gerra irabazi zutela esan, Wehrmacht-eko (Alemaniako defentsarako indar militarrak) hildakoen %70a SESBeko biztanleak ziren. (...) SESBek eta Alemaniak 1941tik aurrera borrokatu zuten, baina Estatu Batuek eta Erresuma Batuen arteko aliantzak bakarrik urte batean. Nor zen, benetan, garailea?

Dolarrak III Mundu Gerra behar du: (...) Herrialde baten egoera ekonomikoa hobetzean dolarrak jaitsiera bat izan dezake (Adibidez, petrolioaren arloan, Gadafi hil zuten kontu hau zela eta). Ikusi ahal dugu nola Estatu Batuetako egoera ekonomikoak hobertanz jotzen du gerra bat gertatu ondoren, Ekialde Hurbilean ikusten dugun bezala. AEBetako zorra oso larria denez, argi dago II Mundu Gerra behar dutela"

Alvaro D.S



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...