INFORMAZIO ESKUBIDEA
Egia jakiteko eskubidea
kaixo!!
sarrera honetan informazio eskubideari hitz egingo dugu.
Edozein gauza esan daiteke? Hedabideek gezurrak esan dezakete?
- Espainiako konstituzioan, 20. artikuluan, eskubide hau bermatuta geratzen da.
Eskubide hauek autortu eta babesten dira:
a) Pentsamenduak, ideiak eta iritziak askatasunez adieraztea eta zabaltzea; hitzez, idatziz edo beste edozein euskarriren bidartez.
b) Ekoizpena eta sorkuntza literarioa, artistikoa, zientifikoa eta teknikoa
c) Irakasleen askatasuna. Katedra askatasuna.
d) Egia komunikatzeko edo jasotzeko edozein euskarritan. Sekretu profesionala eta kontzientzia askatasuna arautuko da askatasun hauek gauzatzeko eta bideratzeko.
e) Eskubide hauen erabilerari ezin zaio inolako zentsurarik jarri.
f) Parlamentuak kontrolatuko ditu hedabideak legearen arabera beti gizartearen aniztasuna errespetatzen eta Espainiako hizkuntza guztien erabilera bermatzen.
Beraz...
KAZETARIEK:
Kazetariek egiazko informazioa ematera behartuta daude.
Baina egia bada, interpretazioetan dago demokraziaren jokoa.
Ezin dituzte FAKE NEWs zabaldu.
Egia interes askoren atzean izkutatu edo uko egiten dute...
(Botereak ordainduta, terroristek ordainduta, interes ekonomiko edo politikoek ordainduta)
Esteka honetan zuen kurtsoko kide batzuen hausnarketak...
GUK:
Guk informazioa jasotzeko eskubidea dugu, zentsurarik gabe.
Guztiok daukagu ideia politiko anitzak izateko eskubidea.
Ezin digute behartu gure ideiei buruz berba egitera. (Pentsamendu askatasuna)
Gure iritzien mugak
Guztiok daukagu gure iritziak izateko eskubidea.
Baina ezin ditugu: DELITUAK egin!!
Eta zer da, ba delitua??
- Gorrotoa astindu
- Bortizkeria egiteko deiak zabaldu
- Besteen ospea zikindu proba barik
- Beste pertsonen informazio intimoa hedabideetan edo sareetan zabaldu edo eskegi baimenik gabe
Debaterako:
a. Umorea, noraino?? Noiz, nola?
b. "Gustu txarra", noraino? Noiz, nola?
c. Arte kritikoa, noraino? Noiz, nola?
d. Boterearen kontrako iritziak, noraino? Noiz, nola?
No hay comentarios:
Publicar un comentario