lunes, 10 de febrero de 2020

Palestinak mina du



PALESTINA eta ISRAEL
Jendearen sufrimendua

 Bideo 1: Suported by: UPA.
Bideo 2: Today my body was a TV´d massacre
Rafeef Ziadah 

    
  Gaur Palestina eta Israelen arteko gatazka aurkeztu nahi dizuet. Ikastetxeko lankide bat, Natalia Escolar -irakaslea ere bai-, Gaza eta Cisjordaniara joan zen aste santu batean. Hango egoera, jendearen bizitza, gerra honen aztarnak ezagutu nahi zituen. Joan ziren boluntarioek bidai solidarioa egin nahi zuten testigantzak  jasotzeko. Itzuli zirenean, ikusi eta ikasitakoa kontatu zigun beste irakasle batzuei. Buruz-bihotzez ikasi zituen esperientziak eta egoerak oso hunkigarriak iruditu zitzaizkigun entzun genituenean eta horiek Palestinako historian sakontzera eraman gintuen. Palestinan, hango biztanle askorekin hitz egiteko parada izan zuen irakasle honek. Hemen azpian dauzkazue pertsonai batzuen istorioak: moldatu genituen berak hartutako testigantzak kontuan harturik. Klasera ekarri nahi izan genituen. 
     
Historiako ikasleak gatazken gaineko antzezlana egiten.
 2013-2014


   Sarrera honetan duzuena:
  • Power Pointa, gatazka ulertzeko.
  • (Goian)2013-2014 ikasleek egindako antzerkitxoaren argazkiak, Palestina eta Israelgo konfliktua azaltzeko.
  • Irakasleak egindako elkartasun-bidaian hartutako testigantzak.
  • Gaur egungo egoera Palestinarentzat. Onarpen ofizialak.
  • Berri bateraezinak?
    • BBC news.
    • Rebelión. La historia no contada de los judios antisionistas en Israel.
    • Eitb. Gazaren gaineko berriak




Hemen beste argazki bat, ikastetxetako ikasleez osatutako talde antzerkilaria. (Bi irakasleekin)
 2013-2014. 1. Batxilergoa. Klaseetan gatazka antzeztu eta aztertu baino lehen


TESTIGANTZAK:  

       
   1. Testigantza: HARRESIA eta nekazaria





Nekazaria naiz. Nire etxean mahatsondoak nituen. Mahatsondo horietatik ateratzen genituen guk bizitza. Ez ziren lur oso handiak baina bai emankorrak, eta familia osoak hortik ateratzen zuen bizimodua. NIre familia zonalde honetan bizitzen da, han hemendik barreiatuta. Baina, bat batean, 2002an, Israelgo Defentsa Ministerioak harresia eraikitzen hasi zen. Oso gauza gogorra  izan zen!!
Harrezia ez dago makilez eginda, ez!! 8 metro altuerako ormigoizko harresi bat da! Orain, nire mahatsoandoak zatituta geratu dira!! . Nire etxetik ez ditut guztiak ikusten, harresiaren bestaldean daude eta!!. Baina hori ez da gogorrena, gehien hunkitzen nauena nire familiaren banaketa izan da. Senitarte batzuk, harresiaren beste aldean geratu dira, ere bai. Eta mahatsondoak edo familiakoak ikusi nahi ditudanean harresiako ate batetik pasatu behar dut. Baina… nire etxearen alboan dagoen aterik hurbilena, kilometro bietara dago. Beraz, distantzia hori oinez egin behar dut egunero. Ailegatzean, “Check point” bat jarri dute israeldarrek, eta delinkuentea izango banintz bezala sentiarazten naute. Gunero, ezezaguna izango banintz bezala, nire nortasun agiria eskatzen didate, arrotza naiz nire herrialdean!! Txarto tratatzen gaituzte, prepotentzia handiaz…eta batzutan pasatzea ez digute baimentzen… Honek izugarrizko amorrua pizten du nire baitan. Nortzuk dira haiek gure lurretan hori egiteko??. Entzun dugu herresia nazioarteko zilegitasunaren kontrako neurria dela, Nazio Batuen Erakundeak txarto dagoela dioela badakigu…baina…nork egingo du zerbait gure alde!? Pobreak gara…pobreak gara…eta israeldarrak hortxe daude…”gettoetan sartu gaituzte!!
Apurka apurka gero eta leku gutxiagotan bizitzera behartu gaituzte…
Beste alde batetik, lehen nik nire mahatsak saltzen nituen herriko azoketan. Azoka horietatik bat geratu da alde honetan, besteak, ordea, beste aldean… nola saldu ahal ditut nik, orain nire produktuak, nire mahatsak? Tuneletatik pasatzen dut beste aldera, baina erretentsioak daude, trafiko ugari, militarrak beti kontrolatzen…egunero gogoratzen digute kontrol militarraren azpian gaudela…buff!! Aski da. Okupazioak nire eguneroko bizitza baldintzatzen du. Neukan diru gutxiren erdia galtzen ari naiz oraingoan…
Harresiak Cisjordaniako lurren %47a hartzen du… ez da justua!!



   2. Testigantza: NESKA eta ura




(Historia erreala, hedabideetan agertutakoa)


Nire historia oso tristea da. Ni naiz 12 urteko neska bat. Txikia nintzenean, nire betiko eskolara joaten nintzen. Baina harresia eraiki zutenean nire eskola eta lagun guztiak beste aldean geratu ziren. Hortik denbora gutxira, eskola hondatu, desegin zuten. Apurtzeko makinekin etorri ziren israeldarrak eta apurtu zuten gure eskola, umeak atera ondoren. Hori gertatu zen 2008ko urrian. Nik 6 urte nuenean. Oraindik gogoratzen dut urte horretako israeldarren eraso militarra. Eraso horretan nire osaba hil zuten. Orain, nire aitak kontatu dit eraso horretan 960 zibil hil zirela. Biktimen %66a zibilak ziren. Ezin dut ulertu zergaitik erasotzen duten armarik gabeko jendea!.
Gu ez gara terroristak!!

Urte horretan eskola aldatu ninduten nire gurasoek eta orain beste eskola batera noa. Ez zait gustatzen hainbeste…agian bestea oraindik gogoratzen dut eta. Agian oraindik triste nago eta.

Baina nik kontatu nahi dizuet uraren arazoa. Ematen du hori ez dela heriotzak bezain larria… baina gure egunerokotasuna baldintzatzen du urak. Ura edozein gauza egiteko behar dugu. Ura hartzera, harresiaren beste aldera joan behar dugu, eta bakarrik hartzen dugu gutxitan. Harresiaz bestaldera joateko militarrak daude, eta beldur handia ematen digute soldaduek. Baina ura beharrezkoa da, eta hartzeko, bestaldera pasatu behar dugu. Horrek esan nahi du guretzat ura "urrezkoa" bihurtu dela, aurreztu behar dugu ura, berriro soldadu judutarren postutik ez pasatzeko. Horregatik oso ur gutxi gastatzen dugu eta nahiz eta bero izugarria egon…ezin dugu gorputza garbitu nahi dugun beste. Oso tristea da. Ur faltak pobretzen gaitu...

Zorionez, niri ez zait ezer txarra gertatu uraren bila joaten naizenean. Baina nire eskolako ume bat atxilotu zuten. Berak kontatu zuen atxilotuta zegoen bitartean oihuak entzuten zituela, beste atxiotu batenak. Asko kostatzen zaio beldurra barrutik kentzea. Gero, hartu zuten eta ekarri zuten harreziaz alde honetara. Eta bidean, 20-30 minutu iraundu zuen bitartean, begiak estalita eramaten zutela soldadu israeldarrek nire laguna. Beldurtu zen izugarri. Eskuak bizkarrean lotzen zizkioten eta hilko ez ote zutenen beldur sentitu zuen. Galdera asko egin zizkieten bere gurasoei buruz eta hori egin ondoren, askatu zuten atxiloketaren zergatia argitu gabe. Hortik aurrera, mutilak ez du ura hartzera joan nahi eta egunero negar egiten du eskolarako bidean. Palestinarra dela ez du aipatu nahi…beldur handia duelako. Azken bi hilabeteetan ez dute eskolan ikusi. Uste dut eskola utziko duela.



  3. Testigantza: EMAKUMEA,  eta kartzela



Giza Eskubideen Zentro Palestinarren esanetan (Addameer): “Hasteko, ADAMEER elkarteak dio 1967 urtetik gaur egunera arte 800.000 palestinar inguru atxilotu dituztela eta gaur egun 8.500 preso politiko daudela israelgo espetxeetan sakabanaturik. Gainera, aipatu beharra dago azken “bake negoziazioak” hasi zirenetik, 2000 pertsonatik gora izan direla atxilotuak. Atxilotu gehienak gizonak direla kontuan hartuta, atxilotutako palestinarren kopurua lurralde okupatuetako gizon palestinar guztien %40a baino gehiago dela.

Zifra hauek negargarriak dira nire herriarentzat.

Ezkondu nintzenean lan politikoa utzi nuen. Nire lagun bat atxilotu zuten haurdun zegoela eta erditu behar izan zuen “esposak” jarrita, kartzelean. Nik ez nuen etorkizun hori niretzat edo nire semealabentzat eta lan politikoa eta etxetik kanpo nituen konpromesuak utzi nituen. Hiru seme alaba izan genituen nire senarra eta biok. Baina gau batean ejerzitoa etxera etorri zen.



Nik ez dakit…baina nire senarra eraman zutenean, ezusteko handia izan zen. Gaueko 4etan ailegatu ziren militarrak gure etxera, senarraren izena oihukatu zuten. Bera, berehala ohetik atera zen eta eraman zuten. Israeldarren legearen arabera, edozein palestirar 8 egunez egon daiteke atxilotua. Israelgo armadak ez du zertan esan atxilotzeko arrazoia eta ez du atxilotua epailearengana eraman behar. Nik ez dakit asko legeei buruz. Baina uste dut hau ez dela justua, ez dela ona, ez zait batere gustatzen...
Atxiloteka luzatu dezakete. Ez dakit zein baldintzatan baina atxiloketa administratiboa deitzen diote mota honi: Senarra 2 urte egon zen atxilotua epaiketarik gabe.
Eraman zutenean berehala bueltatuko zela pentsatu genuen senideok. Baina ez zen horrela izan. Kartzela Israelen zegoen eta ezin genuen bisitarik egin. Oso triste geratu ginen baina beti bizi ginen berehala ikusteko itxaropenez. Denbora aurrera joan zen eta bera ez zen itzuli.  Bi urte horietan nire bi seme alabek aita non zegoen galdetzeari utzi zioten. Nik uste dut ahaztu zutela. Eskolan esaten zuten ez zekitela non zegoen eta aita beraien bizitzetatik desagertzen hasi zen. Umerik gazteenak bere aurpegia ez zuela gogoratzen esan zidan egunen batean. Horregatik nik egunero aipatzen nuen, beraren argazkiak erakusten nizkien… baina oso zaila zen itxaropena mantentzea.

Epaitu zutenean 5 urteko zigorra jarri zioten. Hain kexkatuta zegoenez, edota semealaben falta nabaritzen zuenez…bihotzekoa izan zuen. Eta hil zen. Artean, kartzela zigorra betetzeko 2 urte falta zirela…eta esan zidaten 2 urte horiek gorpuak gartzelean pasatuko lituzkela. Harrigarria, krudela…oso tristea. Oraindik urte oso bat egongo da bere gorputza kartzeleko morge batean. Ezin izan dut ikusi, lurperatu…atsedena hartu. Seme alabek ez dute horretaz berba egiten. Tristezia handia gurea!

  
  4. Testigantza: Gazako biztanlea.



Gazan bizi naiz. Munduko espetxerik handiena da. 2004tik setiatua dago. Ejerzitoak inguratuta.
60kilometro karratuetan 1,4 milioi lagun biza gara eta milloi eta 30.000 mila baino gehiago errefuxiatuak gara. Gazako biztanle guztien %70 errefuxiatuak gara. Nire etxeak zulo asko dauka. Gerraren aztarnak edonon ikus dezakezu. Lurraldea eta kanpoko mundua lotzen dituzten bideak ( errepideak etabar) Israelen kontrolpean daude, erabat itxita. Egiptotik hona etortzeko dagoen errepidea kntrolatzen dute, ere bai. Askotan gure azoketan ez dago behar duguna…oinarrizko elikagaiak ez dira ailegatzen. Gure etxeak eraikitzeko materialak ez daudenez, batzutan hormen zuloak edota konpontzeko gauzak plastikoz ixten ditugu. Zirrikitu horietatik gauez hotza sartzen da eta seme alabak beldur dira haizearen soinua entzutean. Nire Andrea haurdun zegoenean, etxean erditu nahi zuela esan zidan. Apur bat beldurra sentitu nuen baina Gazan ez dago aukeratzekorik. Palestinako osasun ministroak esan zuen pasa den egunean erdiketen %13,2 inolako laguntza medikorik gabe garatzen direla… baina…hori ez da harritzekoa! Israeldarrek ez dute sendagaiak Gazara pasatzen uzten!
Elikagai gutxi daudenez, nire emakumea oso ahul egon zen erditu eta gero, odola asko galdu zuen eta. Eta nik ezin nizkion eman behar zuen elikagaiak. Beste alde batetik, arriskurik ez izateko, denbora luze egon behar izan zuen emakumea kalera atera barik…klausuraturik.
Orain langabezian nago. Oso gogorra da. Biztanleen % 60-77ra bitartean berdin gaude, lan gabe.

Kaleetan ibiltzen gara, batzutan edaten, batzutan tea hartzen, batzutan lan prekarioen bila… gure seme alaben artean desnutrizioa asko igo da. Gazan, nire lehenengo semearen altuera  12 urterekin da Zisjordaniako 8 urteko lehengusuarena. Guztiok dakigu gutxi jatearen ondorioa dela, baina ez dugu ezer esaten, lotsa dugu eta.

Hala eta guztiz ere, bizitzea erresistentzia egitea da. Ez gara biktimak bakarrik. Etorri gara zuekin hitz egitera gure egoera ezagutarazteko. Itxaropena ez dugu galdu. Zuek zarete gure itxaropena. Ez dut uste hau entzun ondoren honen aurrean isilduko zaretenik. Zoazte…eta kontatu!!.
   
   5. Iritzia: Israelgo kolonoa 

  (Hedabideetatik hartutako iritziekin guk asmatutako testigantza bat da hemen azpian dagoena. Ez dago hartuta irakaslearen bidai horretan).


Israelgo kolonoa naiz ni. Judutarra naiz. Betidanik juduen historian zehar pairatu behar izan dugun krudeltasunaren berria izan dut. Oso herri zapaldua izan gara. Jaio garenetik badakigu mundu honetan ejerzito indartsurik gabe ezin dela ezer egin. Ezin dugu ahaztu II Mundu Gerran gertatu zena. Egia da gure artean guztiok ez garela berdinak. Argi dago judutar beltzak edo azal “iluna” daukatenek ez dutela eskubide berdinarik, normaletan haien egoera ez da judutar amerikarrarena bezalakoa, Afrikatik etorri dira eta… baina erligioan anai arrebatzat jotzen ditugu.

Beldur handiz joaten naiz ni kalean zehar. Askotan armak eramaten ditut sorbaldan, baita ogia erostera banoa ere… ezin duzu jakin! Gazatik erasotzen dutela koheteekin askotan dut entzunda…eta gainera, honela, haiek -palestinarrek-badakite hemen nork duen agintea.
Historiak ezagutarazi digu judutarroi "Estaturik gabe" ezin izango dugula ezer izan. Biblian agertzen den moduan judutarrak herri aukeratua izan gara eta izango gara, Jainkoak hautatua, alegia. Horren ondorioz, Jainkoak eman zigun lurrean bizitzen ari gara. Palestinarrak ez dira herri bat, gure eremuan daude eta guztik justifikatuta daude egiten ditugun lurreratze edo “asentamiento-egonkortze” hauek, gure lurra da eta. Ez gara kolonoak, biztanleak baizik Balfouren aldarrikapenean, I Mundu Gerra baino lehen, Ingalaterrako judu batzuk, finantzietan lan egiten zutenek Britania Handia eta Frantziarekin adoztu zuten lur hau guretzako izango zirela. Sionista horiek izan ziren Europatik etorri ziren lehenengo judutarrak, eskubide osoz hona bizitzera. Konzentrazio Eremuetan egondako beste batzuk ailegatu ziren hona geroago, II mundo Gerra eta gero. Proiektu bat dugu guk: lur hauetan gure familiakhedatzea. Eta Jainkoak laguntza ematen badigu, lortuko dugu. Hori bai, oso ahalegin handia egiten ari gara… ez da erreza izaten ari.
Beste alde batetik, palestinarrak ez dira herri bat. Guztiak dira terroristak. Eta terrorismoa etorkizuneko mundua mehatzatzen ari da. Guztiok, mundo osoko biztanleok, elkarrekin aritu behar dugu terrorismoaren kontra!



   6. Esperientzia: Sahar Vardi eta Micha Kurz: Soldadu israeldar ohiak. 
  (Experienzia - elkarrizketa edo testigantza- hau ez da irakaslearena, baizik eta hedabideek azaldutako errealitatetik hartuta) Euskarazko testua, guk moldatuta dago.

'En Israel desde la guardería ya estás rodeado de símbolos militares', afirman la insumisa Sahar Vardi y el ex-soldado Micha Kurz. Ambos censuran la política del miedo con la que se educa a la sociedad israelí. Juntos tratan de que el movimiento de resistencia a la ocupación de Palestina cobre mayor fuerza entre la población judía
Sahar Vardi y Micha Kurz, ex soldados israelíes, hoy activistas por Palestina

Gu bikote bat gara. Biok israeldarrak sentitzen gara. Txikitatik eskolako liburuetan irakurri egin dugu ejerzitoa oso inportantea dela herri batentzat. Betidanik soldadua izan nahi genuen, aberria maitatzen genuelako.
Aberrian, Israelgo aberrian, oso fede handia genuen. Baina gero, iritzi kritikoa sortu zitzaigun eta arrazakeria eta militarismoaz jabetu nintzen.
 Intifadan ikusi nituen krudelkeriek "egia" beste begi batzuekin ikustera eraman ninduen. Apurka apurka konturatu nintzen liburuetan zeuden heroe horiek ez ginela eta Israelen dagoen bazterkeriaz jabetu ginen. Nire bikotearekin topo egin nuen. Derrigorrezko soldaduzka ez zuen egin nahi  eta “refusenik” zen. Traidorea deitu zioten…baina nik ez dut uste traizioa egin dugunik…kontzientzia dugu!! Nire bikotekidea txilotu zuten hiru aldiz… oso gogorrak dira Israelgo kartzelak!!! Zalantzarik gabe, gauza asko dago Israeli buruz esateko…baina, ez da hedabideetan agertzen. Horregatik ikusten dugu gure testigantza inportantea dela. Ez gara traidoreak, baina bihotza dugu eta giza eskubideen kontrako erasoak ez ditugu onartzen.

GAUR EGUNGO EGOERA 
ESTATU PALESTINARRAREN ONARPEN OFIZIALAK

2012ko azaroaren 29an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 67/19 Ebazpena (A / 67 / L.28 ebazpen proiektua) onartu zuen Palestinari, "kide ez diren estatu behatzaile" gisa. Erakundeak berretsi zuen Palestinako herriaren eskubidea 1967ko gerraren aurretik zehaztutako mugetan itzultzeko .19. Ebazpen honek ez du esan nahi Palestina erakundeko kide gisa onartzea, honek Segurtasun Kontseiluko kide guztien baimena beharko lukeelako. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua onarpenaren aurka dago, EEBBek dira iritzi kontrakoak. 2014ko abenduaren 17an, Europako Parlamentuak publikoki babestu zuen Palestinako Estatuaren aitorpena, 20 herrialde kideetako hainbat parlamentuk hala egin ondoren, hala nola Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Italia. Europako Parlamentuaren eta parlamentu nazionalen aitorpena sinbolikoa da soilik, aitorpen eraginkorra estatu kideetako gobernu bakoitzak egin behar baitu. Baina palestinarrentzat oso inportantea d onartzen batu Israelek egin duen haien kontra erasotzeko gerra ez dela justua. Gaur egun, Batasuneko kide gisa aitortu duen Europar batasuneko herrialde bakarra Suedia izan da, nahiz eta Polonia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Errumania, Malta eta Zipre aitortu duten 1980ko hamarkadaz geroztik .2015eko maiatzean, Santa Sedeak ofizialki ere aitortu zuen Palestina Estatu bat dela. 2018ko hasieran, 136 estatuk onartzen dute Palestina estatu subirano gisa. 

Hala ere, Israel ez da inoiz prest agertu 1967ko eremura itzultzeko. Eta militarismoa eta okupazioa mantentzen ditu lurralde hauetan. Giza eskubideen bortzaketak egunerokoak dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...