domingo, 9 de febrero de 2020

Biktimek zer?

Giza Eskubideen aldeko lana
Biktimek, zer eskatzen dute?



Guantanamo. Torturas


Nor da ausarta?


Mundu Garaikideko Historiako irakasgaian gatazka armatu asko aztertzen dugu. Mundua ezagutzeko aukera polita da, baina zoritxarrez, itxaropenik gabe geratzen garela ematen du, batzuetan. Gerretan sufrimendu handia sortzen da, eta gerrak ez dira amaitzen. Hala ere, gaurko sarrera honetan urrats batzuk ezagutuko ditugu. Pausu hauek ematen direnean, gatazken amaiera osasuntsua gertuago dago: hau da, etorkizunean ez da hain erraz errepikatuko baldintza egokiak  jartzen badira. Zeintzuk dira, ba, baldintza horiek? kausak eta ondorioak ulertzea, eta konponbideak bilatzea. 



Pakistanen: Dronak, gerra krimenak?

1. EGIA ezagutu behar da: zer gertatu da?

Gatazkak daudenean, biktimek eskatzen dutena hauxe da egia ezagutu nahi dute. Esate baterako, desagertuak badaude, biktimek non dauden jakin nahi dute. hildakoak sortu baziren konbateetan, erasoetan, bere senideek non geratu ziren gorpuak jakin nahi dute. Eta gerra amaitu ondoren, hildako edo torturatuen familiek errepresaliak jaso bazituzten, jakin nahi dute nolakoak izan ziren errepresaliak, nortzuk ziren arduradunak, non egin zituzten...EGI OSOA NAHI DUTE.


Torturak Espainian

2. EPAIKETA JUSTU bat egin behar da ardurak zeintzuk diren argitzeko.

Akusatuek abokatua izango dute, eta biktimek, ere bai. Eta ordaindu ezin badute, "ofiziozko abokatua" izan behar da. Gerra kasuetan epaitegi internazionalak izango dira. Delitu arruntetan, nazionalak. Horretarako nazioarteko itunak sinatu dituzte estatuek historian zehar. Horietan, ekintza batzuk gerra krimena gisa tipifikatzen dituzte. Nazioarteko epaitegiak izan daitezke, edo nazionalak. Horretarako zuzenbide penala (nazioan) eta Giza Eskubideen zuzenbide internazionala (gerretan, gatazka armatuetan) daude.


Torturari stop

3. Egileek legeak markatutako ZIGORRAK bete behar dituzte.

Gizateriaren kontrako krimenak egin dituztenek legezko zigorra bete behar dute: espetxe zigorrak etabar... epaiketa justua egin ondoren eta erruduntzat jo badituzte epaileek.Modu honetan sahiestu nahi duguna "inpunitatea" da. Ez badago ondoriorik, egileek errepikatu dezakete... 


Ez da errepikatu behar!!


4. Berriro EZ errepikatzeko BERMEAK

Edozein gatazka guztiz amaituta egon arte, biktimei babesa eman behar zaie. Askotan, gatazka armatuetan honek exigitzen du defendatua egotea: poliziaren presentzia segurtasuna emateko. Zoritxarrez, polizia edo armada inplikatua egon denean gatazkan bertan, biktimak kezkatuago daude poliziaren presentziarekin. Demokrazia egonkorretan, ordea, segurtasun indarrek hiritarrak defenda ditzakete.
5. Konponketa, erreparazioa: diru laguntzak eta bizitza duina bermatzeko kalte ordainak

Kasu batzuetan hildakoak egon dira. Inork ez dio biktimaren familiari hildakoa itzuliko. Baina lagungarria izan daiteke laguntza bat arlo ekonomikoan oso ahul geratu baziren. Beste kasu batzuetan, arpilatze egin bazieten leku berri bat behar izango dute biktimek: bizitzeko, lan egiteko... askotan, Estatuek hartu beharko dute ardura hori, delitugileak hilda edo zaharkiturik badaude.


6. Memoria mantentzea oso inportantea da

Gerra bat gertatu denean, giza eskubideak bortzatu direnean bakea heltzen denean, edo diktadurak egon direnean, biktimek ezin dute ahaztu. Ez dute ahaztu nahi. Ez, behintzat justiziaren ziklo osoa beteta egon arte. Eta hori gertatuta, askotan atsedena hartzen dute eta batzuetan barkatu dezakete. Adibidez, alemanian edo Polonian Holokaustoa ez ahazteko konzentrazio esparruak museoak bihurtu dituzte berriro ez errepikatzeko asmoz.




HONELA EZ!! Reino Unido indemniza...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...