Bilboko lan merkatua aztertzen
Zoaz esteka honetara!!
Sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet Ramon, Markel eta Ibonen lana. Ikasle hauek Bilboko kaleetatik ibili ziren kazetari-historiagile. Ikertu nahi zuten zer nolako egoeratan lan egiten duen gaur egun Bilboko jendeak. Nire ustez, benetan lan dotorea egin dute, eta gogoeta interesgarriak ekarri dituzte. Zatozte haiekin eta ikasi haien lanarekin!
Hona hemen sarrera honetan aurkituko duzuna:
a. Lanaren nondik norakoak.
b. Ikasleen ondorioak elkarrizketak egin ondoren
c. Elkarrizketak
******
a. Lanaren nondik norakoak.
Hauxe izan zen lanaren planteamendua:
1. Historian langileen mugimenduak lan egiten ari ginen. Han, lan baldintzak, mugimendu irautzaileak edota sindikatuen sorrera ezagutu genituen, besteak beste. Lehenengo industrializazioen prozesuetan ikusi genituen gertakizun batzuk. XIX. mendeko ideologiak aztertu genituen. Liberalismoa, sozialismoa...
2. Ekonomia arloan eskaintza eta eskaria baldintzatzen dituzten faktoreak, sistema ekonomikoak, merkatu motak, lehia,... ikusten eta ikasten ari ginen.
3. Bi irakasgai hauek batzeko eta hobeto ulertzeko, proiektu bat eraman dugu aurrera. Horretarako, ikasleek inkesta bat-batzuk prestatu dituzte kaleko ibiltariei eta familietako kideei edo lagunei egiteko.
4. Zein izan da gure helburua? Gaur eguneko lan baldintzak, lan-eskubideak eta langileen kontzientziak aztertzea. Sektoreak, eta merkatuetako arlo horietako lehia...ezagutzea. Beraz, lan merkatua aztertzea.
b. Ikasleen ondorioak elkarrizketak egin ondoren
Lan egiten genuen bitartean, hainbat gauzei buruz koonturatu ginen:
- Adibidez, lehenengoz harrigarria egin zitzaigun hau: azken hamarkadeetan oso gogor lan egin dute pertsona asko sindikatuen egoera hobetzeko, baina kalera ateratzean konturatu ginen pertsona gehienak ez zutela haien sindikatuetan konfiatzen.
- Batzuek esaten zuten beraien interesak ez zituztela defendatzen, diruagatik egiten zutela dena edo baita ere, ikusi genuen hainbat pertsonak bere sektorean sindikatuak zeuden ez zekitela.
- Horrez gain, ohartu ginen gauza oso garrantsitsu bat gertatzen ari dela: ikasketak izateak gaur egun ez du bermatzen soldata on bat izatea. Adibidez farmaziako neskak medikuntza ikasi zuen eta erietxe batean lan egiten zuen baina kaleratu zuten enplegatuen (soldatapekoen) zerrendan erreforma bat egin nahi zutenean.
- Ia pertsona guztiak kanpokoak ziren ala beste leku batean ikasi zuten, 8 pertsonetatik bakarrik bi ikasi izan zuten Euskadin, beste bost pertsonak beste erkidego autonomoekoak ziren eta azkena ingelesa zen. Oso kurioso iruditu zitzaigun nola pertsonak gehienek esaten zuten ez zirela mugituko lan hobe bat lortzeko nahiz eta gehienak kanpokoak izan! Horrekin batera, esaten zuten ez zirela joango ezta diru gehiago irabazten ere eta horrekin ikusten da nola jendeak erosotasuna bilatzen-nahiago duen eta ez, ordea, dirua.
- Azkenik, gehien harritu gintuena izan zen ikustea nola gizon batek 2000 euro kobratzen zuen eta esaten zuen arazoak zituela hileko azken egunera heltzeko; eta, batera, 900 euro kobretzen zituen batek ez zuen arazorik izaten hileko azken egunetara heltzeko.
c. Elkarrizketa batzuk
LEHENENGO ELKARRIZKETA
-Zertan lan egiten duzu? Edo non lan egiten zenuen?
-Jubilatuta nago. Lan egiten nuen entitate bankario batean.
-Zeinek ziren zure lan baldintzak? Eta pozik zeuden haiekin?
-Lan egiten nuen zortzi ordu egunero eta oporreri buruz hitz egiten hilabete bat neukan urtean. Bai, oso pozik nengoen nire lan baldintzekin.
-Diru extrak edo soldata bikoitzak zenituen?
-Bai. Udakoa eta gabonetakoa.
-Beste leku batean lan egin duzu?
-Ez, bakarrik horretan. 42 urte
-Sindikatuak zenituen lan postuan?
-Bai. 3-4 sindikatuak
-Eta beraien lana egiten zuten eta zuen lan baldintzak hobetzen zenituzten?
-Hasieran bai, baina gero ez. Oso politikoak bihurtu ziren.
-Zure lana gustoko zenuen edo beste lan bat probatu nahi zenuen?
-Ez, nire lana asko guztatzen zitzaidan. Oso ondo egiten nuen..
-Zenbat kobratzen zenuen?
- 4000€ hilero
-Noiz behinka sentitu duzu ez zenuela hilabetea amaituko?
- Bai, garai txarretatik pasatu nuen baina beste baldintzetan nengoenean.
-Hemen ikasi duzu?
-Bai hemen BIlbon.
- Beste leku batean (Espainatik kanpo) lana eskaini izan balizuten lan baldintza hoberekin, onartuko zenituen?
-Lan baldintzak hobeagoak izan balira, bai.
Ez zigun utzi argazki bat atera.
***
BIGARREN ELKARRIZKETA
El Puerto tabernako zerbitzaria.
-Zertan lan egiten duzu? Edo non lan egiten zenuen?
-Gelazain bezala El Puerto tabernan
-Zeinek ziren zure lan baldintzak? Eta pozik zeuden haiekin?
-Normalean ez da horrela izaten, baina leku honetan oso kondizio onak dauzkat: astero 40 ordu lan egiten ditut, urtero oporreko hilabete bat daukat eta nire nagusiak oso ondo tratazen naute.
-Beste leku batean lan egin duzu? Eta non? Eta zure lan baldintzak hobeak ziren lehen?
-Bai, hainbat tabernatan egin dut lan baina leku honetan baldintzak oso onak dira. Normalean ordu gehiegi lan egiten ditugu, gutxiago kobratzen dugu… Baina hemen gauzak guztiz desberdinak dira.
-Sindikatuak dituzu?
-Bai baina ez dut konfiantza haiengan.
-Zure lana gustuko duzu edo beste lan bat izatea gustatuko litzaizuke?
-Bai, nire lana gozatzen dut eta hemen ondo nago.
-Noizbaiten beltzan kobratu duzu?
-Ez
-Zenbat kobratzen duzu?
-2000 euro
-Noiz behin sentitu duzu ez zenuela hilabetea amaitzen?
-Bai,hilabetero sentitzen dut dirua falta zaidala.
-Premiak dituzu?
-Ez digute ezer gehiago ematen soldataz aparte.
-Hemen ikasi duzu?
-Ez, Granadan enpresarialak ikasi nituen
- Beste leku batean (Espainatik kanpo) lana eskainiko balizute lan baldintza hoberekin, onartuko zenuke?
-Ez, niretzat familia oso garrantzitsua da
****
HIRUGARREN ELKARRIZKETA
Zertan lan egiten duzu? Edo non lan egiten zenuen?
Orain langabezian nago baina lehen zerbitzaria nintzen Berangoko bar batean.
-Zeinek ziren zure lan baldintzak? Eta pozik zeuden haiekin?
Nire lan baldintzak guztien bezalakoak ziren. Bai pozik nengoen haiekin.
-Beste leku batean lan egin duzu? Eta non? Eta zure lan baldintzak hobeagoak ziren lehen?
Beste baretan lan egin nuen eta lan baldintzak oso antzekoak ziren.
-Sindikatuak dituzu?
Ez dut sinesten sindikatuetan. Bere lana ez dute ondo egiten.
-Zure lana gustuko zenuen edo beste lan bat izatea gustatuko litzaizuke?
Ez, nire lana asko gustatzen zitzaidan. Oso pozik nengoen.
-Noizbaiten beltzan kobratu duzu?
Ez.
-Zenbat kobratzen zenuen?
800-1000
-Noiz behin sentitu duzu ez zenuela hilabetea amaitzen?
Ez.
-Premiak zenituzun?
Ez, dena kontratuan sartuta etortzen zen. 45 egun libre neuzkan.
-Hemen ikasi duzu?
Bai.
- Beste leku batean (Espainatik kanpo) lana eskainiko bazintuzte lan baldintza hoberekin, onartuko zenuke?
Ez, Bilbo gustoko dut.
***
(Elkarrizketa guztiak ez ditut hemen jarri.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario