sábado, 25 de enero de 2020

Langileak gaur (2)




Langileak eta lan merkatua Bilbon

2020ko urtarrilean





Sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet Dayana, Sara eta Juneren lana. Ikasle hauek Bilboko kaleetatik ibili ziren kazetari-historiagile. Ikertu nahi zuten zer nolako egoeratan lan egiten duen gaur egun Bilboko jendeak. Nire ustez, oso lan polita egin dute, eta gogoeta interesgarriak ekarri dituzte. Zatozte haiekin eta ikasi haien lanarekin!

Hona hemen sarrera honetan aurkituko duzuna:

a. Lanaren nondik norakoak.
b. Ikasleen ondorioak elkarrizketak egin ondoren
c. Elkarrizketak

****


a. Lanaren nondik norakoak.

Hauxe izan zen lanaren planteamendua:

1. Historian langileen mugimenduak lan egiten ari ginen. Han, lan baldintzak, mugimendu irautzaileak edota sindikatuen sorrera ezagutu genituen, besteak beste. Lehenengo industrializazioen prozesuetan ikusi genituen gertakizun batzuk. XIX. mendeko ideologiak aztertu genituen. Liberalismoa, sozialismoa...

2. Ekonomia arloan eskaintza eta eskaria baldintzatzen dituzten faktoreak, sistema ekonomikoak, merkatu motak, lehia,... ikusten eta ikasten ari ginen.

3. Bi irakasgai hauek batzeko eta hobeto ulertzeko, proiektu bat eraman dugu aurrera. Horretarako, ikasleek inkesta bat-batzuk prestatu dituzte kaleko ibiltariei eta familietako kideei edo lagunei egiteko.

4. Zein izan da gure helburua? Gaur eguneko lan baldintzak, lan-eskubideak eta langileen kontzientziak aztertzea. Sektoreak, eta merkatuetako arlo horietako lehia...ezagutzea. Beraz, lan merkatua aztertzea.



b. Ikasleen ondorioak elkarrizketak egin ondoren

"Lan honetatik ondorioztatu duguna  da gaur eguneko langile gehienek patroi berbera jarraitzen dutela. Soldatari, ordutegiari eta lan baldintzei buruz hitz egiterakoan, konturatu gaitezke 1000 euro inguru kobratzen dutela gehienok (nahiz eta salbuezpenak ere egon, non gehiago edo gutxiago kobratzen duten). Langileen erantzunak aztertu eta gero, gehienok 8 ordu lan egiten dutela ohartu gara eta azkenik, orokorrean lan baldintzekin eroso daudela jakin dugu". 
Sara

"Lan hau egiteko momentuan izan ditugun zailtasunak ez dira asko izan. Baina nagusiak izan dira pertsona batzuk ez zutela galdera batzuk ondo ulertzen eta azaldu behar izan dizkiegu (txinatar-dendan, adibidez.)

Interes handia geneukan esaten delako txinatar-dendetan ordu asko lan egiten dutela. Horregatik, egoerari buruz zerbait jakin nahi genuen. 

Beste gauza berri bat guretzat izan da pertsona batzuk ez zutela bere lanari buruz hitz egin nahi edo ez zutela denborarik gure galderak erantzuteko.

Beste alde batetik, asko ikasi dugu lan honekin pertsona batzuen egoerari buruz. Horietako asko ireki direlako gurekin bere lanari buruz hitz egiteko momentuan eta asko eskertzen dugu gurekin izan duten adeitasuna (eate baterako, Arresen, trufak oparitu dizkigute)".
June

"Langileei galdetzen arin gintzaienean harritu gintuen gauza bat hurrengoa da: Batzuk ez zekiten zer zen sindikatu bat. Guk dakigunez, sindiktu bat kideen interesak babesten dituen elkarte mota bat da; bereziki, beren lanbide, ekonomia eta gizarte-interes komunen alde egiteko. Sindikatu bat langileek osatzen duten elkartea da.

Beharrezkoa da langileen eskubideak eta interesak defendatzen dituztelako; eta beste aldetik, lan-postuetan legeak betetzen diren ala ez arduratzen dira. Beraz, langile bat sindikatua zer den ez jakitea kezkagarria da, nire ustez. Gainera hori ez zekiten pertsonak 25-30 urtekoak ziren, hau da: gazteak. Gauzak honela galdera bat egiten diot neure buruari: zer ikasten ari gara?" 
Dayana




c. Elkarrizketak


GOZOKI DENDA
GALDERA: Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
ERANTZUNA: Autonomoa
G: Ze ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, baino gutxiago, ordu-extrak..
E: 8 ordu baino gehiago
G: Zein tartetan dago zure soldata? 1000€ baino gutxiago, 1000€-1500€…
E: 1000€ baino gehiago
G:: Zein sektoretan lan egiten duzu?
E: bigarren mailako salmentan
G: Zein baldintzetan lan egiten duzu? Gustura zaude zure lan-baldintzetan?
E: Bai, beno, normal
G: Zein sindikatuk defendatzen zaitu?
E: Inork ez.
G: Lehia asko dago zure lan munduan?
E: Bai, asko
G: Sektore horren inguruan zerbait aldatuko zenuke?
E: ez

HOTELA
GALDERA: Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
ERANTZUNA: enpresa batean lan egiten dugu.
G: Ze ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, baino gutxiago, ordu-extrak..
E: 8 ordu 
G: Zein tartetan dago zure soldata? 1000€ baino gutxiago, 1000€-1500€…
E: 1000€ baino gehiago
G:: Zein sektoretan lan egiten duzu?
E: turismoan
G: Zein baldintzatan lan egiten duzu? Gustura zaude zure lan-baldintzetan?
E: Bai 
G: Zein sindikatuk defendatzen zaitu?
E: Inork ez,
G: Lehia asko dago?
E: ez, normala
G: Sektore horren inguruan zerbait aldatuko zenuke?
E: Beno...lan baldintzak eta bezero batzuk.
G: Zer egiten duzu bezeriari erakartzeko?
E: Internetean aritzea.
G: Zertan oinarritzen zara prezioak jartzeko?¨
E: Merkatuak ematen dituenak.
G: Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E: Bai.
G: Zer bereizten dizuete besteentzat? 
E: Kalitatea, aukeraketa, kategoriak eta denda hau 1940tik dagoela.
G: Edozein motatako prezioa jartzen duzue edo deskonturen bat egiten duzue?
E:   Noizbaiten zenbait beherapenak egiten ditugu.


KIOSKO ONCE
GALDERA: Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
ERANTZUNA: enpresa batean lan egiten dut.
G: Ze ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, baino gutxiago, ordu-extrak..
E: 8 astelehenetik ostiralera, 8 ordu egunero.
G: Zein tartetan dago zure soldata? 1000€ baino gutxiago, 1000€-1500€…
E: 1000 baino gehiago.
G:: Zein sektoretan lan egiten duzu?
E: Jokoan.
G: Zein baldintzetan lan egiten duzu? Gustura zaude zure lan-baldintzetan?
E: Bai.
G: Zein sindikatuk defendatzen zaizu?
E: CCOO
G: Lehia asko dago?
E: Nahikotxo, bai.
G: Sektore horren inguruan zerbait aldatuko zenuke?
E: lan baldintzak aldatzea zeren eta ikusten duzuenez nik kiosko batean lan egiten du baina nire lankide gehienek kalean lan egiten dute eta bereziki, hemen iparraldean...nahiko latza da eguraldi txarra egiten badu.
G: Zer egiten duzu bezeriari erakartzeko?
E: ez dut askorik egiten, ingurunetik ibili, merkatuak etb...
G: Zertan oinarritzen zara prezioak jartzeko?¨
E: Prezioak finkatuta daude, ez da gure kontua.
G: Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E: Edozein gauzetan oso garrantzitsua da
G:Zein da enpresa honen helburua?
E: Bereziki, etekinak ateratzea desgaituentzat




BM SUPERMERKATUA
GALDERA: Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
ERANTZUNA: enpresa batean lan egiten dut.
G: Ze ordutegian lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, baino gutxiago, ordu-extrak..
E: 47 ordu astero
G: Zein tartean dago zure soldata? 1000€ baino gutxiago, 1000€-1500€…
E: 1000€ baino gehiago
G:: Zein sektorean lan egiten duzu?
E: Elikagaigintzan
G: Zein baldintzetan lan egiten duzu? Gustura zaude zure lan-baldintzetan?
E: Bai
G: Zein sindikatu defendatzen zaitu?
E: ELAk.
G: Lehia asko dago?
E: Pila bat!!
G: Sektore horren inguruan zerbait aldatuko zenuke?
E: Denden arteko lehia, ordutegiak...
G: Zer egiten duzu bezeriari erakartzeko?
E: Bezeroak ondo tratatzea.
G: Zertan oinarritzen zara prezioak jartzeko?¨
E: zentraletik jarrita datoz.
G: Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E: Kalitatea lehentasun bat da guretzako.
G: Zer bereizten dizuete besteentzat? 
E: “Gustu ona”
G: Edozein motatako edo deskonturen bat egiten duzue?
E: Bai.



***




G:Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
E:Enpresa batean lan egiten dut
G:Zer ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, 8 ordu baino gutxiago…
E:8 ordu baino gehiago
G:Zenbat kobratzen duzu? >1000, <1000 , 
E:1000 baino gehiago
G:Zer sektoretan lan egiten duzu?
E:Ongizatean.
G:Zer baldintzetan lan egiten duzu? Eroso zaude baldintzekin?
E:
Bai.
G:Zer sindikatu babesten zaitu?
E:Inork
G:Lehia asko dago?
E:Ez dakit
G:Sektore honetako zerbait aldatuko zenuke?
E:Eee… ba ez dakit, ez dakit.
G:Zer egiten duzu bezeroak erakartzeko?
E:Zerbitzu on bat eman, jendearekin adeitsua izan...
G:Zer hartzen duzue kontuan prezioak jartzeko momentuan?
E:Ez ditugu guk ipintzen.

BETAURREKO-DENDA:

G:Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
E:Enpresa batean lan egiten dut.
G:Zein ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, 8 ordu baino gutxiago…
E:8 ordu baino gutxiago.
G:Zenbat kobratzen duzu? >1000, <1000 , 
E:1000 baino gutxiago ez delako lanaldi osoa.
G:Ze sektoretan lan egiten duzu?
E:Ehun-sektorea.
G:Ze baldintzetan lan egiten duzu? Eroso zaude baldintzekin?
E:
Bueno beti daude gauzak aldatzeko 
G:Ze sindikatuk babesten zaitu?
E:Inor, oso gutxi gara eta ez daukagu.
G:Lehia asko dago?
E:Bai
G:Sektore honetako zerbait aldatuko zenuke?
E:Ez dakit… prezioen gerra ze da sektore guztietan gertatzen den gauza bat.
G:Zer hartzen duzue kontuan prezioak jartzeko momentuan?
E:
Produktuaren kostaprezioan.
G:Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E:Noski. Zu erosten baduzu zerbait 20€-tan ezin duzu  20€-tan saldu. 100€ kostatzen duten betaurreko batzuk ez dute balio 400€ balio duten betaurreko batzuek bezala. 
G:Edozein motatako edo deskonturen bat egiten duzue?
E:Bai, guk deskonturen bat egiten dugunean marka guztian egiten dugu.




ARROPA-DENDA: Calzedonia

G:Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
E:Enpresa batean lan egiten dut
G:Ze ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, 8 ordu baino gutxiago…
E:8 ordu baino gutxiago edo 8 ordu.
G:Zenbat kobratzen duzu? >1000, <1000 , 
E:1000 baino gehiago
G:Ze sektoretan lan egiten duzu?
E:Optika
G:Ze baldintzatan lan egiten duzu? Eroso zaude baldintzekin?
E:
Bueno, beti daude gauzak aldatzeko baina bai.
G:Ze sindikatuk babesten zaitu?
E:(C.C.O.O.)COMISIONES OBRERAS
G:Lehia asko dago?
E:Bai dago.
G:Sektore honetako zerbait aldatuko zenuke?
E:Soldatak eta ordutegiak.
G:Zer desberdintzen zaituzte?
E:Kalitatea eta prezioa bereziki.
G:Zer egiten duzue bezeroak erakartzeko?
E:Erakuslehioa da gehien erakartzen dituena bezeroak eta denda nola apainduta dagoen ere.
G:Zer hartzen duzue kontuan prezioak jartzeko momentuan?
E:
Ez ditugu guk ipintzen,zuzenean zentraletik imposatzen dizkigute.
G:Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E:Bai.
G:Edozein motatako edo deskonturen bat egiten duzue?
E:Bai,noski.



TXINATAR-DENDA:

G:Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
E: Autonomoa naiz.
G:Ze ordutegian lan egiten duzu?8 ordu baino gehiago, 8 ordu baino gutxiago…
E:Gutxi gorabehera 8 ordu.
G:En que rango sueles cobrar? >1000, <1000 , 
E: ...
G:En que sector trabajas?
E: ... 
G:En que condiciones trabajas? ¿Estas a gusto con ellas?
E: Bai.
G:Zer sindikatuk defendatzen zaituzte?
E: ....
G:Lehia asko dago?
E: Gutxi.
G:Zer egiten duzue bezeroak erakartzeko?
E: ...
G:Zer desberdintzen zaituzte besteengandik?
E: ...
G:Zer hartzen duzue kontuan prezioak jartzeko momentuan?
E: ...

MAKILLAJE DENDA:
G: Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
E: Enpresa batean lan egiten dut.
G: Ze ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, baino gutxiago, ordu-extrak..
E: Egunaren araberakoa da.
G: Zein tartetan dago zure soldata? 1000€ baino gutxiago, 1000€-1500€…
E: Mila eta pixka bat gehiago
G:: Zein sektoretan lan egiten duzu?
E: Drogeria edo lurrindegi dela uste dut.
G: Zein baldintzatan lan egiten duzu? Gustura zaude zure lan-baldintzetan?
E: Bai 
G: Zein sindikatuk defendatzen zaitu?
E: Ideiarik ez sindakatuari buruz… pasapalabra?
G: Lehia asko dago?
E: Produktuaren markaren araberakoa da eta eskariaren arabera ere 
G: Sektore horren inguruan zerbait aldatuko zenuke?
E: Ezer ez.
G: Zer egiten duzu bezeroei erakartzeko?
E: Aholkatu eta ondo tratatu
G: Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E: Noski baietz
G: Zer bereizten dizuete besteentzat? 
E: Bezeroarekin daukagun tratua
G: Edozein motatako edo deskonturen bat egiten duzue?
E:  Bai


ARRESSE GOZOTEGIA

G: Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
E: Enpresa batean lan egiten dut.
G: Ze ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, baino gutxiago, ordu-extrak..
E: 8 ordu baino gutxiago Gainera, ordu gehigarriak egiten ditut Gabonetan eta abar
G: Zein tartetan dago zure soldata? 1000€ baino gutxiago, 1000€-1500€…
E: 1000€ baino gutxiago
G:: Zein sektoretan lan egiten duzu?
E: Saltzaile bezala, hau da 3. sektorean.
G: Zein baldintzatan lan egiten duzu? Gustura zaude zure lan-baldintzetan?
E: Bai, beraiekin eroso nago.
G: Zein sindikatu defendatzen zaizu?
E: Comisiones Obreras (C.C.O.O.)
G: Lehia asko dago?
E: Asko dagoela ezetz esango luke, baina denetan bezala dago.
G: Sektore horren inguruan zerbait aldatuko zenuke?
E: Oporrak. Alabaina, oporrak beste egun bat direla uste dut 
G: Zer egiten duzu bezeriari erakartzeko?
E: Produktuak bakarrik erakartzen ditu bezeroak, zerbitzu on batek erakartzen ditu.
G: Zertan oinarritzen zara prezioak jartzeko?¨
E: Ez ditut jartzen baina lehengaiaren balioan oinarrituta dago
G: Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E:  Bai
G: Zer bereizten dizuete besteentzat? 
E: Kalitatea.
G: Edozein motatako edo deskonturen bat egiten duzue?
E: Ez horrela da.



TAXILARI:
G: Autonomoa zara edo enpresa batean lan egiten duzu?
E: Autonomoa naiz
G: Ze ordutegitan lan egiten duzu? 8 ordu baino gehiago, baino gutxiago, ordu-extrak..
E: 8 ordu baino gehiago
G: Zein tartetan dago zure soldata? 1000€ baino gutxiago, 1000€-1500€…
E: 1500€-tik 2.500€ arte
G:: Zein sektoretan lan egiten duzu?
E: 3.sektorean.
G: Zein baldintzatan lan egiten duzu? Gustura zaude zure lan-baldintzetan?
E: Gaur egun bai. Nahiz eta batzuetan ordu gehiago egin behar ditudan..
G: Zein sindikatuk defendatzen zaitu?
E: Ez nago inongo sindikatutan afiliatua
G: Lehia asko dago?
E: Beno, azkenaldian gero eta gehiago. Taxi sektorean, behintzat
G: Sektore horren inguruan zerbait aldatuko zenuke?
E: Ea ... Aldatuko nituzke gauza batzuk ... Bai, beti dago zerbait aldatzeko lanean
G: Zer egiten duzu bezeriari erakartzeko?
E: Eman zerbitzu ona ..., jendea adeitsu zaitez, bildu kobratu behar duzuna iruzurrik egin gabe eta eraman beti autoa egoera onean.
G: Zertan oinarritzen zara prezioak jartzeko?¨
E: Ez ditugu jartzen,  Bizkaiko Foru Aldundiak jartzen ditu.
G: Kalitatea kontuan hartzen duzue?
E: Nik, behintzat, beste batzuek ez dakit, baina nik bai.
G: Edozein motatako edo deskonturen bat egiten duzue?
E: Ikusteko moduan, ez dira deskontuak izango, baina, udalerritik kanpo dauden edo karreratik kanpo dauden zenbait karreratan, bezeroak prezio bat adostu dezake ezarritako tarifaren prezioaren azpitik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...