HISTORIA ETA EKONOMIA
Klima larrialdia
Klima larrialdia
Gaur, sarrera honetan, proposatuko dizuet lan bat "Guk Historia eraikitzen dugu" proiektuan. Dakizuenez, parte hau aukeratzen duzuenok ekonomiarako eta historiarako lana egin dezakezue. Hauxe da sarrera honetan duzuena:
1."KLIMA LARRIALDIA: HONDAMENDITIK KATAKLISMORA" artikulu honen atal batzuk.
2. Esteka batzuk, Naomi Klein eta Al Gore EEBBetako presidentziarako hautagai izan zenaren dokumentala.
3. Ikerketa historikoa egiteko galderak.
4. Ikerketa ekonomikoa egiteko galderak
5. Ingurumen-klinika Ekuadorren: Esperantza?
6. Azkenengo galderak. Ikertu, pentsatu, iritzia eman!
5. Ingurumen-klinika Ekuadorren: Esperantza?
6. Azkenengo galderak. Ikertu, pentsatu, iritzia eman!
1. "KLIMA LARRIALDIA: HONDAMENDITIK KATAKLISMORA"
"Klima larrialdiarekin gertatzen diren gezur edo gaizki-ulertuen artean handienetakoa «oso konplikatua» delako ustea da. Zientzialarien kontu bat dela, konplexuegia giza jende korrientearentzat. Planetaren egoera klimatikoaz ezin dela diagnosi argi eta laburrik eman fenomeno globalegia delako, iheskorra oso. Eta hortik aurrera, larrialdiaren beraren existentzia ezeztatzera iristeko ez da jauzi handirik egin behar, eszeptizismoak erraz harrapa gaitzake.
Baina ez da Zientzian lizentziaduna izan behar gertakari hiltzaile batzuez ohartzeko. Adibidez, Artikoa urtzen ari dela. Denok dakigu beroegi dagoenean izotza urtu egiten dela. Eta datuak hor daude: azken 70 urteetan izotzaren %70 urtu egin da, eta horrek tenperaturaren igoera dramatiko eta berehalakoa ekarri du, eta lehen aurreikus zitezkeen sasoien zikloa hautsi ditu nekazariak beldurtzeraino. Beraz, Natura Zientzietan lizentziaduna izan gabe esan daiteke planetan izotzik ez badago kaosa izango dela nagusi.
Tenperaturaz hitz egin genezake. Nola karbonoak atmosferan 10 eta 30 urte inguru behar dituen tenperaturak igotzeko, eta gaur bertan karbonoa isurtzeari utziko bagenio ere, datozen urteetan beroketa ezingo genukeela ekidin. Eta beroketak milioika eta milioika jenderentzat gosea esan nahi du eta hainbat herrialderentzat kolapso sozial erabatekoa. Horixe dela erreala larrialdia. Karatxin, adibidez. Iazko batez besteko tenperatura 44 °C-koa izan zen eta kontaezinak izan ziren beroak jota hildakoak. Baina, jakina, Karatxi Karatxi da, eta lekutan dago!
Hondamendia badator eta datorrenean oso azkarra izango da. 30 urte daramatza munduak krisiari soluzio bat bilatzen eta bitartean karbono jaurtiketak %60 igo dira. Eskandaluzkoa benetan. Zer egin, baina? Hasteko egiari begietara begiratu. Errazkeriak utzi, klimaren beroketaren aurrean haize egokitua dugula alternatiba pentsatzeari utzi adibidez. Eta gero, sistema aztoratu eta sakrifizioak onartu beharko dira, kolektiboak eta norbanakoak. Kontzientziazko ekintza dugulako, gizalegezko betebeharra".
Mikel Zubimendi
7K Aldizkarian.
2019ko abenduaren 29an.
2. Esteka batzuk, Naomi Klein eta Al Gore: hitzaldia eta dokumentalaren laburpena.
3. Ikerketa historikoa egiteko galderak.
1. Noiztik hasi dira negutegi efektuko gasak pilatzen? Zer
gertatzen ari zen historian? Zeintzuk dira industriarik kutsatzaileenak? Historian zehar, zein herrialdetan kokatu dira? Non kokatzen dira gaur egun industriarik kutsatzaileenak deslokalizazioaren ondorioz?
2. Zein ondorio klimatiko zuzena dute negutegi efektuko gas
horiek?
3. Ondorioztatu daiteke arduraren bat herrialdeen artean? Beste
modu batean esanda, nortzuk izan dira, ba historian ardura handiena dutenak
negutegi efektuko gasak botatzeagatik?
4. Bilatu noiz gertatu den azkenengo Nazioarteko Klima Topaketa.
4. Ikerketa ekonomikoa egiteko galderak
1. Zeintzuk dira klima
aldaketaren ondorioak:
a.
Ondorio materialak.
b.
Ondorio sozialak
c.
Ondorio ekologikoak
d.
Ondorio ekonomikoak
2. Nork bilatu behar ditu irtenbideak? Maila nazionalean edo
nazioarteko mailan?
a. Nazioartean, nor izan
daiteke?
b. Nazio mailan, zeintzuk dira
eragile ekonomikoak?
I. Arlo Publikoan: Zer egin
dezakete gobernuek edo udaletxeek?
II. Arlo pribatuan: Zer egin
dezakete familiek edo enpresek?
5. Ingurumen-klinika Ekuadorren: Esperantza?
ESTEKAK:
CLINICA AMBIENTAL
Texaco. Chevron.
Los mecheros de la muerte.
6. Azkenengo galderak: Ikertu, pentsatu, iritzia eman!
- Zer da UDAPT??Zer dira “los mecheros de la muerte”?
- Zein motatako enpresa dira Texaco eta ingurumen-klinika?
- Zer egiten dute biek?
- Begiratu lehenengo bideoan “Haciendo reparación” izenekoa.
- Zergatik dituzte interes kontrajarrita Clinica ambientalak eta Chevron-Texaco?
- Zer nolako sistema ekonomikoa da Ekuadorrekoa?
- Ongizatearen Estaduaren islada ikusi ahal da Amazonian, indigenen artean?
- Zergatik?
- Zein da zure iritzia? Nola konpondu daiteke egoera?
No hay comentarios:
Publicar un comentario