2020ko urtarrilean.
Hedabideak, ekonomia eta boterea.
Informazioa edo manipulazioa?
(Ramon L-ren laneko azala)
Lan honetan ikasleek bideoa ikusi dute klasean -eta etxean!-. Gero ulertu ez dutena galdetu dute klasean. guztion artean zalantza batzuk argitu ditugu (euskeraz, jakina!). Hori guztia egin ondoren, erlazionatu dute ikusitakoa haiek klasean ikasi dituzten kontzeptu ekonomiko eta sozial batzuekin. Hona hemen erantzun interesgarri batzuk, idatziz emanda.
HONA HEMEN IKASLEEN LANEN ZATI BATZUK:
Non dago, ba, boterea? Gobernuetan edo hedabideetan? Nork kontrolatzen du komunikazioa?
"Dokumentalak azaltzen du nor dagoen hedabide handien atzean eta planteatzen du honek eduki ahal duen efektua informazio lokal eta internazionalean. Tesia eta ikuspuntua anti-neoliberala da eta agertzen dira herri batzuk, hala nola: Venezuela, Bolivia edota Argentina. Haietan aldaketa legalak egin dituzte komunikabideen arloan. Gero, galdetzen diete komunkabide desberdinen kazetariei zein iritzia duten prentzaren arautze edo askatasunaren inguruan. (...)
Ez dakit ea esan daitekeen "hay una mosca en una botella de coca-cola" ala ez. Badakit ia hedabide guztiek, ahalmen handia dutenek ez dutela informazio osoa ematen...gezurra esaten dutela, maneiatu, manipulatu egiten gaituztela,eta abar...(...)"
"Dokumentala hedabideen kontrol pribatuari buruzkoa da. Hala nola, dokumentalean aipatzen dira PRISA, La sexta, Antena 3, El País, ABC, etabar. Prentsa taldeetan antolatzen dira eta talde horiek komunikabide nagusiak kontrolatzen dituzte. Egoera honek adierazi nahi du kazetariek ezin dituztela talde handien interesen kontrako kritikak egin. Dokumentalean herrialde batzuetako gobernu ezkertiarrak agertzen dira, eta hauek izango lirateke:
- Cristina Kirchner-ena Argentinan.
- Rafael Correa-rena Ecuadorren
- Chavez eta Madurorena Venezuelan
- Evo Moralesena Bolivian
Dokumentalean kontatzen dute nola gobernu hauek Espainiako enpresen interesak "ukitu" dituzten. Eta gobernu hauek zerbait egin dutela enpresa handi batzuen interesen kontra. Eta...legez kanpoko jardueren kontra?. (...)"
Bego O.
***
"Merkatu ekonomian enpresek komunikabideak dituzte merkatua libre dagoelako eta enpresek estatuari propaganda egiten diote sistema honekin jarraitzeko"(...)".
Ramon L.
***
(Bego O-ren laneko azala)
"Pribatizazioak versus nazionalizazioak: Guztiz kontrako kontzeptuak dira. Pribatizazio batean Estaduak kudeatzen dituen zerbitzu publiko eta bestelako enpresa-jarduerak enpresa pribatuen esku uzten da. Pribatizazioaren aldeko argudioen artean, ekimen pribatuak kudeaketa publikoa baino eraginkorragoa dela esaten da.
Nazionalizazio batean, ordea, lehen enpresa pribatuen esku zeuden jarduera ekonomikoak estatuak bere gain hartzen ditu. (...)
Hedabideak sektore pribatuko kontrol osoa daukate, eta hauek beraien ideiak zabaldu ahal dituzte telebistan, irratian, eginkarietan...baita gure mugikorretan ere!!Baina hau: ondo dago? egunero gure kontzientzia aldatzen saiatzen diren hainbat enpresa pribatuekin topatzen gara eta honek gure burua "hunkitu" dezake. (Eragina sakona izan dezake guregan). (...)
Nire iritziz hedabide pribatuak kontrolatzen dituztenak politika kontrolatuko dute. Gaur egungo gizartea alferra da (...) eta ez du ikuspuntu desberdinak erabiltzen errealitatea aztertezko. (...)
Markel P.
***
"Plangintza zentralizatua sistema ekonomiko bat da non sektore nagusiena publikoa da; hau da, estatuak esku hartzea izaten du ekonomian eta politikan, ekitatea lortzeko asmoz. Kasu honetan, bideoan agertzen den moduan Evo Moralesek lege berri bat non komunismoaren eredua jarraitzen du eta estaduaren diru laguntzak banatzen ditu, informazioaren arloa arautuz:
- %33 sektore pribatuak kontrolatzen jarraituko du
- %33 baliabide murriztutako giza taldeei emango die (indigenei, langileei) - Honela beste giza taldeen antzeko baldintzetan bizitzeko aukerak izango dituzte.
- %33 Estatuak kontrolatuko du
Izan ere, lege hau ezarri baino lehen sektore pribatuak komunikazioen %90a hartzen eta kontrolatzen zuen. Hori zela eta, desparekotasun handia sumatzen zen(...).
(...) Evo Moralesek hartutako neurria enpresak nazionalizatuz ez zen aproposena izan. Agian komenigarriagoa litzateke enpresak dauden moduan geratzea. Azken finean, beraiek ordaindutako jabetzak dira eta inork ez dauka eskubidea haien jabetza kentzeko edo aldatzeko".
Sara A.
***
"(...) Hau guztia zerikusia dauka ekonomia eta politikarekin? (...)
Hedabideek botere handia maneiatzen dute zeren eta, guk irakurtzen, ikusten edo entzuten dugun informazioa haiengandik datorkigu. Agian, egia da makilatzen dutela informazioa; baina guk ere ardura dugu eta gehiago informatu edo ikertu behar dugu haiek guri "burua ez jateko". Arreta handia izan behar dugu enpresa pribatuekin kate handi eta garrantzitsuetab parte hartzen dutelako. Eta, aldi berean, alderdi politiko batekin loturak izan ditzakete. (...)
Nire ustez, hotsa ez duten giza taldeek leku bat izateko eskubidea behar dute, adibidez, talde feminista. Beste aldetik, enpresa pribatuek botere guztia izango balute teleberriak ikusteko kostua oso garestia izango litzateke (...)
Dayana V.
***
DEBATERAKO- Eztabaidarako:
Hemen ez ditut kopiatu ikasle guztien hausnarketak. Oso interesgarriak izan diren batzuk ez daude hemen. Baina hauekin debatea sor dezakegu. Berriro irakurriko dugu azpimarratutakoa eta argudioak emango ditugu alde eta kontra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario