martes, 7 de enero de 2020

Iraultza liberala Frantzian


 LIBERALISMOA ABSOLUTISMOAREN KONTRA
"Iraultzaileen azalean jarri!"




Lan honetan IDATZI beharko duzue. Oso inportantea izango da zuek ondo idaztea eta dena modu egokian azaltzea.
Gutunak idatziko dituzue.
Gutun horietan eskema hay jarraitu beharko duzue:

GUTUNAREN ESKEMA

0. Pentsatu nori idatzi nahi diozun eta agurtu modu egokian. Jarri data, lekua. Gero, jarraitu azaltzen.
1. Nor zara? zein estamendutan zaude?
2. Nolakoa da bizi behar duzun egoera? -arlo ekonomikoan, arlo politikoan, arlo sozialean- Nolakoak dira zure arazoak, zure esperantzak?
3. Zer gertatu da zure herrialdean zuk gutun hori idazteko? egoera apur bat azaldu.
4. Zer egiteko prest zaude?

**************

PROZESUA:

1. Irakurri, informazioa bilatu

Zure gutuna egiteko Frantziako iraultzaren edukinak beharko dituzu. Beraz, zoaz liburura eta kokatu bi gertakizun horiek.  Astiro irakurri behar dituzu. Irakurketa horretarako klasean bi saio izango duzu testu horiekin lan egiteko. Galdera guztiak irakasleari egin iezazkiozu!! Gero, ez ahaztu irakaslearen power point-a duzula. Beraz, lehenengoz, testu osoko irakurketa globala egin, dena ulertzeko.

2. Egin ardatz kronologikoa

Gertakizunak garaian ulertzeko. Osatu zure datuak atzoko kantan ikusitako datuekin. (Lady Gaga-rena).

3. Jarraitu goian duzun GUTUNAREN ESKEMA.

4. Agurtu eta sinatu gutuna.

*******************************

Luzera: Bi orrialde, gutxienez.

Pertsonaia desberdinen pentsamenduan sakontzeko sailkatu dut gelako ikasleak. Talde bakoitzari pertsonaia bat tokatu zaio. Hauek dira pertsonaiak.

a) Frantziako herri xeheko nekazaria. 
b) Frantziako jurista bat, abokatua.
c) Jakobinoa, esate baterako Robespierre.

a) Frantziako herri xeheko nekazaria. 





Deskribapena PPT-ean duzu batez ere 33. orrialdean -diapositiban- eta 45koan. Nekazari bat zara. Baina zure familiaren kide batzuk hirira joan ziren eta orain "Sans coulott"- taldeko kideak dira. Beraien egoera eta eskakizunak 59. diapositiban aurkituko dituzu.

b) Frantziako jurista bat, abokatua.



Zure deskribapena egiteko, hartu kontuan Estatu Batuetako Virginiako Herri Onaren Giza Eskubideen Aldarrikapena. Hartu kontuan "subiranotasuna" hitza (46. diapositiban)

c) Jakobinoa: Robespierre. 



Kasu honetan gobernura helduko zara (edo heldu zara jada!). Gogoratu egin duzunaren argiak (61. diapositiban) eta zer egiteko prest zauden (62...); beraz: itzalak...


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...