lunes, 20 de enero de 2020

Fake-ak eta"egia-osteak"




Fakeak, "egia-osteak" edo "albiste faltsuak"
Informazioaren munduan, non dago egia?



Azken urteotan, informazioa biderkatu egin da gure bizitzetan. Informazioa eta albisteak leku guztietatik heltzen zaizkigu. Facebook-en, Whatsapp-en Instagram-en edo Twitter-en irakur ditzakegu berriak, albisteak, iruzkinak, "egiak"... Konturatu naiz ikaslerik interesatuenek gauza asko ikasten dutela Interneteko sare sozialetan edo hedabide digitaletan. Zein ondo, ezta? Gaurko gazteek askatasun handia dute edukiak topatzeko. Baina, askeak dira informazio ona aurkitzeko? Askeak gara? Irakurtzen dugun guztia egia da?

Fake bat albiste faltsu(tu)a da. Gezur bat, egiaren "zati" txiki batekin. Batzuetan, nahi gabe egiten den prozesua da. Esaten dugu esaldi bat historiako oso pertsonaia ezagun batena dela ez dakigulako oso ondo non bilatu edo norena den. Eta borondate txarrik gabemantentzen dugu akatsa

Beste batzuetan, ordea, iritzi publikoa manipulatzeko erabiltzen da; orokorrean, iritzia manipulatzeko interesa duten botereek egiten dute: botere politikoak, ekonomikoak... Horretarako, hedabideak erabiltzen dituzte eta dirua inbertitzen dute. 

Goazen, ba informazioaren "egiazkotasuna" aztertzera!






1. urratsa: ERREALITATEA BEGI DESBERDINEKIN IKUS DAITEKE




Errealitatea beti ikus daiteke hainbat ikuspegitatik. Hori adieraztea eta komunikatzea guztiz zilegia da. 

BERDIN ikus dezakete trafiko istripu bat poliziak, gidariak edo harrapatutako andre nagusiaren alabak? Ez. Baina, agian, guztiek konta dezakete zer ikusi, sentitu edo egin duten gezurrik esan gabe.

2. urratsa: INFORMAZIOA ESKUBIDE BAT DA


Sare sozialetan "nahastuta"??


Hedabide askok egia esaten dute. Estatistika askok ez dute gezurrik esaten. Baina hori ez da beti gertatzen. Horregatik esan daiteke manipulazioa dagoela. Eta egin daiteke jendearen iritzia aldatzeko. Hemen inportantea da zein mekanismo erabiltzen diren ulertzea. Jakiteko zer lortu nahi duten. Zergatik? Informazioa eskubide bat delako. Eta nire iritzia azaldu ahal dut (adierazpen eskubidea), baina informazioa ematen dudanean egia esan behar dut. Esteka honetan duzu informazioaren eskubidearen gainean zuzenbideak dioena, konstituzioan. 

3. urratsa: FAKEAK



Eta, amaitzeko, guztiz ez-zuzena dena: fakeak erabiltzea. Horietan gezurrak esaten dituzu jendeak nahi duzuna egin dezan lortzeko. Baina jendeari ematen diozun informazioa guztiz okerra da, gezurra. Hori ezin da onartu.

Eta, nola jakin egia?? Irizpide zerrenda bat emango dut... orokorra eta irekia. (Izan zaitez kritikoa baita nirekin ere!: zuk zeuk pentsatu nola osatu eta hobetu).

4. urratsa: Badago irizpiderik sareetan ez itotzeko? Albiste bat egia den jakiteko, zer hartu behar dugu kontuan?



1. EGILEA: Nork kontatzen du? 

  • Erakunde "ofiziala" da datua ematen duena? Estatu demokratiko batekoa da? Agertzen da, beraz, iturria?
  • Egile indibiduala bada: Nor da? Non egiten du lan? Nola dago inplikatuta albistean? Historiagilea da? Kazetaria?
  • Egile kolektiboa bada: Zein arlotan lan egiten du? Erakunde publikoa da? Pribatua? Zein hedabidetan agertu da?

2. HISTORIA: Noiz gertatu zen kontatutakoa? Noiz kontatzen da? Zer gertatzen ari da herrialdean, munduan, momentu horretan? Eta lehen, eta geroago? Zer-nolako garrantzia du historiak?

3. PERTSONAIAK: Baldin badaude, begiratu "muturrak": Nortzuk dira "txarrak" albiste horretan? Nortzuk "onak"? 

4. INTERESAK: Zein interes defendatzen du berria ematen duenak? Hartzen ditu kontuan giza eskubideak? Bilatzen du boterea? Norentzat? Gertatu denaren kausak... aztertzen ditu, edo ahazten ditu? Uste duzu albiste horrekin zerbait lortu nahi dutela?

5. ONDORIOAK: Zeintzuk dira albistearen ondorioak? Zer gertatuko da geroago? Egongo dira "kaltetuak"? Eta zeintzuk dira onurak jasotzen dituztenak?

6. Eta gogoratu: Begirada kritikoa izan nahi baduzu, ikusi, ikasi, irakurri eta lortuko dituzu zure zeure irizpideak!!


Ariketa praktiko bat:

A. Ikusi bideo hau, eta idatzi zeintzuk diren manipulatzeko estrategiak eta zer esan nahi duten. Norenak dira?



B. Esteka honetan esaten da "las 10 estrategias de manipulación mediática" bera FAKE bat dela. Zer uste duzu?

C. Esteka honetan ikusiko duzu Wikipedian agertzen dena.


D. Amaitzeko, IDATZI zer ikasi duzun lan honetan. Nahi baduzu, egin honekin bideo bat eta bidali irakasleari. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...