sábado, 18 de enero de 2020

XX. mendeko boteretsuak

XX. mendeko protagonista batzuekin 
Hitler, Stalin eta Roosvelt


Kaixo!! Kazetariak izan nahi duzue?. Egingo duguna ikerketa-kazetaritza da. Aurrez aurre izango dituzue XX. mendeko protagonista batzuk. Beraz, aprobetxatu behar duzue elkarrizketak egiteko. Zuen zalantza guztiak argitu behar dituzue!!. 

Pertsonaje historiko hauek "Historiak epaituko nau" pentsatzen zuten, seguruenik. Orain heldu da momentu hori!! ZUEK galdetu, entzun...eta epaitu!!



NOLA PRESTATU LANA ETA NOLA EBALUATU:

Taldeka, pertsonaje bati egingo diozue elkarrizketa. Lana amaitzean, klasekideok elkarri baloratu-ebaluatu beharko diozue.  Irizpide hauek hartuko dituzue kontuan klaseko ebaluazioa egiteko:

HISTORIA: 10P

1. Pertsonaia ondo ezagutzen du. Biografia kontrolatzen du. (1p)
2. Datu eta urte zuzenak jakin ditu. Kronologia erabiltzen du egoki eta gertatutakoa azaltzen du. (3p)
3. Boterera heltzearen arrazoiak. Kausa historikoak (2p)
4. Bere ideologiaren ezaugarriak.(2p)
5. Bere aginduaren ondorioak (2p)

HIZKUNTZAREN ERABILERA:

Euskera egokia erabiltzen du: 5P

a. Historiarako hiztegi teknikoa erabiltzen du.
b. Aditzak ondo erabiltzen ditu.
c. Sujetuetan "k" ondo erabiltzen du.
d. Lotura egitekoak erabiltzen ditu. (Esate baterako:Beraz, hala, Hala ere, Hori kontuan hartuta, geroago. (...) arren, Izan ere, baina, azken finean, horregatik...)
e. Bere maila dena dela, ahalegina egin du.

Puntu negatiboak:

a. Seriotasun falta.
b. Gogo falta. (Ahaleginik gabe)
c. Prestakuntza gutxi. (Eskemak edo apunterik gabe)

Elkarrizketak:




1. Nor zara? Non jaio zinen? Zer izan zinen gaztea zinenean? Nolako familia zenuen, ikasketak, karrera?
2. Nola aurkitu zenuen Alemania boterera heldu zinenean? Zein egoera ekonomiko zegoen eta zergatik? Zer gertatu zen IMG-an?
3. Zer pentsatzen du zure alderdiak: mesedez, azaldu guri asko... Zein ideologia duzue? Non dago idatzita? Noiz idatzi zenuen?
4. Zer egin zenuen boterera heltzean? Nola ikusten dituzu SA-ak? Eta SS-ak? zertarako erabili duzu GESTAPO? 
5. Askok kritikatu dute "Labana luzeen gaua" eta "kristal hautsien gaua". Zer gertatu zen benetan?
6. Zer pentsatzen duzu gazteei buruz? Zer da "gazteria hitleriana"? Uste duzu "gurtzen" zaituztela?
7. Zein izan zen zure gobernuaren emaitza? Gerran, "azken emaitzan"...lortu duzue nahi zenutena? Zeri deitu diote "Holokaustoa"??
8. Zer egingo duzu Espainiako gerra zibilean? Nori eman laguntza? Zergatik?
9. Zer dira zuretzat konzentrazio-esparruak? izenak dakizkizu? Zer egiten da haietan?
10. 1945-n gaude, apirilaren 29an: Zer gertatzen ari da? Zer egin nahi duzu?


1. Nor zara? Non jaio zinen? Zer izan zinen gaztea zinenean? Nolako familia zenuen, ikasketak, karrera?
2. Nola aurkitu zenuen Errusia boterera heldu zinenean? Nor egon zen boterean zu baino lehen? Zein egoera ekonomiko zegoen eta zergatik? Zer gertatu zen 1917-an? Zer zen Brest Litovsk zuretzat?
3. Zer pentsatzen du zure alderdiak: mesedez, azaldu guri asko... Zein ideologia duzue? Non dago idatzita? 
4. Zer egin zenuen boterera heltzean? Zer da zuretzat Sovietar Batasuna?
5. Askok kritikatu dute zuk zure lagunei egindako purgak. Nortzuk ziren zure lagunak alderdian (Karmenev, Sinoiev, Trosky...)? Zer egin duzu haiekin? Zer dira Mosku-ko epaiketak? Zertarako antolatu zenituzten?
6. Zure gobernualdian, arazko ekonomikoak egon dira? Non? zer egin duzu haiekin?
7. Zenbat urte egon zara gobernuan? Nazioarteko laguntza eduki duzu? Nazioarteko laguntza eman duzu?
8. Zer egingo duzu Espainiako gerra zibilean? Nori eman laguntza? Zergatik?
9. Zer gertatu zen "Stalin kanalarekin"? Eta Ukraniako gosearekin? Zer gertatu zen Postdameko konferentzian? Eta II. Mundu Gerraren amaieran? Erabakigarriak izan zineten?
10. 1946-ean gaude. Zer pentsatzen duzu mendebaldeko potentziei buruz arlo militarrean?


1. Nor zara? Non jaio zinen? Zer izan zinen gaztea zinenean? Nolako familia zenuen, ikasketak, karrera, bankuekin harremanak?
2. Nola aurkitu zenuen EEBB-ak boterera heldu zinenean: Taylorismoa gustatzen zaizu? masa-kontsumoa? Zer dira, zure ustez? Nor egon zen zu baino lehen EEBBetan? Zein ondorio izan zuen lehenengo mundu gerra EEBBentzat?
3. Zer da crack-a eta Depresio Handia? Noiz gertatu ziren eta zergatik?
4. Zer egingo duzu Alemaniarekin, zer da Dawes Plana eta zergatik egin nahi duzue?
5. Zer pentsatzen du zure alderdiak:  Zer da "New Deal"? Nor da Keynes zuretzat eta zer proposatzen dizu? Zein ondorio zuen EEBBetan "New Deal"-ek?
6. Zergatik sartu zineten II Mundu Gerran? Askok diote "Pearl Harbour" aitzaki bat izan zela. Zergatik esaten dute?
7. 1945ko apirilean gaude, kontatu ahal diguzu sekreturen bat? Nork egin zuen "Manhatan Proiektua"? Zer da? 
8. Zuk politika uzten baduzu, nor etorriko da zure atzean? Botako zenituzke bonba atomikoak? Non?















No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...