Gerra arteko
ekonomia eta Depresio Handia.
Keynes-i buruzko bideo laburra.
BI GERRA MUNDIALEN ARTEKO GARAIA (1920-39)
1. Lehen Mundu Gerraren osteko arazo ekonomikoak ekoizpenean.
Lehen Mundu Guerraren ostean deseginda geratu zen 1914. Urtea baino
lehenago zegoen nazioarteko sistema ekonomikoa. Aurreko sistema mundialean,
Europa zen munduko finantziagune eta industriagune nagusia. Gerraostean,
Ameriketako Estatu Batuek hartu zuten nagusitasuna munduko ekonomian. Gerrako
ekonomiaren ondorioz, Europako finantzek eta industriaren garapena beherakada
nabaria izan zuten. Estatu Batuek manufaktura-ekoizpena mundu osoko %43a
izatera iritsi zen. Europarenak, ordea, bere nagusitasuna galdu zuen eta
munduko ekoizpeneko zatia murriztu zuen nabarmenki Europako industriak. New
Yorkeko Burtsa munduko finantza-gunerik inportanteena bihurtu zen. Beste alde
aldetik, dolarra nazioarteko diru nagusia bihurtu zen.
Hemen duzu esteka interesgarri bat ulertzeko Burtsaren Funtzionamendua.
2. El crack del 29 y la Gran Depresión. Taylorismoa eta masa konstumoa.
Estatu Batuetan, 1922tik 1929ra bitartean, Ameriketako Estatu Batuetan
(AEB/EEBB)hazkunde izugarria izan zen. Industria ekoizpena hasi zen.
Esportazioak hazi ziren. Eta EEBBetako munduko nagusitasuna sendotu zen. Estatu
Batuetan munduko ekoizpenaren %80a egiten zen.
Masa ekoizpena garatu zen eta Taylorismoa asmatu zuten.
Taylorismoa ekoizpena egiteko modu bat da. Sistema horrekin, ardurak eta
soldatak asko bereizten dira, zuzendariak eta langileen artean. Lehenengoek antolaketa
lanari ekiten zioten oso soldata handiekin eta bigarrenek ia eskulangintza
egiten zuten oso baldintza txarretan eta soldata urriak kobratzen. Beste alde
batetik, Henry Ford-ek muntaketa-katea asmatu zuen bere fabriketan automobilak
ekoizteko.
Taylorismoak arazo batzuk zituen:
Taylorismoaren ondorioz:
1. Lana
mekanizatu zen.
2. Langileak
ez zuen pentsatu behar bere lana egiteko. Baina oso mekanikoa eta aspergarria
bihurtzen zen, eta gero eta aisialdi gutxiago zuten haien lanpostuetan.
3. Maisutasuna
-jakintza tekniko berezia- ez zen beharrezkoa langilea izateko. Hooren
ondorioz, erraz ordezkatu ahal zuen jefeak langile bat. Horren ondorioz,
protestak egiten zituzten langileak gogor zigortzen zituzten.
4. Beraz,
lantegiaren jabeen ustez, oso ekarpen txikiko lana egiten zuten langile horiek.
5. Jabeek
oso gogor kontrolatzen zuten ekoizpen-denborak. Ekoizpen-aldiak.
6. Gizakia
ia-ia automata bihurtzen da. (Alienazioa, Marxen esanetan).
7. Pertsonak
ez du ikusten bere lanaren fruitua. Eta hau oso frustrantea da langilearentzat.
8. Horren
ondorio txarra ikusi ahal dugu hemen: soldata oso baxuak ziren langileentzat.
9. Baina
ondorio onak etekinetan egon ziren, eta lantegi horietako jabeek irabaziak
bikoiztu eta hirukoiztu zituzten.
10. Baina kapital hauek, jabe berri aberats batzuek
ez zituzten berrinbertitu beraien langileen soldatak hobetzeko edota
ekoizpenean teknologia berria hobetzeko. Eraman zituzten aurrezki eta etekin
horiek Burtsetara. Merkatuetara eraman zuten dirua aberastasun espekulatiboa
handitzeko, eta, benetan, jendearen ekonomia erreala ez zen horrela hobetu.
Gizarteko gehiengoak ez zuen gozatu garai horietako aldi ekonomiko
mesedegarria. Eta aberats gutxi batzuek etekin handiak jasotzen zituzten
bitartean, gehengoaren pobretze prozesua oso gertu zegoen. (Marx-en ustez,
burgesek, ugazabek gainbalioa bereganatzen zuten).
Masa-kontsumoa
Masa-kontsumoa bultzatzen hasi ziren Estatu Batuetako industriak. Soldata
gutxi edo ertaina zuten familiei bankuek maileguak eskaini zizkieten. Mailegu
horiekin zorpetu ziren familia horiek. Horrela burutu zen Banku Amerikarren
negozioa. Epeka erosteko sistema asmatu zuten.
Eta garai horretan, enpresen konzentrazioak gertatu ziren. Horren
ondorioz, abantaila batzuk gertatu ziren, batez ere enpresen jabeentzat:
Inbertsio handiak egin zitzaketen, eta gero enpresa handi horietan
berrinbertitu zituzten. Baina, beste alde batetik, desabantaila batzuk gertatu
ziren: arlo batzuetan monopolio edo oligopolioak sortu ziren. Horren ondorioz,
prezioak enpresa handi horietan zeuden eta kontsumitzaileek ezin zuten beste
leku batera joan ondasun horiek merkeago erosteko. Beste alde batetik,
langileek ezin zituzten ia hobetu beraien lan baldintzak. Beraz, aberastasuna
esku gutxitan pilatzen zen. Eta desorekak aberats eta pobreen artean, handitzen
ziren.
Taylorismoa: (Basado en la película tiempos modernos de Charles Chaplin).
3. Burtsa eta Crack-aren
zergatiak
Lehen aipatu ditugun urte horietan, gauzak oso ondo joan ziren batez ere
klase ertain eta altuekin, eta lantegietako jabeentzat edota sektore
finantzarioarentzat. Baina laster heldu zen CRACK-a. 1929ko urriaren 24ean.
Ostegun Beltza. Eta 29an, Astearte Beltza.
1.
Sektore
askotan gainprodukzioa zegoen. Ekoizten ari ziren herrialde horretan kontsumitu
ahal zen baino gehiago, eta ezin zuten kolonia ohien merkatuetan ere saldu.
2.
Industria
sektore tradizionalaren krisia (ehungintza, ikatza, siderurgia eta
ontzigintza eta nekazaritza). Eraikuntza sektorea ere, ez zen libratu.
3.
Soldatak
jaitsi ziren eta gauza asko
kredituekin saldu ziren. Langabezia agertu zenean, jendeak ezin zuen mailegurik
ordaindu. Familia pobreentzat tranpa handia izan zen mailegu bat eskatzea, eta
amestutako mundua gainean erori zitzaien lana galdu zutenean.
4.
Bankuek
kredituak ematen zizkioten jendeari oso interes txikiekin, irabaziak
amaitezinak izango zirela pentsatuz. Jendeak pentsatzen zuen eskaria beti igoko
zuela eta merkatuetako akzioen balioa beti izango zela oso handia eta gero eta
handiagoa. Askok, maileguak eskatu zituzten akzioak erosteko. Horrela akzioen
balioa oso handia zen baina ez zen erreala. Inteligenteenak akzioak saltzen
hasi ziren. Eta horrela, Burtsak beherakada Itzela izan zuen.
5.
Burbuila
espekulatiboak eztanda egin zuen
(ekonomia errealak ezin zuen zuen espekulazioa mantendu).
4.Krisi ekonomikoa hedatzeko
mekanismoak:
Krisia ez zen bakarrik Estatu batuetan gertatu. Laster, Europara ere
hedatu zen. Eta ez bakarrik arlo ekonomiko btean, sektore askotara zabaldu zen
oso ondorio negatiboekin.
Estatu Batuek sistema ekonomiko protekzionista
bultzatu zuten. Horrela, beste herrialdetatik etortzen ziren produktuak ez
zituzten erosten. Bakarrik Estatu Batuetan ekoiztutakoak bultzatu nahi zuten
haien ekoizpena babesteko asmoz. Oso merkatu handia denez, oso biztanleria
handia dutenez, horrek ondorioak izan zituen beste herrialdetako
esportazioetan.
(Aduana tarifak %50 igo zituzten). Beste
herrietatik etortzen ziren produktuek ezin zuten lehiatu, tarifa horiekin oso
garestiak bihurtzen zirelako eta estatubatuarrek ez zituzten erosi nahi. Eta
herrialde horietan...ekonomia krisian sartu ziren.
Britania Handian protekzionismo oldarkorra
jarri zuten, ere bai. (Nahiz eta teorian liberalismo ekonomikoaren
defendatzaileak zirela esan). Baina protekzionismoa erabili zuten barneko
ekoizpena babesteko.
Kapital asko aberriratu ziren. Eta inbertsioak
herrialderik aberatsenetan geratu ziren. Batez ere, krisiari aurre egin ahal
izan zioten herrialderik aberatsenek bakarrik.
Gogoratu behar dugu Alemaniako gobernuak Gerrako
diru ordainak pagatzen ari zela. Beraz, Alemaniako ekonomia ahituta zegoen.
Alemaniako gobernua billeteak egiten saiatu zen eta horren ondorioz
hiperinflazioa areagotu zen. Prezioak egun batean zehar igotzen ziren,
etengabe. Jendeak karretilletan eramaten zuen dirua soldata kobratzean, eta
diru horrek ez zuen ia baliorik. Pobreenek sute txikiak egiten zituzten
billeteekin gauez hotzak eragindako kalteak saihesteko. Garai horretan,
errepresalia moduan, Frantziak eta Belgikak Alemaniako gune ekonomikoa okupatu
zuten: Ruhr eskualdea.
ESTEKAK: ARANCELES: El proteccionismo de TRUMP. Eman dezagun salto
historikoa…
ü
La
guerra comercial de Trump. Aranceles al acero y al aluminio.
ü
Trump
impone aranceles a México, Canadá y la Unión Europea.
4. KRISIAREN ondorio sozialak eta ondorio politikoak.
4.1. KRISIAREN Ondorio Sozialak:
1. Langabezia
asko igo zen: 30 milioi langile lan gabe
geratu ziren: 12 milioi EEBBetan, 6 milioitik gora Alemanian, 2
milioi Erresuma batuan...
2. Gobernu askok politika deflazionista egin
zuten. Horretarako, inflazioa eta prezioen igoera geldiarazteko, gastu publikoa
gutxitu zuten. Horrela, gizarteko klaserik pobreenak gehiago sufritu behar izan
zuten krisia. Hoovervilles sortu ziren Estatu Batuetan, eta jendeak etxola
miserableetan bizi behar izaten zuen. Zirkulazioan zegoen dirua gutxitu zuten,
jendea dirua ez gastatzeko. Eta maileguen interesak handiagoak ziren. Horrela,
jendeak ezin zituen maileguak eskatu eta enpresa askok itxi behar zuten; bastez
ere, enpresa txiki eta ertainek, familiarrak. Ekoizpena murriztu zen, lantegiek
langileak kaleratu zituzten eta langabezia hazi zen berriro. Gatazka sozialak
biderkatu ziren kaleetan. Grebak, manifestaldiak…
3. Miseria
eta gosea pairatzeko beldurra hedatu zen jendearen artean. Askok pentsatzen
zuten muturreko alderdi politikoek irtenbidea ekarriko zutela. Alemanian, Adolf
Hitlerren gorakada gertatu zen. Gainera, hasieran, Adolf Hitlerrek klase sozial
baxuen interesak defendatuko zituela esan zuen. Eta Hitlerren lehenengo
alderdiak sozialismo hitza zeraman. Baina dakigunez, ez zen horrela izan, Ultra
eskuineko alderdia bihurtu zen. Horietako asko oso bortitzak ziren,
paramilitarrak. Oso ideia arrazista, askotan inperialista eta gizakiaren
duintasunaren kontrakoak zituzten alderdi ultraeskuindarrek.
4. 2 KRISIAREN Ondorio politikoak:
Boterearen eta sistema ekonomiko kapitalistaren
kontrako grebak, manifestazioak eta gosearen aurkako ibilaldiak egiten hasi zen
jendea. Ezkerrean, kapitalismoaren kontrako mugimenduak sortu ziren,
komunismoaren ideiak defendatuz.
Gobernuak "arrisku gorriaren beldur"
ziren. Edo mamu horren beldurra astindu zuten erantzun oso gogorrak – askotan
giza eskubideen kontrakoak-justifikatzeko. Errepresio indartsua erabiltzen
zuten gobernuek. Gobernu askok eskuin muturreko alderdiak bultzatu zituzten,
iraultza komunistarik gerta ez zedin. “Etsai gorria”-ren kontra eskuin
muturreko paramilitarrak sorrarazi zituzten boteretik eskrupulurik gabeko
politiko batzuek. Borroka egiteko modu krudel honi “Gerra zikina” deitzen zaio
eta giza eskubideen kontrakoa da. Beste politiko batzuek, ordea, beste saiaketa
positiboagoak bilatu zituzten krisiari aurre egiteko. Baina askotan beranduegi
egin zuten, ahulegiak izan ziren erantzun horiek, eta gizartean ezinegonak
zabaltzen jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerraren aurrekariak airean ikus
ditzakegu.
5. Krisiari aurre egiteko gobernuek erabilitako mekanismo ekonomiko eta
politikoak:
Dawes Plana. 1924an, Plan honekin, Estatu Batuek batez ere,
Alemaniari eman zioten laguntza. Alemaniak urtero ordaindu behar zuena doitu
ahal zuen. Urte bakoitzeko diru kopurua handitu ala txikitu zezaketen
ekonomiaren erritmoaren arabera. Horrez gainera, EEBBetako bankuak mailegu
handi bat eman zion Alemaniari, ordainketei aurre egiteko. Eta amaitzeko,
Aliatuei ordaindu behar zien zorraren interesak murriztu zizkioten Alemaniari.
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak New Deal programa eraman zuen aurrera. (1933-1938
urteetan zehar) F.D. Roosveltekin. Roosvelt gobernuburua eta Alderdi
Demokratakoa zen. Gobernuaren helburuak
prezioen gorakada gelditzea zen, eta enplegua sortzea, ekonomia berpizteko. Ta
hauek izan ziren hartutako neurri ekonomiko eta sozialak:
Roosvelt eta NEW DEAL. (1933-38)
-Zoaz esteka honetara!!-
1.
Lehenengo
neurri ekonomikoa eta politikoa Banku sitemaren arautzea izan zen. Honela,
egoera asko hobetu zen. Helburua burbuila espekulatiboarekin amaitzea zen. Eta Bankuen etekinen neurri gabeko igoera
saihestu nahi zuten. Jendeari babesa ematen, sistema finantziarioari kontrolak
jartzen.
2.
1933-36en
artean Estatu Batuetan lehorte handiak eta haizete oso bortitzak gertatu ziren.
Animali asko hil ziren eta nekazal munduko lantegi edo ekoizpenerako baserriek
itxi behar zuten, diru nahikorik ateratzen ez zutelako. Exodo handia egon zen
eskualde horietatik Kaliforniara.
3.
Nekazaritza
ekoizpena murriztu zuen gobernuak prezioak igotzeko eta nekazarien soldatak
handitzeko.
4.
Estaduak
diru asko inbertitu zuen lan publikoa sortzeko. Modu honetan, langabezian
zegoen jende askok lana lortu zuen. Uholdeetarako presak, lan publikoak egin
ziren, ospitaleak, errepideak eta abar. Urtegi berriei esker: lana, ura,
elektrizitatea eta lurraren emankortasuna handitzea lortu zen.
5.
Langabeei
eta gazteei lana emateko legeak egin zituen gobernuak. Aurkaritzan zegoen
Alderdi Errepublikanoak horietako lege batzuk antikonstituzionaltzat jo zituen
eta epaitegietara eraman zituen. Haiek Roosvelt-i “komunista” deitu zioten
Estaduaren esku-hartzea ekonomian defendatzeagatik. Egia da Rossvelt-ek
sindikatuak legalizatu zuela Estatu Batuetan, eta langileen soldatak igo nahi
zituela. Horrez gain, kapitalismoari mugak jarri nahi zizkion. Baina ez zen
komunista. Ez zuen benetan burgesia etsaitzat jo eta industriako jabe askok onarpena
eman zioten beraien irabaziak bermatu egin zituelako.
6.
Pentsioak
eta Gizarte Segurantza publikoa hobetu
bihurtu zuten. Ongizatearen Estadua eraikitzen ari ziren New Deal-i esker.
7.
Industrian,
enpresa handien alde jo zuen New Deal. Eta diru publiko asko joan zen
nazioarteko enpresa horiek bultzatzeko, estatubatuarrak zirenak.
Kapitalismoaren mugak jartzen hasi zen Roosvelt.
NOREN TEORIA EKONOMIKOA APLIKATU ZUEN ROOSVELTEK? J. M. KEYNES
No hay comentarios:
Publicar un comentario