martes, 31 de diciembre de 2019

1917ko Errusiako iraultza.

           Errusiako iraultza eta SESB.






Esteka: La revolución rusa en 7 minutos. (Errusiako iraultza 7 minututan.)

1.      Zer izan da  Errusiar iraultza historian?


1917ko Errusiar Iraultza XX. Mendeko gertaerarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Iraultzaren ondorioz, tsarren Errusiar Inperioa desagertu egin zen, eta erregimen guztiz berria ezarri zen Iraultzaren bidez proletarioek boterea hartu zuten, historian lehenengo aldiz. Esperantza piztu zen behe mailako giza taldeetan eta betiko pobreen aldi historikoa heldu zela ikusi zuten. Estatu berria ezarri zuten eta gizarte sozialista jaio zen. Sozialismoak beste eredu bati eman zion bide: komunismoari. Esperantza handiko garaia izan zen. Erreforma ugari egin nahi zuten, berdintasuna helburu aldaketa sakonak gertatu ziren Antzinako Erregimenean sarturik zegoen gizarte ez demokratiko horretan. Baina, itxaropen horiekin batera, askok salatu zuten iraultza erregimen diktatoriala ezartzeko aitzakia bihurtu zutela agintariek.



Eta berme demokratiko guztiak, jaio eta berehala, erregimen komunista berriak desagerrarazi zituen. 1922tik aurrera, estatu berriak izen hau hartu zuen: Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB). Berehala lortu zuen munduko potentzia nagusietako bat izatea. Diktadura gogorra izan zen praktikan, eta alderdi komunistaren funtzionamendua autoritarioa bihurtu zen eta, iraultza mantentzeko aitzakiarekin, erregimenak kontrolatu nahi zituen bizitzako alderdi guztiak: politika, ekonomia, gizartea eta kultura. Baina, nola heldu zen iraultza Errusiara?


Gizarte errusiarrak -1900an oraindik- absolutismoaren ezaugarriak zituen. Noblezia zen lur gehiengoaren jabea, oso esku gutxitan zegoen lurra eta oso txarto banatuta zegoen lurraren jabetza. Eliza eta Estadua, absolutismoan gertatzen zen moduan, estu-estu lotuta zeuden. Horren adierazlea, Tsarra Eliza ortodoxoaren aginterik gorena zela. Administrazioko goi karguak -funtzionarioen artean hierarkikoki gorenean zeudenak, alegia-eta armadako goi karguak ez ziren libre edo independenteak, Tsarraren polizia sekretuak bigilatzen zituen estu eta irmoki. Tsarrak zentsuratzen zituen gustuko ez zituen ekintzak (batez ere arlo politikoan, salaketak eta abar) eta oso kontrol politiko zorrotza egiten zuen, iraultzak ez hedatzeko asmoz. Alejandro IIaren aldian erreformak egitera behartuta egon zer erregea, jendearen ezinegona zela kausa. 1861ean morroitza erregimena abolitu zen 1789an Frantziako iraultzan egin zen moduan, baina urte asko geroago. Aldaketak behar-beharrezkoak ziren Tsarren erregimenean. Nekazal munduko erreformak eta aldaketak egin arren, nekazarien egoera ez zen hobetu. Nekazariak miseria gorrian bizi ziren eta lurren emankortasunak oso urria izaten jarraitzen zuen. Urte horietan, Tsarraren kontrako atentatua gertatu zen. Egoera oso gatazkatsua bihurtu zen eta segurtasun falta aitzakiatzat hartzen, 1881ean gobernuak erreformak bertan behera utzi zituen. Alejandro III eta Nikolas IIaren agintaldietan inmobilismo politikoa nagusitu zen. Baina jendearen pobrezia oso larria zenez, kaleetan mugimenduak gertatzen ari ziren eta gobernuak modu errepresiboz eta krudelez erantzun zien mugimendu horiei. Tentsioa areagotu zen.

XIX. mendearen hasieran, Tsarrek Errusia modernizatzeari ekin zioten. Horrela, industrializazio prozesu mugatua gertatu zen: S. Petesburgo, Mosku, Ukrania, Donetz edo Bakun hirietan, besteak beste. Kapitalaren inbertsioak kokagune horietan pilatu ziren eta horrekin batera, gizartearen eraldatze prozesua hasi zen. Hiri industrial berri horietan, langile klase berri bat sortu zen.


Egoera zein larria zen ikusita, hauxe da sortzen den galdera:


2. Zeintzuk ziren Tsarraren etsaiak?


·        Burgesak, intelektualak:

Alde batetik, klase intelektuala. Horiek profesionalak, ikastunak eta funtzionarioak ziren, eta askatasun politikoak (eskubideak) aldarrrikatzen zituzten. Bestalde, askatasun ekonomikoa nahi zuten, haien negozioetarako. Burgesiaren nahiak adierazi zituzten, beraz.

·        Nekazariak:

1870etik aurrera “lurra eta askatasuna” erakundea sortu zen eta lurraren jabetza eskatzen zuten langileentzat. Sozialismo kutsu ukaezina adierazi zuten eta pobreen interesak defendatu zituzten. Horregatik, “Lurra, lantzen duenarentzat” lelopean batu ziren eta mobilizazioak egin zituzten.

·        Anarkistak:

Anarkistek, beste alde batetik, atentatu terrorista batzuk egin zituzten eta 1881an Alejandro II Tsarra erahil zuten. Alderdi asko sortu ziren urte haietan eta horietako askok sozialismo hitza erabili zuten.




·        Mentxebikeak eta boltxebikeak:

Aldaketak eta iraultza beharrezkotzat jotzen zituzten. Talde horien artean, Mentxebikeak zeuden. Haiek uste zuten iraultza beharrezkoa zela, baina pentsatzen zuten Errusian lehenengoz industria iraultza hedatuagoa egon behar zela proletarioak martxan jarri baino lehen. Horrela, haien aburuz, lehenengoz kapitalismoa hedatuko zen eta horren ondorioz iraultza burgesa gertatuko zen. Hirugarren urrats historikoa, haien ustez, proletarioen protagonismoa izango zen; hau da: proletarioak “masa” bihurtuta, iraultzaren bultzatzaileek izan behar zuten. Talde irekia osatu zuten Mentxebikeek. Boltxebikeek, ordea, beste mota bateko erakunde bat eratu zuten. Erakunde disziplinatua eta itxiagoa zen haiena. Pentsatzen zuten lidergo komunista oso inportantea zela, askotan analfabetismoaren ondorioz jendea prest ez zegoelako benetako iraultzari babesa emateko. Horregatik, lider bat behar zuten.




3.   1905ko iraultza

Egoera honi, gehitu behar diogu beste faktore erabakigarri bat gizartean asaldura hedatzeko: Japoniaren kontrako gerran porrotak izan zituen Errusiako ejerzituak. Egoera oso latza bihurtzen ari zen Aintzinako Inperio Errusiarrean. Horregatik, ez da arraroa 1905ean gertatu zena: Iraultzaren lehenengo saiakera. San Petesburgon- lehen, Petrogrado-, langileak batu ziren. Langileak Tsarraren neguko Jauregiaren aurrean batu ziren manifestaldi oso handi batean. Beraien asmoa, Tsarraren gehikeriak salatzea zen. Eta aldarrikapenak irakurtzen ari zela, Tsarraren polizia plazan sartu eta sarraskitzea egin zuen. Errepresioa oso bortitza izan zen eta ehunka hildako eta zauritu gertatu ziren istiluak amaitu zirenean. Jendea ez zegoen armatua eta horrek Tsarraren gehikeriaren kontrako iritzi publikoa zabaldu zen. Jende artean, Tsarraren kontrako haserrea areagotu zen. Hortik aurrera, gertaera hau “igande odoltsua” izenarekin ezaguna izan zen.




Askotan entzun dugun “sobiet” hitza egun horietan du sormena. Hirietan, langile batzuk antolatzen hasi ziren borrokarako. Kontzientzia pizten zuten liderrek langileengan, eta industria guneko egoera kaxkarra salatzen zuten. Horren kontra borrokatzeko, greba-batzordeak eratu zituzten. Langile antolatuen talde horiek “Sobiet” izena zuten errusieraz. San Petersburgon, sobiet famatu horretan Trosky politiko errusiarra zen burua. Sobiet askok Errusia Gerratik irtetea bilatzen zuten, Japoniaren kontrako Gerrako ondorio larriak ikusi ondoren. Oso famatua bihurtu zen Potemkin Korazatuaren matxinada, 1905an. Nortuk osatzen zuten sobietak? Zein taldetan zeuden antolatua:


1.      Nekazarien sobietetan: landa eremuko nekazari batzuk, haien asanbladetan antolatuta zeuden. Hauen aldarrikapenak lurraren jabetza eta banaketa justua zen. “Lurra lantzen duenarentzat” zen zuten leloa, eta nekazarien esplotazioa salatzen zuten.

2.      Ejerzituko soldadu batzuk eta beste kargu militar batzuk. Hasieran, Japoniaren kontrako gerrako hildakoak ikusita haserrea piztu zen haien artean. Geroago, I. Mundu Gerratik irtetea eskatuko zuten.

3.      Eta fabriketako langile asko. Haien ustez, enpresarien berekoitasunak langileen miseria ekartzen zuen: antzinako jabeei fabrikak kendu eta langileei eman ondoren, enpresen jabetza kolektibizatzea  nahi zuten.






Zoaz Esteka honetara!!: Potemkin Korazatuaren film originala.

Iraultza honek gauza batzuk lortu zituen. Lorpen horien artean, hauek izan daitezke esanguratsuenak:

1.      Gobernuak kontzientzia askatasuna onartzea lortu zuten.

2.      Adierazpen askatasuna, ere bai.

3.    Eta Elkartzeko askatasuna. Honela, ilegalak ziren langileen talde antolatuak gobernuak onartuta izan behar ziren. Legean agertu ze, baina gero  praktikara ez zen eraman eta talde politiko batzuk ez zuten lasai ihardun.

4.      Erregimen ordezkatzailea ezarri behar zuen Tsarrak. Hala, “Duma” edo Parlamentua onartu behar zuen Tsarrak eta botere legegilea beraien eskuetan utzi.

Baina jendeak zituen itxaropenak ez ziren benetako askatasunak bihurtu. Hortik aurrera, Tsarrak Lau Duma konbokatu zituen eta lau Parlamentu-Batzar horietan, behe mailako taldeen interesak ez ziren babestua izan. Lehenengo Duma desegin zuen Tsarrak nekazariek lurraren jabetza eskatu zutenean. Bigarrenean, oligarkek (oso dirudunak eta gutxiengoa zirenek) zabaldu zuten beraien garrantzia arlo politikoan, eta Parlamentuan ordezkaritza handiagoa lortu zuten. Hirugarren Duman hartu zituzten erabakiak oso kontserbadoreak ziren, ez zituztelako bultzatu beharrezkoak ziren erreformak. Laugarren Duman, Tsarraren kontrako iritziak sortu ziren I. Mundu Gerran izandako politika zela kausa. Parlamentuan zeudenek pentsatzen zuten Errusia asko galtzen ari zela Gerra horretan eta iritzi kritikoak agertu ziren. Baina errealitatea ez zen aldatzen egoera larriak eskatzen zuen abiaduran eta asko ahituta eta haserre sentitu ziren. Iraultzarako giroa pizteko zorian zegoen.

4. 1917ko iraultza: Otsailean burgesen iraultza eta urrian boltxebikeen arrakasta

Otsaileko iraultza

I Mundu Gerra hasia zen. Porrot militarrak heldu zirenean, egoera ekonomikoa larritu zen. Petrogradon antolatu gabeko iraultza hasi zen. Hurrengo egunerako Greba Orokorreko deia egin zuten. Moskura hedatu zen matxinada, baina gobernuak errepresio odoltsua erabili zuen horren kontra. Ehundaka hildako egon zen gobernuaren erantzun errepresiboaren ondorioz. Testuinguru horretan, sobietek lanean ihardun zuten. Nikolas IIa, Tsarrak abdikatu behar zuen. Dena oso azkar aldatzen ari zen. Eta talde berriek interes handia zuten aldaketak egiteko. Esate baterako, Petrogradoko sobietaren helburuak ziren gerraren amaiera eta erreforma demokratikoak. Behin behineko gobernua eratu zen iraultza eta gero. Alexandr Kérensky zen gobernuburua. Hasierako erreformak oso garrantzitsuak ziren, demokraziaranzko urratsak ziren eta.


1.      Prentsa askatasuna onartu zen eta horrela, berriak benetakoak izan zitezkeen egunkari libreetan.

2.      Elkartzeko askatasuna ere, onartu zuen gobernuak. Honela, oraindik klandestinoki lan egiten zituzten taldeak eta sobietak legalak bihurtu ziren.

3.      Errefuxiatu politikoak, erbestean zeudenei, Errusiara bueltatzeko eskubidea eman zieten eta horien artean Bladimir Lenin heldu zen berriro.

4.      Gobernuak ez zituen Tsarraren aldekoen kontra errepresaliarik edo zigorrik jarri.

Lehenengo asteak itxaropenez beteta eta baketsuak izan ziren, bai hirietan, baita herri nekazarietan ere. Testuinguru horretan, talde desberdinek boterean eragina izan nahi zuten: alde batetik Kérensky-ren gobernu ofiziala, eta, bestetik, sobietak. Momentu horretan Leninen alderdi boltxebikeak herriaren deserosotasuna, haserre historikoa bereganatu zuen. Oso ondo jakin zuen jendearen larritasuna ulertzen eta politikoki bideratzen. Eta Kérensky baino erradikalagoa izango zela ematen zuen. Nahiz eta, aurreko urteetan Tsarren Errusia sistema absolutuan gobernatua egon, industrializazio prozesu azkar baten ondorioz kokagune eta hiri industrialen kopurua handitu zen. Honen ondoren, langileak asaldatuta zeuden: langileen egoera larriak erantzun politikoa eskatzen zuen eta kapitalismo jaioberri horren kontrako ideia marxistek langileengan oihartzuna eta onarpena lortu zuten. Horregatik, Leninek alderdi boltxebikeak langileen atxikimendua lortzen jakin zuen, eta haien artean itxaropena piztu zen.




Hasierako momentuan, gobernua lan egiten utzi zuten sobietek. Baina geroago, boterean eragina izan nahi zuten eta horren islada izan behar zen armadaren agintean sartzea. Langile eta nekazariak kontzientzia politika hartzen hasi ziren. Leninek kapitalismoa kritikatzen zuen, Marxen tesiak jarraitzen zituelako, eta proletariotzaren behin behineko diktaduraz berba egiten hasi zen. Jende askok hitz egin nahi zuen, bere iritzi politikoa eman nahi zuen, pil-pilean zegoen biztanleriaren animoa arlo politikoan. Horrekin batera, Kérenskyren gobernuak ez zituen ematen beharrezkoak ziren urratsak, eta jendearen babesa galtzen hasi zen. Adibidez, I Mundu Gerrara soldadu errusiarrek joaten jarraitu zuten. Egoera honek herriaren erantzuna ekarri zuen, kaleetan mobilizazioak eta manifestaldiak egiten zituen jendeak, sutsuki protestatzeko. Baina gobernuak errepresioa erabili zuen herriaren abotsa isilarazteko. Ez zuen ulertzen zer zegoen jokoan. Beraz, otsailaren iraultza, hasiera, historiagileen ustez, aurrez pentsatu gabeko herri-mobilizazioa izan zen. Baina hortik aurrera, Leninek eta Troskyk pentsatu zuten oso momentu egokia zela iraultza komunista antolatzeko, eta antolamendua bultzatu zuten. Kasu honetan behin behineko gobernuaren kontrako erasoa egin behar zela uste zuten biek. Eta horrela antolatu zuten urriko iraultza.
Hauek izan ziren iraultzan arrakasta lortzeko urratsak:

1.      Neguko Jauregia militarki hartu zuten, soldaduen sobietek gidatutako mugimendua izan zen.

2.      Bankuak kontrolatu zituzten

3.      Eta garraiobideak eta komunikazioak, ere bai.

5.  Estatu Sobietarraren sorrera.




Honela egin ondoren, Sobieten kongresua antolatu zuten eta Estatu Sobietarraren sorrera hasi zen.
Eta Leninen taldeak berehala hartu zituen neurri politikoak, hauek izan ziren:


1. Berehala Bakea aldarrikatu zuten, I Mundu Gerratik ahalik eta lasterren ateratzeko aginduarekin.
2. Lurraren gaineko gobernuko dekretua (Lege azkarra da, Parlamentuaren onarpenik gabe ezarri ahal dena) lurraren jabetza nekazarien artean banatzeko.
3. Hauteskundeetarako asanblada bat antolatzen hasi ziren (SOVNARKOM, errusieraz). Tsarren garaitik oso gertu zegoen Errusiako gizartea, beraz, demokrazia lortzeko urratsak ahulak ziren inolako ohitura demokratikorik ez zegoen eta. Eta hauteskundeak antolatzea edo konstituzio bat idaztea aurrerapausu politiko itzelak ziren, zailak baina oso inportanteak.
4. Fabriken eta meatzeen kontrola langile-sobieten esku utzi zituzten.
5. Zortzi orduko lanaldia baino gehiago ez izateko beharra ezarri zieten fabriketako jabeei
6. Herri guztien berdintasuna aldarrikatu zuten eta nazionalitateen autodeterminaziorako eskubidea aitortu zuten.

    Gauzak horrela, hauteskundeak egin ziren baina Leninen alderdiak ez zuen lortu espero zuen emaitza. Gutxiengoa osatu zuten %23rekin. Leninek asanblada deuseztatu zuen. Gauzak horrela, gertaera guztiek eraman zuten Errusia Gerra Zibilera. Gerra zibil horretan Ejerzito Zuria eta Ejerzito Gorria izan ziren etsaiak.



    Aurreko koadroan ikusi dugun moduan, Ejerzito Zuriaren alde Britania Handia, Frantzia, Japonia, estatu Batuak, Italia errumania edo Serbia egon ziren. Alderdi anitzeko gerra izan zen, Errusiar Inperio ohian gertatutako gerra zibil hau, 1917ko azarotik 1922ko urrira arte. Bertan boltxebikeen Armada Gorria eta boltxebikeen aurkako Armada Zuria borrokatu ziren, aurrez aurre. Atzerritar indar askok (Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Frantzia, Britainiar Inperioa, Italia Errumania edo Serbia, 13 herrialdeko aliantza bat osatu arte) Armada Zuria sustengatu zuten ( beraz: babesa eman zioten Armada Zuriari)


    • 1919an Armada Gorria Ukraina eta Siberian nagusitu zen. Zuriek, Krimean gotortu eta 1920ko udazkenera arte eutsi zuten. Errusiar Inperioa desegitean sortutako independentziaren aldeko mugimenduek ere parte hartu zuten gerran. Batzuek -Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Poloniak- burujabetasuna erdietsi (lortu) zuten. Gainerako lurraldeek 1922an Sobietar Batasuna eratu zuten. 1918-1921 bitartean boltxebikeek gerra zibilari aurre egin behar izan zioten.


    • Armada Zuriaren barnean izan ziren zatiketak eta haien proposamenen arrakastarik eza (ez zuten, adibidez, biztanle sektore behartsuenen egoera aldatzeko konponbiderik eskaintzen eta beren etsaiak bezain indarkeriara emanak ziren) lagungarri izan ziren boltxebikeentzat. Horregatik, beste arrazoi batzuen artean, gerra zibila 1921ean amaitu zen, Armada Zuria menderatua izan zenean. Ejerzitu Gorria atera zen garaile. Baina biztanleria guztiz ahituta zegoen: Milioika hildako gertatu ziren Gerra Zibil honetan; eta horrez gain, lehenengo mundu gerran parte hartu eta gero, Errusiako lurraldeetako biztanleak etsituta, itota eta tristeziaz beterik geratu ziren.


    • Urte horietan “Gerra komunismoa” delakoa nagusitu zen, zeinak industria erabat estaduaren esku utzi eta ekonomia jarduera pribatu oro eragotzi baitzuen. Uste izatekoa denez, herrialdearen egoera ekonomikoa ez zen, gerra zibila tarteko, izan zitekeen hoberena. Horregatik behin betiko aparkatu behar zuten pobreenek justiziaren ametsa eta gizarte idealaren utopia. Gainera, Estaduak industria astuna babestu zuen (armagintza, itsasontzigintza, siderurgia edo metalurgia batez ere) eta honen ondorioz, jendearen oinarrizko beharrak erantzunik gabe geratu ziren eta gosea hedatu zen.


    • 1923tik 1924ra bitartean, Lenin gaixotu zen eta okerrera egin zuen, denbora pasa ahala. Beraz, buruzagi boltxebike nagusien arteko liskarrak hasi ziren, Sobietar Batasunaren boterea eskuratzeko.


    Eta amaitzeiko, 
    Esteka: “Fontana, lo único que no es lícito es resignarse”. Lo que la URSS suponía en el mundo bi-polar de la guerra fría. Hasta Carter (1977-81).








    No hay comentarios:

    Publicar un comentario

    Arauak apurtu?

      Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...