LEHENENGO INTERNAZIONALA: ESTATUTUAK
1864.
Hurrengo lerroetan,
testu iruzkin bat duzu, osorik eginda. Honela, irakurri ahal duzu, azpimarratu,
birpasatu eta eredu on bat eduki dezakezu. ADI EGON!!
“Lehenengo Internazionalaren printzipioak:
Kontuan hartuta: langileriaren burujabetzak langileen beraien lana izan
behar duela; langileriaren burujabetza lortzeko borroka ez dela pribilegioak
eta klase-monopolioak lortzeko borroka, eskubide eta betebehar jakin batzuk
ezartzeko eta klase nagusitasunak behin betiko abolitzeko borroka baizik;
langilea ekonomikoki lanerako bitartekoen (hau da, bizi iturrien)
monopolizatzaileen mende egotea, mendekotasunaren modu guztien oinarria dela,
gizarteko premia gorri guztiena eta degradazio intelektualarena, bai eta
mendekotasun politikoaren oinarria ere;(…) aditzera ematen dugu langileen
burujabetza ez dela arazo nazional bat edo tokian tokiko arazo bat, herrialde
guztien arazo baizik. Arrazoi horiengatik guztiengatik sortu da Langileen
Nazioarteko Elkartea.
Betebehar gehiago ez, eskubiderik gabe; eskubide gehiagorik ez,
betebeharrik gabe.”
Karl Marx. Lehenengo Internazionaleko estatutuak, 1864.
·
Testua aztertzen hasteko, KOKAPENA
egin behar dugu. Testu hau kokatzeko, hasiko gara lehenengo mailako
iturri historiko batekoa dela esanez, testuan agertzen den adierazpen bera, estatutuak urte horretan
idatzi zirelako, ez da geroko iruzkin historiografiko bat. Formaren aldetik,
ez da testu juridiko bat, nahiz eta adierazpen bat izan, ez duelako inor behartzen,
ideologia bat adierazten den idazki bat baizik. Gaia politikoa da, argi
eta garbi Lehenengo Internazionaleko ideiak adierazten dituelako. Beste alde
batetik gai soziala du gizartean gertatzen den zapalkuntza aztertzen duelako.
Dakigunez, Lehenengo Internazionalari hasiera emateko eginda dago, eta
langileen egoera deskribatzen du estatutu hauetan, langileen mugimenduen
aldirik gorenetako batean. Urtea eta garaia: 1864an, Saint Martin´s
Hall-en, Londresen. Nork idazten du? Egilea: Karl Marx. Filosofo,
ekonomialaria, soziologian aditua. Komunismoaren teoria idatzi zuena, Engelsen
laguntzarekin. Bere lanik inportanteena “Kapitala” da. Alderdi komunistaren
“Alderdi Komunistaren Manifestua” ere (1848) idatzi zuen. Bera, jaiotzez,
familia burges bateko kidea izan zen. Baina arazo ekonomiko larriak pairatu
zituen -nagusia zenean -eta soilik Engelsen laguntzari esker aurre egin zen. Jasotzailea,
hartzailea…norentzat idatzi zuen Marxek testu hau? Aldarrikapen publiko bat
da. Langileak dira hartzaileak, Londresen bildutakoak eta gero adierazpena
irakurriko dutenak. Asmoa -idazlanaren helburua- sozialismo/komunismoa hedatzea
da, nazioarteko erakunde handi honi esker.
·
Kokapena egin ondoren,
testua ANALIZATUKO dugu, testuaren AZTERKETA, alegia.
(Analisia) Testu hau ulertzeko, atalez atal azalduko dugu. Lehenengo atalean,
Marxek azaltzen du zer den beharrezkoa “langileriaren burujabetza”
(autodeterminación gaztelaniaz) lortzeko. Ondo dakigunez, Marxek kritika oso
handia egin zion gizarte kapitalistari. Beraren ustez, gizarte kapitalistan
langilea guztiz menderatuta dago eta ezin du librea izan. Horregatik, beraren
ustez oso inportantea da burujabetza hori lortzea. Baina lehenengo eta behin,
azaltzen du borroka egin behar dela. Borrokaren esanahia Marxen esanetan
iraultza da, klaseen kontrako borrokan langileek burgesen kontra borrokatu
behar dute. Burgesak dira ekoizpen
bitartekoen jabeak ( fabriken jabeak, kapitala dutenak eta irabaziak
lortzen dituztenak) eta klase borroka horretan langileen etsaiak bihurtu dira.
Horrexegatik jarraitzen du azaltzen “Borroka ez da klase monopolioak lortzeko(…)”
. Honekin, zer esan nahi zuen? Langileek ez dutela nahi burgesek izan dituzten
pribilegioak (zapalkuntza egiten, plusbalioa/gainbalioa eskuratzen). Baizik eta
“Klase-
nagusitasunak behin betiko abolitzeko”. Hau da Marxen teoria: klase
borroka, historiaren motoreak, zer lortuko du? Gizarte komunista, klaserik
gabeko gizartea, gizarte ideala: aberats eta pobrerik gabekoa. Berdintasunean
eta justizian oinarrituta. “Abolitu”, beraz, egoera injustu
horrekin betiko amaitzea da. Gero, Marxek azaltzen du, berriro ere, bere
teoriaren beste parte bat: “monopolizatzaileen mende egotea”.
Zeintzuk dira monopolizatzaileak? Burgesak. Gogoratu behar dugu
industrializazioan, burgesak meha eta fabriketako jabeak zirela. Burges horiek
langileen alokatutako etxeen -barrakoi pobre, zikin eta hotzen-jabeak ere
baziren. Eta askotan, ugazaben dendetan erosteko behartuta zeuden langileak:
kalitate gutxiko janaria oso prezio altuetan. Marxek uste du -eta testuan
agerian geratzen da- mendekotasun ekonomiko horrek gaitz asko ekartzen diela
langileei: eta horren ondorioz erdi esklabuak direla, intelektualki oso txarto
daude eta politikan ez dute inolako eraginik izaten “mendekotasun politikoaren
oinarria ere” dio. Testu honen amaieran argi uzten du herrialde guztien
arazoa dela hau eta ez arazo nazional bat. Hor, ikusi ahal dugu Marxen
internazionalismoa. Eta agian, anarkistek gero leporatu zioten zentralismoa.
Langileen mugimendua ez zen “tokiz tokikoa” edo nazioan aurrera
eraman behar zen zerbait:ez; Marxen hitzetan, langileek klase-kontzientzia
garatu behar zuten eta konturatu behar zuten etsaia burgesa zela eta ez beste
nazio bateko langilea.
Aldarrikapen hau
lelo batekin amaitzen da. Eskubideek betebeharrak izan behar dituzte edo
bestela, ezin dira eskubideak izan. Agian iraultza liberalen esperantza eza
jartzen du hemen Marxek mahai-gainean. Honelako zerbait esan nahi du Marxek:
Zuek, burgesek, lortu zenituzten zuen eskubideak, baina ez zenituzten onartu
zuen betebeharrak eta langileen menderakuntza egin duzue, esplotazio hutsa,
inolako gupidarik gabe. Horregatik, hona hemen Nazioarteko Langileen
Erakundearen sormena. Zuen sistema suntsitzeko.
·
Baina testu hau ulertzeko,
kokatu behar dugu TESTUINGURU historikoan. Zer gertatu zen testua
idatzi baino lehen? Eta garai horretan? Eta gero?



·
Testu honen azterketarekin
amaitzeko, bere GARRANTZI historikoa nabarmendu behar dugu. Oso testu inportantea da
historian. Hemen, Marxismoak – sozialismo zientifikoarekin edo materialismo
historikoarekin- lehenengo urratsak eman zituen nazioarteko mailan, langile
guztien indarrak batzeko. Kapitalismoaren aurrean, iraultza proletarioaren
internazionalizazioa iragarri nahi dute. Antolakuntza mundu mailan iragartzen
ari ziren langileak, Marx buru. Eta Sistema kapitalistaren botere
ekonomikoentzat mehatxua zen. Geroko iraultza proletariorik nabarmenena,
No hay comentarios:
Publicar un comentario