TOTALITARISMOEN AURREAN
Musikaren oihuan: Giza Eskubideak
Bigarren ebalualdian mundua ikusi dugu bi gerra mundialen artean. Totalitarismo nazia Alemanian, faxismoa italian edota estalinismoa Sobietar Batasunean aztertu dugu modu sakonean. Hiru kasu hauetan ikusi dugu zelan garatu ziren masa-mugimendu hauek eta nola gerra herritarren sufrimenduaren kausa eta ondorioa bihurtu zen urte horietan. Totalitarismoak sortu ziren gizarte idealak edota pribilegioak lortu eta mantentzeko. Baina, aitzaki horiekin giza eskubideak urratzeko tresnak bihurtu ziren fanatismoaren eskuetan.
Blowing in the wind. Joan Baez. (Bob Dylan)
Sarrera honetan hausnarketa bat egingo dugu musikari esker. Azken egunetan totalitarismo desberdin batzuk ikusi ditugu, erregimen autoritarioak eta gerrak, ere bai. Askotan, sufrimendu horien ostean jendearen artean erru sentimendua sortzen da, tristezia sakona eta berriro ez errepikatzeko nahia. Agintariek -Gerra-Jaunek- ez dute maiz egindako mina onartu nahi. Baina bakearen aldeko oihuak kontzientziak mugiarazten ditu eta giza eskubideen aldeko mugimenduak sortzen dira. Hori gertatzen denean, bakea gertuago dagoela ematen du.
Badakigu 1939an, berriro ere, II Mundu Gerrak eztanda egin zuela. Historiak ez zion eman hamarkada horretan bakeari "a chance". Baina aprobetxatuko dugu momentu hau bakea eta giza eskubideei buruz hitz eta hausnarketa egiteko, musikak eramanda.
Binaka, entzun azpian dituzuen kantak eta erantzun dauden galderak. Ikertu ondo!! Kasu guztietan egileak eta kantariek biografia pertsonal interesgarriak izan zituzten, eta kanta testuinguru gatazkatsu batean sortu zen.
YO TE NOMBRO, LIBERTAD
- Zein giza-esbubide agertzen dira kanta honetan?
- Azaldu horien guztien artean, sei, gutxienez. Orain arte, zuentzat ezezagunenak.
- Orain begiratu Totalitarismoetan (Hitler, Mussolini, Stalin, Franco...) zeintzuk izan ziren bortxaturik eta nola.
- Begiratu 1947-48-49ko Giza eskubideen aldarrikapenak. Bilatu zein artikulutan agertzen den eskubide horien defentsa.
ZENBAT GARA.
Benito Lertxundi
- Zer azaldu nahi du kantak, zure ustez?
- Zein giza-esbubide agertzen dira kanta honetan?
- Zein testuinguru politikotan kantatu zuen Benito Lertsundi-k kanta hau -Begiratu "ez dok hamairu" atala-? Zer ekartzen dizu gogora?
SOLO LE PIDO A DIOS.
Mercedes Sosa
- Zer azaldu nahi du kantak, zure ustez?
- Zein giza-esbubide agertzen dira kanta honetan?
- Ikertu Mercedes Sosaren biografia, batez ere "jazarpen politikoan". Zein diktaduratik egin zuen ihes?.
LIBERTAD SIN IRA
Jarcha
- Zein testuingurutan sortu zen kanta hau?
- Zer azaldu nahi du kantak, zure ustez?
- Zein giza-eskubide agertzen dira kanta honetan?
- Begiratu nola kontatzen duten hemen...abc.
*****
IMAGINE
John Lennon
- Zein Giza Eskubide aipatzen ditu kantak?
- Amaitu lan hau bi atal egiten:
- Zer ikasi duzun lan honekin.
- Zure iritzia ematen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario