FAXISMOA ETA NAZISMOA GERRA ARTEKO GARAIAN
Suñer, Franco eta Mussolini
Faxismo hitza entzuten dugunean, askotan pentsamendua joaten zaigu Mussolini eta Hitlerren garaietara. Memoriara datorkigu faxismoa eta nazismoa eta hotzikara sentitzen dugu. Baina, noiz jaio ziren mugimendu horiek? Zergatik? Nola izan ziren hain popularrak? Demokratikoki heldu ziren gobernura? Eta, guregandik gertuago, ...zer gertatu zen?
Europan faxismoa zabaldu zen Depresio Handiaren garaian. Bi Gerra Mundialen artean eta 29ko cracka gertatu ondoren, arlo politikoan alderdi ultraeskuindar eta populista hauek agertu ziren eta gauzak okerrerantz joan ziren arlo sozialean. Baina historian kausen bila joan behar dugu zerbait ulertu nahian. Beraz, goazen gauzak sakonago aztertzera.
1. Fazismoa, zer da? Zeintzuk dira ezaugarriak?
Italian eta Alemanian 1923tik aurrera estatuko eta bizitza sozialeko ia botere osoa kontrolatzen zuten erregimenak dira faxistak. Ezaugarri hauek dituzte faxismoek:
- Alderdi bakar bat onartzen dute joko politikoan. Berehala estatuak totalitarioak bihurtu zituzten Alemania eta Italian faxismoa eta nazismoa gobernura heldu zirenean. (Hala ere, Stalin ere boterean egon zenean estatu totalitarioa eraiki zuen politikan aritu zuen bitartean).
- Polizia sekretua eratu zuten bai nazismoak baita faxismoak ere; eta oso errepresio handia egin zuten disidenteen kontra. Disidentea, oro har, gehiengoaren iritzi kontrakoa duena da. Beraz, esan daiteke disidentzia hitza gobernuan edo boterean dagoenaren kontrako iritsi politikoa duenaren jarrera dela.
- Estatu faxista eta nazietako gobernuek estatua goraipatzen zuten eta estatu totalitario horiek bizitza sozialeko atal guztietan eskua hartzen zuten kontrola mantentzeko. Ez ziren ongizatearen estatuak izan, baizik eta alderdi baten interesen aldeko estatuak. Horregatik, ideia horiek ez zeukatenak jazarri zituzten Estatu polizial horiek. Hau dela eta, erregimen hauei totalitarismoak"deitzen zaie.
- Nazionalismoa sakratutzat jo zuten eta ultranazionalismoa bihurtu zuten haiek defenditutako ideologia. Aberria indibiduo guztien gainean zegoen kontzeptua zen. Estatu ultranazionalista hauetan, aberriaren izenean, gobernuek desberdin pentsatzen zuenak torturatu, espetxeratu edo hil zitzaketen.
- Giza Eskubideak bortzatu zituzten. Holokausto, bereziki gogorra izan zen eta 6 milioi judutar hil ziren guztira. Hala ere, polizia sekretek erabilitako teknikak tortuna, tratu txarrekoak eta jazarpen politikoak izan ziren. Homosexualak edo ezgaitasunak zituztenak konzentrazio esparruetara bidali zituzten. Italian ere -nazien eraginez- antisemitismoa eta arrazakeria zabaldu ziren.
- Bai faxismo italiarra baita nazismoa ere inperialistak izan ziren. (Italian "Erromatarren Inperioa"-k egin zuena errepikatzeko asmoz justifikatu zuten "amets inperiala". Alemanian, bere aldetik, "Bizi espazioa" behar zutelakoan justifikatu zuten espantsionismo oldarkorra).
- Gerrarako joera adierazi, armagintzan dirua inbertitu eta "mistika belikoa" erabili zuten.
- Bi kasuetan emakumearen "rol"-a oso tradizionala zen eta gizartean egin behar zuten eginkizun hori askatasunik gabeko aukera bihurtu zen emakumeentzat. Politika natalistak bultzatu zituzten gobernu faxistek eta horretarako emakumeek amatasuna eta etxeko zaintza "ideal"tzat jo behar izan zuten. Gizonaren eginkizunak askoz gehiago baloratzen zituzten arlo sozialean. Militarismoaren kutsua nabaria zen eguneroko bizitzan.
10. Hitlerrek "arte degeneratua" mesprezatzen zuen eta debekatu zuen. Agian, bere biografiaren ondorioz egin zuen? Baina klandestinitanean, askok margoztu zuten modu alegorikoetan. Beste alde batetik, garaiko totalitarismo guztien gobernuek perfekzio klasikoen idealak bihurtu zituzten "arte ofiziala".
"Arte degeneratua"ren adibideak
2. Zergatik sortu ziren faxismoa eta nazismoa?
Faxismoa eta nazismoa sortzeko kausak anitzak dira, eta arrazoi guzti hauek eragina izan zuten faxismoaren hazkundean:
(Irudi hau autarkiaren garaikoa da, Españan. Frankismoan)
- I Mundu Gerra eta gero Alemaniak Gerra-ordainak eman behar zizkien irabazleei. Versallesko Itunean adostutakoa zen eta oso kaltegarria bihurtu zen Alemaniako ekonomiarako. Militarizatuta zegoen Alemania eta bere meak eta energia iturri asko irabazleen kontrolpean. Horregatik, eta ordain horiek egin ahal izateko Estatubatuetako Dawes ministroak Dawes Plana aurrera eraman zuen (1925). Ekonomikoki gauzak hobetu ziren. Baina egonkortasunak ez zuen luze iraun.
- 1929ko crack-a gertatu eta geroko urteetan Depresio Handia etorri zen. Depresio Handiarekin hiperinflazioa sufritu zuen Alemaniak eta 1931an "gosearen dekretu"en ondorioz jende askok gosea pairatu zuen. Horren ondorioz, naziek Alemaniaren nazioari zin egindako mendekua eta "Reich-aren ametsak" jendearengan itxaropena piztu zuen eta langileen artean askok naziei eman zizkieten botua.
- Gertatu zen krisi sakona oso nabarmena zen Alemanian ( Gerrako diru ordainak ordaindu behar zituelako) baita Italian ere (gainera, Italiak, gerra ostean, ez zuen jaso espero zuena -1915an, Londresko Itunarekin- potentzia irabazleekin lerrokatu zen arren).
- 1929ko crack-a eta geroko Depresio Handia egon zen. Momentu horietan mendebaldeko demokrazien krisia gauzatu zen (Weimar Errepublikakoa, adibidez, Alemanian).
- Kapital handiek komunismoaren kontrako jarrera adierazi zuten. Diruak egonkortasuna nahi zuen eta krisi baten testuinguruan komunismoa mehatxutzat jotzen zuten.
3. Zer gertatu zen Italian?
Hemen utziko dizkizuet gertakizun inportante batzuk. Klasean ikusiko dugu zergatik ziren hain esanguratsuak, eta zalantzak badituzu, galdetu!!:
- 1919-20: Benito Mussolinik "Fasci Italiani di combatimento" eratzen ditu.
- 1921: Fazismoak lortzen du gobernuak eta kapital handien babesa.
- 1921: Alderdi Nazional Faxista eratzen dute politikan sartzeko.
- 1922: Romarako martxa egiten dute faxistek. Mussolinik jaso zuen gobernua -Erregeak emanda- (Viktor Manuel IIIak, alegia). Gobernua liberalen eta kontserbadoreen artean banatu zuen Mussolinik. Sozialistak kanpo utzi zituen, ordea. "Il Duce"-k apurka apurka Parlamentuaren eginkizunak murriztu zituen eta aurkaritza desegin zuen modu bortitzean.
- 1925: Hauteskundeetako legea aldatu zuten. Faxistek hauteskundeetan irabazi zuten. Eta Mateotti, sozialisten diputatua erahilda izan zen modu bortitzean. Hori gertatu baino lehen, Mateotik berak hauteskundeetako putxerazoa salatu zuen. Horren ondorioz, beldurra zabaldu zen faxismoaren aurkari guztien artean. Viktor Manuel IIak oztopatu zituen ikerketak eta Mussolini diktadorea bihurtu zen.
- 1926tik aurrera: Testuinguru ekonomiko mesedegarria izan zen gobernu italiarrarentzat: langabetuen kopurua murriztu zen eta soldatak, berriz, handitu. Gobernuak jaiotzak bultzatu zituen eta nekazal munduko ekoizpena handitu zen. Ez ziren hain garai latzak, ekonomian. Baina egoera honek gutxi iraundu zuen...
- 1929: Honen ondorioz, Depresio Handiarekin langabezia asko handitu zen Italian ere, eta autarkia bultzatu zuen gobernuak. Zor Publikoa asko handitu zen.
- 1940-43. Italia gerran sartu zen eta porrot batzuk izan ondoren Mussoliniren diktaduraren amaiera etorri zen. Geroago, Alemandarrekin zuen aliantza apurtuta geratu zen eta bakarrik geratu zen "Salo-ko Errepublika Soziala"- (Frantziako Vichy-ko gobernua bezalakoa) alemandarren aldekoa, iparraldean. Han Mussolini errefuxiatu zen.
4. Zer gertatu zen Alemanian?
Versallesko Itunaren ondorioak oso latzak izan ziren Alemaniarentzat arlo ekonomikoan. Gerra-ordainak eman behar zizkien irabazleei eta horren ondorioz klase ertaina desagertu zen Alemanian. Han ikus dezakegu II Mundu Gerrako lehenengoetariko kausa. Garai hartan, beste alde batetik, Alemaniako alderdi komunistaren babesleak ugaritu ziren langileen artean. Eta horrekin batera, industrial askoren beldurra.
- 1919: Alderdi Langile Alemandarra sortu zen. Hasiera-hasieratik Adolf Hitler batu zen. Laster SA agertu ziren. (Beraien -SA-ren asmoa zen komunismoaren mehatxuarekin amaitzea, eta langileen mugimenduentzat oztopo bat izatea). Manifestazioetan bortizkeria erabili zuten eta judutarrak jazartu, ere bai.
- 1921: Hitler alderdiaren presidente izendatu zuten.
- 1923: Hitler Estatu Kolpe bat ematen saiatu zen. Ez zuen lortu eta kartzelera eraman zuten. Han "Mein Kampf" idatzi zuen. Urte bat geroago espetxetik irten zen.
- 1924: SS-ak eratu zituen bera eta alderdiaren interesak babesteko. (SAk kontrolatzen zituzten SS-ek). Urte horietan SO-ak eratu zituen. Espiotza egiteko Bulegoko langile parapolizialak ziren.
- 1933: Hitler heldu zen boterera, alderdiaren barruan eta Alemaniako gobernuan. Kantzillerra izendatu zuten eta legea aldatu zuen botere osoa eskuratu ahal izateko.
- 1934: "Labana Luzeen Gaua". SS-ek SAko kiderik inportanteenak erahil zituzten. Nazionalsozialismoa amaitu zen. Hitlerrek erabaki zuen herrialdeko industrialen interesak defendatu nahi zituela. Horregatik SAkoak oso "deserosoak" ziren. Ekoizpen tresnak sozializatu nahi zutelako ( nazionalsozialistak ziren eta). Gau krudel horretan argi geratu zen diktadura bortitza ezarriko zuela eta giza eskubideen bortzaketak egingo zituela.
- Hurrengo urteetan: Estatuak ekonomian eskua hartu zuen. Klase sindikatuekin amaitu zuen Hitlerrek eta sindikatu bakar bat eratu zuen -boteretsuen interesen aldekoa-. Gobernu naziak lan publiko handiak egin zituen eta berrarmatzeari ekin zion. Gerra ekonomia eta nazionalismo oldarkorra bultzatzen hasi zen. Zerbitzu militarra derrigorrezkoa bihurtu zen. Gobernu naziak gazteak manipulatu zituen "Hitlerren gazteria"-erakundean.
- 1938: Austria batu zen Alemaniarekin modu baketsuan. Oso potentzia handia bihurtu ziren. Gauzak horrela, "Amaierako irtenbidea" eraman zuten aurrera. Azaroaren 9ko gaua "Kristal hautsien gaua" izan zen. 280 sinagoga apurtu zituzten eta 30.000 judutar eraman zituzten konzentrazio esparruetara. Azken urratsa zen Holokausto-rantz.
Esteka: Auswitch. II Mundu Gerra oso gertu zegoen...
Esteka: Euskaldunak konzentrazio esparruetan. Eitb
5. Zer gertatu zen Espainian?
Garai hauek Bigarren Batxilergoan ikasten dira sakonago. Hala ere, interesgarria izan daiteke gauza batzuk gogoratzea, ulertzeko herrialdeen arteko laguntzak eta estrategia komunak.
1931an Eibarren altxatu zuten hiru koloretako bandera, Errepublikakoa. Alfontso XIII.a erbesteratu zen eta Errepublika aldarrikatu zuten. Ez ziren Espainian ere garai errezak izan. Jarrera politikoak oso polarizatuta zeuden eta gertakizunek ez zuten erdibideko irtenbideei laguntzarik eman. 1933eko hauteskundeetan Eskuineko alderdiek (CEDA-k) irabazi zuten, eta 1936ekoetan, ordea, Frente Popularrak (koalizio errepublikanoa, sozialista...). Hala ere, begiratzen badugu mapa erraz ikus dezakegu zegoen polarizazioa:
1936eko Espainia honetan komunismoaren beldur zeuden eskuinekoak eta konserbadurismo edo fazismoaren beldur ezkerrekoak.
Hala, Frente Popularrak irabazi arren, ejerzitoaren sektore batek ez zuen emaitza onartu eta estatu kolpe bat eman zuen, matxinatu ziren gobernuaren kontra. Gerrak eztanda egin zuen. Gerraren kasusen artean hauek aipatuko ditugu laburpen gisa:
- XIX. mendean iraultza liberalak bi gerra karlisten testuinguruan eraman zituzten aurrean. Beraz, gizartea banatuta eta minduta zegoen.
- Aurreko ehun urteetan ejerzitoan estatu kolpeak eta altxamenduak egiteko joera finkatuta zegoen.
- Herrialdea ez zegoen oso modernizatuta - ez ideietan ezta arlo ekonomikoan ere- beraz, aurrerapausuak bereziki zailak ziren.
- Testuinguruko ideologiek gizartea polarizatu zuten, nazismoa, komunismoa...muturreko ideiak errotu ziren jendearengan.
- Pobrezia eta analfabetismoa handiegiak ziren. Injustizien lurrean bortizkeria loratzen da.
Euskal Herrian Alderdi Nazionalistak zalantza batzuk izan zituen hasierako momentuan gerrako bandoetan kokatzeko. Alde batetik, altxatuekin katolizismo sutsua konpartitzen zuen. Beste alde batetik, ordea, autonomiarako joera oso oldarkorra zuen Francoren bandoak. Gauzak honela, Errepublikak estatutu bat lortzearen aldeko jarrera adierazi zion EAJ-ko gobernuari. Horregatik, Errepublikako zaleen aldean borrokatu zuten gudari nazionalistek. Ez, ordea, kalistek. Azken hauek bando nazionalaren altxamenduari babesa eman zioten. 1937an Gernikan, Durangon, Otxandion eta beste leku batzuetan bonbak bota zituzten. Baina, nortzuk izan ziren sufrimendu eta kalte hauen arduradunak? "Legion Kondorreko" hegazkinak -Hitlerren laguntza alde frankistari- bonbak bota zituzten. Bonbardaketa hauekin laguntza estrategikoa emateaz aparte II Mundu Gerran erabiliko zituzten teknikak probatzen ari ziren zibilen kontra.
Hona hemen bizirik atera zirenen testigantzak:
7. Nortzuk eman zieten laguntza bi aldekoei?
Hona hemen bizirik atera zirenen testigantzak:
7. Nortzuk eman zieten laguntza bi aldekoei?
Francisco Franco-k Maroccon hasi zen altxamendua prestatzen. 1936ko uztailaren 17an. Berehala tropekin gurutzatu zen Penintsulara eta matxinada Gerra zibila bihurtu zen: familiak zatututa geratu ziren, lagunen taldeak ere bai. Eta ondorioak oraindik sauri irekietan ikus daitezke. Baina, nortzuk eman zieten di aldeei laguntza??
Laguntzak bando nazionalarentzat:
Cara al sol, Falangeren himnoa.
- Alemaniak: 200 milion dolar.(Itzulita II Mundu Gerran) Hornikuntza belikoa. Legion Kondor (Hegazkinak, pilotoak). Gernika, Durango, Otxandioko bonbardeoak Euskal Herrian. Lehengaiak eta jakiak. II. Mundu Gerrako entsaiua izan zen
- Italiak: Laguntza zabalagoa baina ez han kalidade onekoa. Hegazkiak (CTV) Il corpo di Trupe Voluntarie (120.000 soldadu)
- Marocco-k: Tropa boluntarioak.
- Portugal: Hornikuntzarako sarrera izan zen. Salazar-ek bidalitako boluntarioak.
Laguntzak Errepublikanoentzat:
Brigada Internazionalisten kanta "Internazionala".
"Lurra eta askatasuna" Pelikulakoa.
- SESB-ek:120 milion dolar. (Ez itzulia). Moskun, Bankuetan, Espainiako gobernu errepublikanoak urrea utzi zuen: 568 milion dolar (Eta erosketak egin ziren diru horrekin, bai SESBE-en baita beste herrialdeetan ere. Gerrako ume asko SESB-era joan ziren.
- Mexikok: Batez ere errefuxiatuen sarrera onartzen.
- Nazioarteko Brigadak: 1936ko azaroan Madrilgo Frntean hasi ziren funzionatzen (antifazistak, komunistak...)
Eta zer egin zuten potentzia demokratikoek?
"Eskua ez hartzeko" Ituna sinatu zuten Frantziak eta Ingalaterrak, 1936ean Londresen. Horren ondorioz ez zioten gobernu errepublikanoari hornikuntzarik bidali. EEBBek ere,n esan zuen ez ziela bandoei hornikuntzarik emango baina TEXACO-k Francori mailegu bat eman zion. Frankismoan Repesa-n (gaur egun Repsol) parte hartzeko aukera eman zion TEXACO-ri gobernu frankistak.
"Eskua ez hartzeko" Ituna sinatu zuten Frantziak eta Ingalaterrak, 1936ean Londresen. Horren ondorioz ez zioten gobernu errepublikanoari hornikuntzarik bidali. EEBBek ere,n esan zuen ez ziela bandoei hornikuntzarik emango baina TEXACO-k Francori mailegu bat eman zion. Frankismoan Repesa-n (gaur egun Repsol) parte hartzeko aukera eman zion TEXACO-ri gobernu frankistak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario