jueves, 19 de diciembre de 2019

Ikaslea maisu



Ikaslea, maisu. 
Anarkismoa gelan sartzen da.

2019ko abenduan.

XIX. mendera bizitzera joan gara egun hauetan. Industrializazioaren testuinguruan ekonomialari batek idazten du "Nazioen aberastasuna" (Adam Smith-ek, alegia) langileen egoera oso latza den bitartean. Batzuek gizarte ideala aberastasuna sortzean ikusten dute; beste batzuek, ordea, aberastasuna banatu gabekoa bada, ezin dute onartu. Humanismoak erantzun batzuk bilatzen ditu, bere aldetik. Garai gatazkatsuak dira herrialde industrializatu berrietan eta biolentzia agertzen da kaleetan. Manifestaldiak, errepresioa... Langileek konzientzia hartzen dute, astiro doan prozesu batean. Injustizien kontrako erantzun desberdinak loratzen dira.

Horrela, ikasle bat bihurtu zen irakasle pasa den egunean. 2. Batxilergoko ikasle batek (L.L) anarkismoa azaldu zien 1. batxilergoko ikasleei. Ikasle honi asko gustatzen zaizkio giza zientziak, nahiz eta apur bat berandu konturatu. Beraz, erabaki du ibilbidea aldatzea eta horregatik aurten 1. batxilergoan klasea emateko prest agertu da, modu boluntarioan. Berak esan zidan moduan "Uff, hor aurrean zaudenean gehiago baloratzen duzu irakaslearen eginkizuna!"(...)

Bere ustez, anarkismoa mugimendu interesgarria da, Grezian sortua. Anarkia hitzak "botererik gabe" esan nahi du. Eta erronka bat bihurtu da betidanik botere guztientzat. Indibiduoan oinarrituta, askatasuna bandera eta aginte totalitario guztien mehatxua.
Galderak egin zizkien ikaskideei, eta anarkisten erantzunak "berreraiki", ere bai.

  • Nola lortzen da aberastasuna?
  • Sistema kapitalista zilegia da anarkisten ustez?
  • Kola borrokatu injustizien kontra?
  • Ezkerrekoak dira edo eskuinekoak?
  • Zer nolako erantzunak ematen ditu Estatua-k?, noren interesak defendatzen ditu?

Hona hemen bere azalpenaren "zatitxo" bat. Ikaslea, maisu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...