"México lindo y querido" "Black lives matter"
“Zergatik dira pobreak Mexikoko indigenak? Zergatik sortu da "Black lives matter"?”
Sarrera honetan erakutsi nahi dizuet Mexiko-ren errealitatea aztertzeko metodologia oso polita: PUZZLEa. Metodologia honekin Mexikoko errealitatea aztertuko dugu ikuspegi desberdinetatik. Hori bai, ez ahaztu: Zerumugan giza eskubideak egongo dira!!
SARRERA:
Abestia: Ismael Serrano. Sarrera moduan erabiliko dugu.
“Puzzle metodologia erabiltzen”
3. Azalduko dugu problema: “Zergatik dira pobreak Mexikoko indigenak? Zergatik sortu da "Black Lives matter mugimendua?
Irakasleak irakurriko
du nortzuek osatuko dituzten bost lagunen taldeak. Klasea amaitu baino lehen
taldekoak batu, eta zuetariko bakoitzak rol bat aukeratuko du, baita bere lana planifikatuko
ere.
Taldekideen rolak hauek dira:
2. Beltz bat. Estatu Batuetakoa, "Black lives matter" mugimendukoa.
Ikertzeko, zoaz esteka honetara: Amerika Beltza.
3.Indigena mexikarra, indigenen historia gogoratzen duena: Amerika India.
HONA HEMEN GUZTIEK IKUSIKO DITUZUEN BIDEOAK:
- Konkista
- Enkomienda
- Indietako legeak
- Esklabotza
- Arrazakeria eta arrazakeria zientifikoa
- Merkataritzaren triangelua (Afrika, Europa, Amerika)
Geroago, amankomunean erantzungo ditugu gaiaren hasierako galderak.
AMAITZEKO: lana baloratu!!
Zuetako bakoitzak baloratuko ditu bai bere lana, bai taldearen lana. Horrela, ikasi duzuena baloratuko duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario