LANGILEAK ETA LAN MERKATUA GAUR EGUN
2020ko urtarrilean, Bilbon
Sarrera honetan, aurkeztu nahi dizuet hiru ikasle hauek egin duten ikerketa. Nerea, Katalin eta Bego ekonomia ikerlariak bihurtu dira. Proiektua historia eta ekonomian Bilboko errealitatea aztertzeko eraman genuen aurrera. Esteka honetan dituzue beraien ideiak edo beraiek atera dituzten ondorioak lana egin eta gero:
Zer nabaritu dugu elkarrizketak egiterakoan?? (Zoaz estekara!)
Baina, jakin nahi duzue zer egin duten??
1. Historian langileen mugimenduak lan egiten ari ginen. Han, lan baldintzak, mugimendu irautzaileak edota sindikatuen sorrera ezagutu genituen, besteak beste. Lehenengo industrializazioen prozesuetan ikusi genituen gertakizun batzuk. XIX. mendeko ideologiak aztertu genituen. Liberalismoa, sozialismoa...
2. Ekonomia arloan eskaintza eta eskaria baldintzatzen dituzten faktoreak, sistema ekonomikoak, merkatu motak, lehia,... ikusten eta ikasten ari ginen.
3. Bi irakasgai hauek batzeko eta hobeto ulertzeko, proiektu bat eraman dugu aurrera. Horretarako, ikasleek inkesta bat-batzuk prestatu dituzte kaleko ibiltariei eta familietako kideei edo lagunei egiteko.
4. Zein izan da gure helburua? Gaur eguneko lan baldintzak, lan-eskubideak eta langileen kontzientziak aztertzea. Sektoreak, eta merkatuetako arlo horietako lehia...ezagutzea. Beraz, lan merkatua aztertzea.
Hemen azpian dituzue elkarrizketak!!
(***Langile hauen intimitatea errespetatzeko ezabatu ditugu izenak.)
1.ELKARRIZKETA
NOR DA?
Gure lehenengo elkarrizketaren protagonista Lush dendako (gorputzerako - edertasunerako eta osasunerako- produktuak saltzen ditu) saltzaile bat da, bere izena "X" da.
EK:
Zein da zure lana?
Bueno, nik Lushen lan egiten dut eta nire lana dendako gorputz
produktuak saltzean datza.
EK:
Orduan, zein da zure lan arloa (sektorea)? Hirugarrena?
Bai, denda batean lan egiten dut eta ondasunak saltzen ditudanez hirugarren arlokoa naiz.
EK:
Uste duzu zure lan baldintzak onak direla?
Bai, ni oso pozik nago nire lanarekin eta nire lan orduak ez dira oso
gogorrak, 8 ordu lan egiten dut egunero eta oporraldiak ditut arazorik gabe
eskatzen ditudanean.
EK:
Orduan, zenbat egun dituzu Oporretan?
Nire egoera desberdina da, Gabonetan kontratatu didate, hilabete
hauetan jende gehiago dagoenez nire lankideei laguntzeko, baina azarotik
otsailera 7 egun ditut oporrak hartzeko.
Ek:
Beste aldetik, arazo pertsonalak dituzunean egunak ematen dizute?
Bai, lan-hitzarmenak zeintzuk diren gure egunak esaten du eta ez dizkigute kentzen gure oporretatik.
Bai, lan-hitzarmenak zeintzuk diren gure egunak esaten du eta ez dizkigute kentzen gure oporretatik.
EK:
Sindikatua daukazu zure enpresan?
Bai, nik zenbait urte daramat ELA sindikatuaren parte izaten uste
dudalako haiek nire interesak hoberen defendatzen dituzten taldea direla, gu langileok babesten gaituzte.
EK:
Nolakoa da zure kontratua? Finkoa ?
Ez, lehen esan dizuedan moduan niri 4 hilabetez kontratatu didate,
Gabonetan kontsumoa handitzen delako, baina hilabete hauek amaitzean beste lan
bat bilatu behar izango dut.
EK:
Zu diru honetaz - soldatarekin- bizi zara edo ikasten ari zara?
Ni oraindik unibertsitatean nago nire bigarren karrera egiten, eta
lan egiten ari naiz nire dirua irabazten hasteko eta ikasketak amaitzerakoan beste
leku batera bizitzera joateko.
EK:
Pozik zaude zure soldatarekin?
Bai, oso, ez da oso altua baina ezin naiz kexatu.
EK:
Gehiago irabazten duzu oporretan?
Ez, nire kasuan ez, berdin kobratuko dut lau hilabeteetan.
EK:
Orduan pozik zaude zure lanarekin?
Bai, oso pozik nago nire lan baldintzekin eta nire lankideekin.
NOR DA?
Gure bigarren protagonista "L". da eta Barne Arazoetako
Ministerioan lan egiten duen funtzionarioa da.
EK:
Zein da zure lana?
Ni funtzionarioa naiz eta Barne Arazoetako Ministerioan lan egiten
dut, hemen bulegoko lana egiten dut.
EK:
Orduan, zein da zure lan sektorea? Hirugarrena?
Bai, zerbitzu bat eskaintzen dudalako.
EK: Uste duzu zure lan baldintzak onak direla?
EK: Uste duzu zure lan baldintzak onak direla?
Bai super onak, oso pozik nago nire lankideekin baita nire
buruzagiarekin, gainera soldata on bat daukat eta lan baldintza onak dira, ere bai.
EK:
Oporrak dituzu? Zenbat egun?
Bai, 32 egun ditut eta gainera arazoren bat gertatzen bada familian 3
egun ematen dizkidate.
EK:
Sindikatua daukazu zure enpresan?
Bai, ni CSI-F ko (“Central Sindical Independiente y de Funcionarios”)
sindikatuaren kidea naiz, nire lankide gehienak bezala, oso pozik nago
berarekin.
EK:
Nolakoa da zure kontratua? Finkoa ?
Bai, 27 urte daramat han lan egiten eta jubilatzen naizenera arte lan
egingo dut han.
EK:
Pozik zaude zure soldatarekin?
Bai, ez daukat kexarik, bizitzeko ematen dit.
EK:
Eta zenbat kobratzen duzu?
Kontutan hartzen Barne Arazoetako Ministerioan lan egiten dudala,
gutxien kobratzen duten funtzionarioak, gure soldatak gutxi gorabehera 1200$ tik
2000$ ra doaz.
EK:
Gehiago irabazten duzu oporretan?
Bai, bi paga extra daukat irailean eta abenduan, gabonetako eta
oporretako gastuei aurre egiteko.
3. ELKARRIZKETA
Gure hirugarren protagonista "J". da eta “nekazaritzako ingeniaria" ("ingeniero agronomo”) lan
egiten du.
Kalitate arduraduna naiz nire enpresan.
EK: Uste duzu zure lan baldintzak onak
direla?
Bai, nahiko "dezenteak". Ordu gutxiago
egitea eskatuko nuke.
EK: Oporrak dituzu? Zenbat egun?
Bai, urtero 22 egun ditut eta kontu
pertsonalentzako 7 egun.
EK: Sindikatua daukazu zure enpresan?
Bai, baina ni ez naiz fidatzen
sindikatuengan, horregatik ez nago baten barruan.
EK: Nolakoa da zure kontratua? Finkoa ?
Emmmm… kidea (sozioa) naiz.
EK: zein da zure lan sektorea?
Lehen sektorean lan egiten dut.
EK: Pozik zaude zure soldatarekin?
Bai, oso soldata ona daukat.
EK: Eta zenbat kobratzen duzu?
Jo*er 3.000€ baino gehiago.
EK: Gehiago irabazten duzu oporretan?
Ez, berdina irabazten dut hilabete guztietan.
EK: zerga asko ordaindu behar dituzu?
Beste batzuk baino gutxiago "familia numerosa" batekoa naizelako
EK: Lehia-maila altua dago langileen artean?
Bai, normalean asko egoten da, guztiok hobeak izatea saiatzen baitgara.
NOR DA?
Gure protagonista L. da.
EK: Zein da zure lana?
Irakaslea naiz, eskola publiko batean.
EK: Uste duzu zure lan baldintzak onak
direla?
Orokorrean bai, baina hobetu litezke
baina.
EK: Oporrak dituzu? Zenbat egun?
Bai, baina ez nahi ditudanean, behartuta nago uztaila eta abuztuko egun horiek hartzera.
34 egun ditut oporretarako.
Heriotzagaitik familia hurbila bada 2 egun, gaixotasunak baditugu familian, beste 2 egun egon naiteke haiekin lanera joan barik.
EK: Sindikatua daukazu zure enpresan?
Bai, administrazio publikoa baina bai, badagoz.
EK: Nolakoa da zure kontratua? Finkoa ?
Bai, kontratu finkoa daukat.
EK: zein da zure lan sektorea?
Administrazio publikoan
EK: Pozik zaude zure soldatarekin?
Bai, orokorrean bai.
EK: Eta zenbat kobratzen duzu?
2.000 eta 2.500€ artean.
EK: Gehiago irabazten duzu oporretan?
Paga extra dagoelako, bai.
EK: Zerga asko ordaindu behar dituzu?
Ez, tokatzen zaidana. Nik uste dut zergak ordaintzea beharrezkoa dela beraz, tokatzen zaidana ordaintzen dut.
EK: Lehia dago langileen artean?
Ez, denok antzera irabazten dugulako.
NOR DA?
A. da gure hurrengo
langilea.
EK: Zein da zure lana?
Udaletxeko arkitektoa naiz.
EK: Uste duzu zure lan baldintzak onak direla?
Bai, orokorrean bai. Baina ordutegiaren elastikotasuna handituko nuke.
Bai, orokorrean bai. Baina ordutegiaren elastikotasuna handituko nuke.
EK: Oporrak dituzu? Zenbat egun?
Bai, 22 egun eta 10 egun edo gai berezkoengadik. Heriotzagaitik 5 egun eta medikura joateko 4 ordu hilero seme-alabekin joateko.
EK: Sindikatua daukazu zure enpresan?
Bai, eta nik UGT sindikatuko kidea naiz.
EK: Nolakoa da zure kontratua? Finkoa ?
Ez, lekua ez da oraindik nirea, behin behinekoa naiz, funtzionario interina.
EK: Zein da zure lan sektorea?
Hirugarren sektorean egiten dut lan, hau da, zerbitzuak eskaintzen
ditut udaletxe batean.
EK: Eta zenbat kobratzen duzu?
3.500 gutxigora behera.
EK: Orduan, pozik zaude zure soldatarekin?
Bai, oso pozik.
EK: Gehiago irabazten duzu oporretan?
Ez, beti irabazten dut berdina, nire paga ez- ohikoak (“extrak”) urtean zehar banatuta daudelako.
EK: zerga asko ordaindu behar dituzu?
Ez, nik uste dut neurrian ordaintzen ditudala eta seme-alaba eta familia numerosa izateagatik gutxiago eta etxebizitza ere ordaintzeagatik gutxiago.
EK: Amaitzeko, zuk lehia nabaritzen duzu langileen artean?
Bueno, nire departamentuan giro ona dago eta badago postuak lortzeko pixka bat lehia baina ez, orokorrean giro ona dago.
NOR DA?
M. da hurrengo langilea, bera giza ikertzailea da, hau da, 3.
sektorearen parte.
EK: Oporrak dituzu? Zenbat?
EK: Eta zerbait pertsonala badaukazu, oporretatik
kentzen dizkizute egun horiek?
Ez. 32 eguneko oporrak ditut, baina zerbait pertsonala badaukat,
hamabost eguneko tartearekin jokatu behar dut. Eta oso garrantzitsua nada, hiru
egunekin nahikoa izango luke.
EK: Sindikatua daukazu zure enpresan? Zein da?
Bai, zenbait daude. Baina haien artean, CNT eta ESK daude, adibidez.
EK: Beno, zure kasuan ez dakigu ea gehiago
irabazten duzun gabonetan, baina horrelakoa da?
Hamalau ordainketak ditut urtean zehar, ez dena derrigorrezkoa
gabonetan izatea, baina ordainketa ez-ohiko bat dut data honetan, baita uztailan
ere.
EK: Eta azkenik, pozik zaude zure lanean?
Gehiengoan, bai. Soldata ez da "mirarigarria", baina oporretako egun
asko ditut, baita familiarekin egoteko aukera (oportunitate) asko ere.
NOR DA?
"K", "Apodemia" deituriko bitxi-denda bateko langilea
da.
EK: Hemen lan egiten duzu, baina zure denda da,
edo kontratatuta zaude?
Ez, langilea naiz.
EK: Oporrak dituzu? Eta zenbat egun urtero?
Oporraldi naturala dut, 31 egunekoak.
EK: Eta zerbait pertsonala baduzu, egun horietatik kentzen dizkizute?
EK: Zure kontratua finkoa da?
Bai, noski. Denda txikietako langile askok bezala.
EK: Sindikatua daukazu?
Ez, ni ez naiz sindikatuetako kidea.
EK: Zure ustez, dituzun lan baldintzak onak dira?
Edo hobetu ahal dira?
Beti hobetu ahal da zerbait, baina lan egiten dudanean, 8 ordu nago
dendan eta esan behar dut ez dela lan oso gogorra, hemen daukat nire mahia eta
bezeroak ez daudenean nahi dudana egin ahal dut, horregatik ezin naiz kexatu.
EK: Gehiago ordaintzen dizute Gabonetan?
Bai, ez-ohiko ordainketa bat ematen digute langile guztioi.
EK: Orduan, zenbat langile zarete?
3 langile gaude hemen lan egiten, bakoitza bere ordutegiarekin, baina horain gabonak etorriko direla eta, enpresak beste langile bat kontratatzen du eskaria handiagoa delako.
EK: Eta azkenik, pozik zaude zure lanagaz?
Bai, orokorrean bai. Soldata ez da oso altua, baina oso ondo antolatzen gara langileen artean eta oso giro ona dago. Eta hori asko nabaritzen eta eskertzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario