lunes, 20 de enero de 2020

II Mundu Gerra. Amaiera, ondorioak


II Mundu Gerra 



Kaixo, berriz ere!
Material batzuk prestatu ditut zuentzat, zoazte eta ikertu. Sarrera honetan aurkituko duzuna:
1. IIMG. PPT
2. IIMG zineman.
3. II MG Dokumentaletan.
4. II.MG-ren aurreko begirada kritikoa
5. II MG-ren ondorioak.
6. II MG eta gero:  Giza Eskubideak, Nazio Batuen Erakundea.
7. II MGren ostean: Gerra Hotza. 


*****
1. IIMG. PPT
2. IIMG zineman, musikan

Eta hemen, gerraren kontrako kanta:

La cancó del soldadet (Manel)
(Normandiako lehorreratzea. Pelikula: "Ryan soldadua salba ezazue")


Normandiako Lehorreratzea

1944ko ekainaren 6an (E-EgunaBigarren Mundu Gerrako aliatuek Normandiaren inbasioaren hasiera operazioa izan zen. Itsasotik egindako historiako inbasiorik handiena izan zen eta helburua Alemania Naziari Mendebaldeko Frontea irekitzea izan zen.

Hildako gehienak Omaha hondartzan lehorreratu zirenen artean izan ziren, euren itsas-hegia aldapatsuagoa zelako. Gold, Juno eta Sworden hainbat herri fortifikatu etxez etxeko gerran garbitu zituzten, eta Golden jarritako bi bunker desaktibatu zituzten, tanke bereziak erabilita.

Aliatuek ez zuten lortu E-Egunean euren helburuak eskuratzea. Herri batzuk Alemaniaren eskuetan mantendu ziren. Juno eta Gold hondartzak batzea baino ez zuten lortu lehen egun hartan, eta bost hondartzen eremua ez zuten lortu geroago arte; hala ere operazioa garrantzitsua izan zen, Aliatuek hanka bat jarri zutelako Frantzian eta hortik hilabetetan soldadu gehiago sartu eta Mendebaldeko Frontea osatu zutelako. Alemaniak 4.000tik 9.000ra arteko hildako izan zituen egun hartan. Aliatuek 10.000 baja, horietatik 4.414 konfirmatutako hildako. Museoak, memorialak, eta gerra-hilerriak nonnahi daude inguruan gaur egun.



Jorge Drexler-en kanta "El pianista del Gueto de Varsovia".


Varsoviako ghettoa edota Varsoviar ghetto

Bigarren Mundu Gerran, Holokauston Hirugarren Reichak Poloniako Varsovia hiriburuan ezarri zuen Europar osoko judutar ghetto handiena izan zen. Hiriburuaren erdigunean ezarri zen 1940ko urriaren eta azaroaren artean eta, 1939ko erroldaren arabera, ghettoan 359.827 pertsona bizi ziren, hauei hiriko beste eremuetatik nahiz ingurutik lekualdatuak izan ziren biztanle berriak gehitu behar zaizkielarik. Varsoviako biztanleriaren %30a zen eta lurren %2,4ko azaleran pilatuta zeuden. Martxan egon zen hiru urtetan zehar, bertako biztanleek jasandako gosete, gaixotasun, kontzentrazio-esparruetako barneratze eta sarraskiaren ondorioz, biztanleria 50.000ra murriztu zen. 

Varsoviako pianojolea:

Pelikula honetan kontatzen digute Wladyslaw Szpilman-en historia. Pianojolea zen eta Varsoviako ghetton bahitua izan zen, judutarra zelako. Nazismoa eta gerra amaituta, liburu biografikoa idatzi zuen bere bizipenak kontatzeko. Liburu horrekin pelikula bat errodatu zuten izen berarekin: "Pianojolea".

Jorge Drexler (XXI. mendean) kantariaren abesti honetan ikusi ahal ditugu liburuaren gaineko pelikularen irudiak. Historia erreal batean oinarrituta, Jorge Drexlerek gogora ekarri nahi zuen Varsoviako ghettoan gertatu zena. Musikariak salatzen du "munduak ez duela ikasten", holokaustoan egindako sarraskitze zentzugabekoa. Gaur eguneko edoizen musikaria, homosexuala... izan zitekeen Varsoviako pianojolea.

Schindlerren zerrenda

Ausardiaren historioak, Historian:
 Schindler eta Irena Sendler

Schindler's List 1993ko Steven Spielberg zinema zuzendariak zuzendutako gerra drama filma bat da. 1982ko Thomas Keneallyren australiar idazlearen Schindler's Ark (Schindlerren Kutxa) liburuan oinarrituta dago.

Filmak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Holokaustotik 1000 judu poloniar inguru salbatu zituen Sudeteetako enpresaburu katolikoarena. Oso historia hunkigarria da.  Bigarren Mundu Gerran Oskar Schindler giza harremanetarako talentua duen alemaniar enpresaburu bizizalea da, horretaz baliatuz nazien begiko izateko egitasmo bat burutuko du. 1939an alemaniarrek Polonia inbaditu ostean Schindlerrek bere harremanei esker lantegi baten jabetza lortuko du. Lantegi horretan ehundaka judu langile gisa enplegatuko ditu. Bertako arduradun judua lantegiko itzalpeko zuzendaria izango da, Schindlerrek enpresaburuaren betebeharrekiko erabat ezjakituna baita. Baina naziek ez dakitena da Shcindlerrek juduak kontzentrazio-esparruetatik eta heriotz ziur batetik salbatzeko bere lantegiaz baliatzen ari dela.



Irena Sendler, Varsoviako Geto-ko aingerua

Azken bideo honek Irena Sendler (1910-2008) langile soziala eta erizainaren historia kontatzen digu. Poloniako okupazioan gertatu ziren historiak izan ziren, eta bizitzak zalbatzeko emakume ausart honen ideiak eta ekintzak ikus ditzakezu bideoan. Irena anonimatoan jardun zen eta ez zen oso ezaguna izan nazien garaian baina bere historia agerian irten zenean onartu zizkioten meritu guztiak. Oso modu zuhurrean ghettotik atera zituen umeak, heriotz seguru batetik. Salbatutako haur judutarrak izkutatzen zituen maletetan, hil-kutxetan edo beste modu askotan naziek konzentrazio esparruetara ez eramateko.


3. II. Mundu Gerra dokumental batzuetan


Bi bideo duzu hemen azpian, gerraren amaieran sakontzeko. Hollywood-eko pelikulen arrakastaren ondorioz, II Mundu Gerraren gaineko pelikula asko egin dira nazien kontura, edo aliatuen aldeko iritziak zabaltzeko. Pelikula horiek jorratutako gaiak edo guduak oso ospetsuak bihurtu dira mendebaldeko europarrentzat. Baia beste gertakisun batzuk, ahaztuago geratu dira guretzat. Esae baterako, bonbardaketa atomikoak.

Lehenengo bideo hau, II Mundu Gerrari behin betiko amaiera eman zion gertakizun krudelari buruzkoa da: Hiroshiman eta Nagasaki-n EEBB-ek egindako erasoa, bonba atomikoak, alegia. Ondorio lazgarriak aipatuta geratzen dira, eta etorkizun hurbila, zoritxarrez, argiago geratzen ari zen momentu horretan. Arma atomikoak dituenaren botere ukoezina odolez sinatu zuten bonbek.





EEBBen rol-a IIM Gerran. Canal Historia. 

4. II.MG-ren aurreko begirada kritikoa
Ondo ohartzen bazara, aurreko bideoetan bi ikuspegi desberdinak ikusiko dituzu. Agian, kontrajarriak, ezta?


Jarraitu ikerketa egiten:
(Behatu: nork argitaratu ditu?)

Idatz ezazu zure koadernoan orrialde bateko laburpena jaso duzun informazioarekin. Klasean laguntza emango dizut!!

5. II MG-ren ondorioak
Zeintzuk izan ziren II Mundu Gerraren ondorioak??




5. 1. Ondorio latzak: giza galerak 

Hipolito de la Torre historialariak kontatzen digu:
  • 60 milioi hildako egon ziren.
  • %50 biktima zibilak izan ziren
  • SESB-en 20 milioi hil ziren.
  • Polonian, biztanleriaren %15-a (6 milioi)
  • Hildakoen kopurua, ordenean: yugoslavia (1,5 milioi), Francia, Britania Handia...
  • Haietatik 6 milioi judutarrak ziren.
  • Nazien sarraskitze programak, "azken irtenbidea", disidente politikoen hilketak: gertakizun hauek guztiek sufrimendu ikaragarria ekarri zuten.
  • Europan 30 milioi errefixiatu egon ziren, lekualdatzeak oso inportanteak ziren, gerratik ihez egiten.
  • 200.000 hildako egon ziren Hiroshima eta Nagasaky-ren bonba atomikoak bota zituztelako.

5.2 Ekonomikoki galera handiak egon ziren

  • Komunikazio sarea
  • Nekazal eremuak, hondaturik edo "mina"-z beteta
  • Gosea zabaldu zen Europan.
  • EEBB-etako lurraldea salbuespena izan zen.
  • Eta handik heldu ziren Europako bereraikitzerako maileguak...

5. 3 Lurraldeetako aldaketak (Bake konferentziak)



Jaltako konferentzia: (1945ko otsailean)


Roosvelt (EEUU), Churchill (BH) eta Stalin (SESB) bildu ziren. Han, Alemania zenbait okupazio-eremutan banatzea erabaki zuten. Han hartutako akordioen artean hauek zeuden:



1. Alemaniak biktimei ordaindu behar zien ordainketak zehaztu zituzten.

2. Poloniarako gobernu bat adostu zen. SESB-en aldekoa. 
3. SESB-ek anexionatu zituen Baltikoko estatuak (Estonia, Letonia, Lituania) Eta Besarabia. (Gaur egun Ukrania, Errumania)
4. Askatutako herrialdeetan hauteskunde askeak egitea. 
5. "Hiru Handien" topaketa batzuk izan ziren (Churchill, Stalin, Roosvelt) eta kritikatuak izan ziren akordio sekretuak egin izanagatik.
6. Nazio Batuen Erakundea (NNBB) eratuko zutela adosu zuten. NNBBek bakea izango zuten helburu. Baina, dakigunez, bomba atomikoen bonbardaketa abuztuan gertatuko zen. Horregatik askok zalantzan jarri dute bakearen nahia.
7. San Frantziskoko konferentzian adostu zuten NNBBen estatutu juridikoa. Eta zorionez, jaio zen. Baina oztopo oso handi batekin: Segurtasun Kontzeiluan 5 kide hauek BETOa lortu zuten : EEBB, Britania Handia, Frantzia, Errusia (SESB garai horretan) eta Txina. Beraz, zauri bat du "demokrazian". Ez ordea, NNBBen Asambladak. Han herrialde sinatzaile guztiak ordezkatuta daude.

Postdamgo konferentzian: 1945ko abuztuaren 2an.
  • Alemania zatituta geratu zen. 4 Kontrol-eremuetan (BH, Fr, EEBB, SESB-en esku). Bai herrialdea, baita hiriburua -Berlin- ere.
  • Ultimaum-a eman zioten Japon-i eta baldintzarik gabeko bere etsipena eskatu zioten. Ia lortuta zuten. Gauza gutxi eskatu zuen Japonek, eta militarki guztiz galduta zuen jada gerra. Hala ere, bonbardaketak egiteko agindua 4 egun geroago eman zuen Truman-ek (Roosvelten heriotza gertatu ondoren).
  • Stalinek Francoren gobernuarekin harreman gutziak apurtzea nahi zuen. NNBBetan Espainia ez sartzea lortu zuen baina ez errepublikazaleek eskatzen zuten esku-hartzea. 1939tik 1975era mantendu zen Franco Espainiako gobernuan.


Ekialde Urrunean Japoniak Asiako inperio osoa galdu zuen eta EEBB-ak okupatu zituen. Txinak Formosa (Taiwan) lortu zuen eta Korea bi okupazio-eremutan banatu zen: iparraldea sobietarrek okupatu zuten eta hegoaldea Amerikako Estatu Batuek. (gaur egun, oraindik banatuta. 2020ean)

Beste lekuetan ere, Bake-Itunak zinatu ziren. Austrian, ordea, 1953ra arte ez zen lortu.



5.4 Nazioarteko "ORDEN BERRIA" eratu zen.

Mendebaldeko Europa OTAN-en eta EEBBetako "orbitan" lerrokatu ziren eta orokorrean sistema kapitalistak garatu zituzten. China bihurtu zen munduko potentzia Asian. Corea bitan banatu zen. Iparralde komunista eta Hegoalde kapitalista. SESB bigarren munduko potentzia bihurtu zen.


5.5 Itun Militarrak


Mendebaldeko blokeak Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea (NATO) eratu zuen 1949an, herrialde hauekin: 

EEBB, Kanada, Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Herbereak, Belgika, Norvegia, Danimarka, Islandia, Portugal, Luxenburgo. (Geroago Turkia, Grezia, Alemaniako Errepublika Federala). Itun hinen ondorioz, herrialde askotan OTAN-ek edota EEBBetako ejerzitoak base militarrak jarri zituen.

  • Espainia - Bideoa: La tele de tu vida referendum sobre la OTAN-...)
  • OTAN EZ - Berria: berri Otxoak-. 
  • OTAN BAI OTAN EZ - Berria: Expansión-.

OTAN jaio ondoren, SESBEk bultzatu zuen itun militar hau. Lehenengo helburua arma nuklearrak garatzea zen, EEBB-etako indarrak berdintzeko. 1949an lortu zuten. Ondoren, aliantza militar bat bultzatu zuen Varsoviako Itunak Europako herrialde komunistekin:

Sobietar Batasuna, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Polonia, Txekoslovakia, Errumania, Hungaria, Bulgaria eta Albania. 

(Azken batzarra izan zen 1991an, SESB-en hausturarekin, handik aurrera desagertu zen).


6. II MG eta gero:  Giza Eskubideak, Nazio Batuen Erakundea.


GIZA ESKUBIDEen ALDARRIKAPENAK jaio ziren Gerrak berriro ez errepikatzeko asmoz. 

Blog honetan -goiko estekan- orri oso bat dago Giza Eskubideen Itunekin. Momentu honetan adi egon 1945 eta geroko Giza Eskubideen aldeko aldarrikapen guztiekin. II Mundu Gerrak, azken finean, gehieikerien kontzientzia piztu zuen geroko agintari batzuengan. Atzera begira egin zutenean krudelkeria eta etika gabeko bortizkeriak mundua nora eraman zuen ikus zitekeen. Eta adoztu zituzten bortzaketa eta krudelkeriak berriro ez errepikatzeko nazioarteko tresna juridikoak. 

Tresna juridiko bat, zer da? Akordio bat zuzenbidean. Herrialde sinatzaileei betetzeko beharra ezartzen die. Beraz, delitu horiek ezin dituzte egin gobernuek.

Behar morala eta juridikoa bihurtzen dira Giza Eskubideen gaineko Itunak. Eta kontzientzia berri bat zabaldu zen hortik aurrera munduan zehar: bakearen aldeko kontzientzia, armonia bilatzen zuen kontzientzia berria. Gatazken konponbideak bilatzea ezinbesteko behartzat jo zuten.

Hala ere, dakigunez, itun hauekin ez zen heldu historiaren amaiera-ra. Hala, Gerra Hotzaren testuinguruan (1945-1989) "mamu belikoa"-k hegoak zabaldu zituen, berriro ere. Zoritxarrez, gatazka armatuak garatu ziren: bi blokeek teknologia belikoan inbertitu zituzten diru kantitate ikaragarri handiak.

Gauzak horrela, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapenak Gerran urratutako eskubide eta askatasunak jaso eta bildu zituen. Giza Eskubideen itunak itsas-argia bihurtu ziren gerraren itzaletatik ateratzeko urratsetan.



Gerra krimenak eta nazioarteko auzitegiak (1945-46)

Giza Eskubideen defentsan Gerra krimenak epaitzeko auzitegiak egon ziren gerra amaituta: Nurenberg eta Tokyoko epaitegiak. Zoritxarrez, galtzaileak baino ez ziren haietan epaituak izan. Tokyon kriminal japoniarrak eta Nurenberg-en alemandarrak. Baina zalantza barik, giza eskubideen defentsan aurrerapausutzat jo ditzakegu.

Handik Nazioarteko Epaitegi Penala jaio zen gerra krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak epaitzeko.

7. II MGren ostean: Gerra Hotzaren tentsio aldiak.



1. Txinako iraultza. (1946-49)

2. Koreako Gerra (1950-53)
4. Suez-ko gatazka (1956)



Jarri nahi izan dizkizut bi bideo hauek. Kanta hauei esker ikusiko dituzu etsaien emozioak. Lehenengoa, Silvio Rodriguez-ena, iraultza komunistaren aldekoa eta EEBBetako gobernuaren esku-hartzearen kontrakoa (Cochinos-Badiakoa, Playa Giron). 



Momentu horretan EEBB-etako presidentea J.F Kennedy -JFK- zen. Bigarren bideoan Kennedyren heriotza gertatu zenean bere alde argitsua goraipatzen duen kanta mexikarra entzun dezakezu. JFK atentatu batean hil zuten. -Esteka honetan eitb-ko berria duzu-





Playa Girón. Silvio Rodriguez


Corrido por la muerte de J.F. Kennedy

6. "Bake Hotza": Vietnamgo-Gerra (1959-1975)
7. "Praga-ko udaberria" (1968) 






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...