Gerraren Amaiera:
Japoniarren ez zuten lortu Autralian lehorreratzea eta Koraleko itsaoko eta Midway-ko guduen ostean, inperioaren gainbehera argia zen gatazka belikoetan. Gerrako urte azken hauetan, *Kamikaze-en taktika etsia erabiltzen hasi ziren. Nahiz eta Hitler bere buruaz beste egin eta Mussolini lintxatua izan, 1945-eko ekainea gerra Pazifikoan mantentzen zen. Japoniak ez zuen hasiera batean bakea onartu. Japoniarren harrotasun famatua nazionalismo sendo batekin zegoen nahasita eta kasu askotan adoktrinamendu sintoistak nagusitasun sentimendu hau indartzen zuen. Gobernu inperiala, aldiz, bananduta zegoen gerra amaieran. Erdiak bakea eta errendizioa nahi zuen eta besteek, aldiz, gatazka azken ondorioetara eraman nahi zuten. Puntu honetan klabe izan zen Hiroito enperadorea, hau bakearen alde jarri baitzen. Yalta-ko konferentzia gertatu baino bi egun lehenago Roostvelt presidenteak errendizio termino minimo batzuk (enperadorearen figura bermatzea, nagusiki) jaso zituen Japonetik; honek aldiz, termino hauek errefusatu zituen eta gerra jarraitu egin zuen.
Japonia bakerantz makurtuta egon arren, Truman presidenteak gerraren benetako amaiera bilatuz (eta baita Estatu Batuetako gaitasuna munduari erakusteko), “Little Boy” izenarekin deitu tako bonba atomikoaren jaurtiketa onartu zuen. Hiroshiman bota zuten. Hau gutxi ez izango balitz, bi egun geroago, nazio nipona oraindik dardaraka zegoenean, bigarren bonba bat, “Fat Man”, jaurti zuten Nagasakiko hirian. 225.000 hildako baino gehiago egon ziren (210.000 zibil japoniarrak hil ziren eta 20 gerra preso britainiar, nederlandar eta estatubatuar hilda). Pedro Arrupek, bonbardaketaren momentuan Hiroshima-n zegoen jesuitak hurrengoa idatzi zuen bere memorietan:
“Estábamos recorriendo los campos de arroz que circundaban nuestra casa para encontrar el sitio de la bomba, cuando, pasado un cuarto de hora, vimos que por la parte de la ciudad se levantaba una densa humareda, entre la que se distinguían, claramente, grandes llamas. Subimos a una colina para ver mejor, y desde allí pudimos distinguir en donde había estado la ciudad, porque lo que teníamos delante era una Hiroshima completamente arrasada”
Gertakizun lazgarri honen ostean, Japonia baldintzarik gabeko kapitulazioa egin zuen. 1945eko abustuaren 15ean irratiaren bitartez, Hiroito enperadoreak hitz hauek bere herriari esan zizkion hitzaldi batean:
“A pesar de que todos han dado lo mejor —la lucha valiente del ejército y de las fuerzas navales, la diligencia y dedicación de Nuestros servidores del Estado y el servicio devoto de Nuestros cien millones de súbditos—, la situación de la guerra no se ha desarrollado necesariamente en provecho de Japón, mientras las tendencias generales del mundo se han vuelto contra su interés.
Además, el enemigo ha empezado a utilizar una bomba nueva y muy cruel, cuya capacidad de provocar daño es realmente incalculable, provocando la muerte de muchas vidas inocentes. Si continuáramos luchando, no solo tendría como resultado el colapso y destrucción de la nación japonesa, sino que también conduciría a la completa extinción de la civilización humana.
Siendo así el caso, ¿cómo vamos nosotros a salvar a nuestros millones de súbditos, o a expiarnos ante los espíritus benditos de Nuestros Ancestros Imperiales? Esta es la razón por la que hemos ordenado la aceptación de las disposiciones de la Declaración Conjunta de las Potencias.
Las dificultades y sufrimientos a los que Nuestra nación quedará sujeta de ahora en adelante serán ciertamente enormes. Somos plenamente conscientes de los sentimientos más profundos de todos vosotros, nuestros súbditos. Sin embargo, es de acuerdo a los dictados del tiempo y del destino que hemos resuelto preparar el terreno para una gran paz para todas las generaciones que están por llegar, soportando lo insoportable y sufriendo lo insufrible.”
Hiritarren erreakzioa arrigarria izan zen, enperadore jainkotarra hitz egiten ari baitzen. Kenzaboru Oe idazlearen hitzetan: "(...) lo que más nos sorprendió y decepcionó fue descubrir que el emperador hablaba con voz humana… ¿Cómo podíamos creer que una augusta presencia con tanto poder se había convertido en una simple voz humana?"
Japonentzat dena deusestu zen: batasun eta superioritate kontseptua, balore sistema, bizimodua eta konstrukzio morala guztitz desagertu ziren. Etorri egingo zen okupazioarekin, hitz gako berriak ere etorri ziren, liberalismo, demokrazia, askatasun eta berdintasun.
*Kamikaze: Hitz hau oso berezia da eta historia handia gorde egiten du bere atzean. Gaur egun erabiltzen da pilotu suizida japoniarrei erreferentzia egiteko; baina hau AEB-ko interpreten erru baten ondorioz gertatu zen. Hitz hau benetan oso zaharra da eta bitan banandu daiteke: kami (jainkotar) eta kaze (haize). Sortu egin zen 1274. urtean eta Japonian gertatu zen ekintza oso berezi bati egiten dio erreferentzia. Garai hartan, Kublai Khan bere aitite, Genghis Khan-en, inperioa zabaltzen jarraitu zuen eta Japoniako artzipielagoa menderatzea erabaki zuen. Oso armada potente bat bildu ostean Japoniara abiatu zen, baina tropa hauek lehorreratzerakoan tifoi baten erazoa jaso zuten eta ejerzitoa oso gutxituta geratu zen. Zazpi urte geroago, mongolek ejerzito handiago bat bildu zuten, baina lehorreratzerakoan beste tifoi erraldoi baten erazoa jaso zuten eta historio bera errepikatu zen. Japoniarrek mongolen inbasioa sahiestea lortu zuten eta bi tifoi hauei “kamikaze” izena jarri zioten (Jainkozko haizea). Gertakizun hau inperialismoaren garaian erabili zen, Japonia Jainkoak aukeratutako herrialde gorena zela baieztatzeko.
Okupazio Militarra eta Tribunalaren sorrera
Irailaren 2an, McArthur generala USS Missuri akorazatuan Tokioko portura ailegatu ondoren, Japoniako errendizio ofiziala sinatu egin zen. Ekintza honek zazpi urteko okupazio militar bati eman zion hasiera. Alemaniak kapitulatu zuenean, eremu hau zatitu zen eta aliatuen artean banandu zen; Japonian, aldiz, ez zen hau egin, baina Sobietar Batasuna, Ipar Korean bezala, Hokkaidoko irla japoniarra okupatu nahi zuen. Azkenean hau ez zen egin, Truman presidentearen ekintzari esker.
Okupazioaren bitartez, zenbait erreforma aplikatu egin ziren Inperio ohian. Nolabaiteko legitimazio bat izateko eta bere irudia garbitzeko, AEB-k herrialdea demokratizatu zuen. Konstituzio berri bat idatzi egin zen eta eskubide zibil eta politikoak bermatu ziren. Emakumearen berdintasuna ezarri zen eta sintoismoa erlijio ofiziala izatetik kendu zen. Gainera, enperadorea politika arlotik baztertu zen eta herrialdeko sinbolotzat hartu zen hortik aurrera. Azken neurri hau funtsezkoa izan zen; hasieran, Hiroito epaitzea eta hiltzera kontenatu nahi zuten, baina ideia alboratu zuten. Konstituzioa onartzearen edo epaitua izatearen artean aukeratzera behartu zuten eta konstituzioa aplikatzea erabaki zuenez, estatubatuarrek enperadorea txotxongilo politiko baten modura erabili zuten. Gainera, ikerketa bat egin ondoren, ikusi zuten populazioaren ehuneko beldurgarri batek bere buruaz beste egingo zuela bere enperadorea hiltzen ikusi izan balute (haien Jainkoa baitzen). Izan ere, epaiketen zehar akusatu guztiek enperadorearen erresponsabilitatea zuritu zuten eta ez zen ezta deklaratzera joan.
Gerra ondoren etorri egin ziren bi hamarkadetan zehar gizarteak, gehien bat gazteek, estatubatuarren kultura jaso eta barneratu zuten. Haruki Murakami idazleak gogoratzen zuen nola urte horietan kultura berri hori eferbeszentzia prozesu batean bizi zuen. Gazte askoren bizitzak, Murakami-rena sartuta, musika, telebista programa, kotxe eta arropa berriengatik aldatu egin ziren. Arlo akademikoan ere, eskema kultural tradizionalistaren suntsiketaren ondorioz, ikerketak egiteko askatasuna izan zuten. Nahiz eta erreforma bikaina izan, japoniar askok kritikatu egin zuten eta nolabaiteko anarkiatzat jotzen zuten. Askok uste zuten gazteek ez zutela inor (enperadorea) errespetuz begiratzeko gaitasunik; indar espiritual baten falta zegoen, hau da, bizitzeko zentsu eta norabidearen falta.
Noski, okupazioaren ondorioz, herrialdea guztiz desmilitarizatu zen eta jerarkia militarra suntsitu egin zen. Nahiz eta estatu kolpe baten saiakera egon, ejerzitoak ez zuen boterea berreskuratu. 500 kargo altu inguruk harakiria egin zuten, bere buruaz beste eginda. Izan ere, Hideki Tojo (lehen ministroa zen Pearl Harbour erazo zenean) bere buruaz beste egiten saiatu zen baina ez zuen lortu; azkenean, bere borondatearen aurka epaitu zuten eta hiltzera kondenatu zuten. Urte hauetatik gaur egun arte, Japoniak ez du ejerzitorik izan. AEBk idatzitako konstituzioaren 9. Artikuluak armada izatea debekatzen baitzuen. Hau zen artikuloak esandakoa:
“Aspirando sinceramente a una paz internacional basada en la justicia y el orden, el pueblo japonés renuncia para siempre a la guerra como derecho soberano de la nación y a la amenaza o al uso de la fuerza como medio de solución en disputas internacionales.”
Herrialdeak duen ejerzito bakarra Japoniako Autodefentsa Indarrak dira. Armada txiki honek ezin izango luke inbasio bat gelditu, bere funtzioa inbasio hipotetikoak gelditzea da (aliatuen laguntza ailegatu arte). Gatazka internazionaletan, aldiz, misio humanitario eta bakearen mantendimendurako maniobretan parte hartzen dute bakar-bakarrik.
Marco Poloko inzidentean hasi egin zen gatazkatik gerraren amaierara arte eskubideen bortxaketa erraldoiak egon ziren. 1937 eta 1945 urteen artean 9 milioi txinatar hil egin ziren eta Java hirian bakarrik 3 milioi pentsona inguru bizia galdu egin zuten. Hiritar Koreanoen tratua beldurgarria izan zen, gizonen gehiengoa ejerzitoan sartzeko behartzen zituzten (kanoi-bazka); beste askok konzentrazio esparruetan lan egiten egon ziren eta azken aukera mehategi japoniarretan esklabo moduan lan egitea zen. Emakume koereanoen tratua oso krudela zen, haragi zati moduan erabiltzen baitziren; “kontsolamendurako emakumeak” deitzen zituzten eta azken finean esklabo sexualak ziren. Honen ondorioz, bakea sinatu bezain laster, lehenengo inbestigazioak hasi egin ziren, gehien bat hurrengo krimenetan zentratu ziren: Nankingo sarraskia, gizakiengan egindako esperimentuak eta arma biologikoak, arma kimikoen erabilera, ekidin daitezkeen goseteak, gerrako presoen tortura, kanibalismoa, bortxazko lana eta sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketa. Jarraian, Ekialde Urruneko Nazioarteko Zigor Auzitegi Militarra eratu zen 1946. urteko urtarrilean, haurreko krimenen erantzunleak epaiteko.
Ekialde Urruneko Nazioarteko Zigor Auzitegi Militarra
Oso gertakizun internazional handi eta konplexu epaitzen ari zenez, prozesu oso luzea bihurtu zen. 1946. urteko Maiatzaren 3-an fiskaliak kasua zabaldu egin zuen eta bi urte eta erdi geroago, 1948-ko azaroaren 12-an amaitu egin zen. Tribunal honek arazo estruktural oso larri eta argia zuen. Epaile guztiak bai aliatuen edo Japoniak erasotako herrialdeetako hiritarrak ziren. Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Erresuma Batua, Frantzia, Estatu Batuak, Sobietar Batasuna, Filipinak eta Indiakoak izan ziren epaileak. Nurenberg-en ikusi zen bezala, prozesu judizial batean neutraltasuna ezinbestekoa da eta epaileen aukera funtsezko gauza bat da. Izan ere, nazien epaiketak eredu eta aurrekari moduan erabili zen prozesu osoan zehar. Modelo bera erabili zen; A klaseko karguak (bakearen aurkako krimenak), B klaseko karguak (gerrako krimenak) eta C klaseko karguak (gizateriaren aurkako krimenak) ezarri ziren. A kalseko karguak bakarrik kargu altuek jaso zezaketen eta gizateriaren kontrakoak, azkenean, ez ziren aurrera eraman.
Lehen aipatu dudan moduan, enperadorea ez zen deklaratzera joan eta noski, ez zen epaituta izan. 419 testimonio entzun izan behar zituzten epaileek eta 4.334 prueba tramitatu egin ziren. Epaitu egin ziren kriminal guztiak japoniarrak ziren eta salatuen defentsak aliatuek egindako krimenak epaitzea eskatu zuten, baina ez zuten lortu. Bi ziren krimen nabarmenenak: Truman presidentearen inputazioa bonbardaketa atomikoengatik eta Sobietar Batasunak bakearen kontra egindako erasoa, Japoniak bakea sinatu ondoren Irla Kurilak inbaditu zituelako (gaur egun errusak dira).
Epaileen artean, aldiz, ez zen lortu erabateko adostasunik. Bakoitzak herrialde batekoa zen eta zuzenbideari dagokionez ikuspuntu desberdinak zituzten nahiz eta “alde” berekoak izan . Jaranilla magistratua -filipinoak-, eta Bernard magistratuak -frantziarrak-, zenbait eztabaida izan zituzten kolonialismoaren inguruan. Bernardek uste zuen kolonismoa egokia zela herrialde ez zibilizatuen hiritarrei estabilitate bat emateko eta kontrol bat ezartzeko; baina Jaranillak beti defendatu zuen inork ez duela zilegitasunik beste lurralde batean gobernu bat ezartzeko. Baina tribunalak idatzitako ebazpenean ez zuten lortu guztien oniritzia, zazpi epaile bakarrik ados zeudelako. Filipinoak uzte zuen japoniarrek zigor gogorragoak jaso behar zituztela (erantzunle eta erasotzaileak zirelako) eta holandarrak eta frantziarrak, aldiz, zigor bigunagoak nahi zituzten. Radha-Binod Pal magistratuak uste zuen salatutako guztiak ez zirela errudunak. Berak argudiatzen zuen oso ikuspegi sinplea zela erabiltzen ari zena, Japoniak gerra hasi zuelako errudun bakarra zela pentsatzea okerra zela uste zuen. Gainera, 1937-an erazo gerra bat hastea ez zen delitua eta epaiketan modu atzeraeraginezkoan aplikatzen ari zen. Horregaitik, epaile indioak salatu guztien absoluzioa nahi zuen, prozesu judiziala estrukturalki txarto eraikita zegoelako.
Zazpi epaileen gehiengo sinplearekin ebazpena erabaki zen. 1212 orriko dokumentu bat izan zen eta zazpi egun eman zituen auzitegiko presidenteak epaiketan erabakia irakurtzen. 25 akusatu egon ziren bakearen kontrako krimenak egiteagatik eta 23 errudun deklaratu ziren. A klaseko kriminalen artean zazpi Sugamo espetxean urkan hiltzea kondenatu zituzten (hauen artean Hideki Tojo jenerala zegoen). Beste 16 biziarteko espetxealdi ezarri zieten baina denak 40 eta 50-ko hamarkadetan baldintzapeko askatasuna jaso zuten (kartxel barruan hil egin zirenak ezik). Beste bi kondenatu egon ziren, 20 eta 7 urteko espetxealdira, baina askatasuna ere jaso zuten.
Herrialde batzuetan (Txina, Herbehereak, AEB, Frantzia, Autralia eta Erresuma Batua) gradu txikiko beste 5.700 militar japoniar epaitu egin ziren. B klaseko kriminalak izan arren, 984 hiltzera kondenatu zituzten (gehien ejekutatu zituen herrialdea Herbereak izan ziren, 236). Gainera 3 mila militar baino gehiago espetxetara bidali zituzten eta Sobietar Batasunak eta Txina Komunistak berme juridiko gabeko epaiketak egin zituen.
Ondorioa:
Parisko bakea egin nahi izan zuen moduan, Nurenberg eta Tokioko epaiketak aurrekari bat ezarri nahi zuten etorkizuneko gatazkak saihesteko. Egia da gaur egun gerrak mantendu egin direla, baina modu lokalizatuagoan (tokiz tokikoak dira gehien bat) gertatzen dira, gatazka armatu mundialak ez daude. Baina hau ez da gertatu aurrekari juridiko hauei esker baizik eta lan hasieran azaldu dudan bezala, gure ahalmen autosuntzitzaile nuklearrari “esker”.
Argi dago Japonia oso herrialde odoltsua izan zela gerra garaian eta nahiz eta mendebaldean nazien protagonismoagatik eklipsatua izan, hiritar asiatikoekin oso erregimen krudela izan zen. Nankingo sarraskia, kontzentrazio esparruak eta bortxaketak oso adibide azpimagarriak eta argiak dira. Baina berak ere ondorio latzak pairatu zituen gerraosteko urteetan. Pazifikoko gerran, armada inperiala 1.140.000 hildako izan zituen eta bai bonbardaketa su-eragiltzaileak edo atomikoen ondorioz, 650 mila zibil hil egin zituzten. Bonbardaketa estrategikoen ondorioz, Tokio hiriaren bi heren guztiz suntsituta geratu zen eta herriaren ahalmen industriala %10-ekoa zen. Radha-Binod Pal magistratuak esan zuen moduan, Japonia errudun bakar moduan jotzea historia oso modu sinplean ikustea da. Arreta deitu dit nola epaiketan zehar hiritar japoniarrak biktima moduan hartzen ez zirela. Kontuan izanda erregimen oligarkiko, militarista eta autritario batean bizitzera behartuta zeudela eta gehiengoa adoktrinamendu gogor bat jazan behar zuela, nire ikuspuntutik biktima argiak dira (bando baten bonbardaketak eta beste bandoaren mugak jasan behar zituzten).
Aurrekari juridiko bat helburu moduan izanda eta Nurenberg-ko epaiketak eredutzat hartuta, Tokioko epaiketak oso prozesu irregularrak izan zirenn. Izan ere, bi epaiketa famatu hauek Zuzenbide Internazionalaren aitak dira eta CPI (Corte Penal Internacional)-aren sorrera ekarri zuten; baina nahiko bitxia da zuzenbide internazionalaren zimentuak epaiketa arbitrario hauek izatea. *Azpimarratu nahi izango nuke Estatu Batuek, Txina eta Errusia CPI barruan sartuta ez daudela.
Argi dago, historia gaur eguneko begiekin epaitzea gauza egokia ez dela; baina nire ikuspuntutik aliatuen jokabidea ez zen egokia izan. Jendeak, bai bloke batekoa edo besteko, II Mundu Gerra ostean gizakiarengan galdutako esperantza eta fedea berrezkuratzea behar zuen. Hau lortzeko modu egoki eta interesgarria munduari epaiketa justu eta errukiorra bat erakustea izan lezake. Uler dezaket Truman presidentearen inputazioa ez egitea, baina exekuzioak murriztea modu egokia izan ahal zen enpatia eta nazioarteko entendimenduak lortzeko. Noski, Japonia demokratizatzea, adibidez, oso neurri egoki eta beharrezkoa zen, baina baita herrialdea menderatzea eta AEB-ko nagusitasuna bermatzea helburu moduan zegoen horren azpian (Japoniako konstituzioaren 9. Artikuloa).
Aurrerapen juridiko eta sozialak lortzeko, gakoa ez dago zigor eta umiliazioetan; gakoa entendimenduan eta nazioen arteko batasunean baizik.
-Oharrak:
*Modu objetibo batean idaztea saiatu naiz, baina pizka bat pro-japoniarra dela uler dezaket (denok ezin gaitezke guztiz objetibo izan).
*Lan honen idazkerako ezinbestekoa izan da “Breve historia de Japón” liburua, Mikiso Hane historiagile eta irakasleak idatzita. Emigrante japoniarren familia batean jaio egin zen 1922an AEB-n. 18 urtera arte Japonian ikasi zuen, baina gerra garaian AEB-ra bueltatzean, erreklusio esparru batean sartu egin zuten arbaso japoniarrak izateagatik. Bere ikerketak 2. Mundu Gerra aurretik Japoniako emakume eta klase baxuen egoeran zentratu ziren. 2003an hil egin zen.
*”Tokyo Trial” tituluarekin, Netflix-en Tokioko epaiketei buruzko miniserie bat aurki ditzakezu (oso lagungarria izan da ere lana prestatzeko).
*Noski, Wikipedia ere kontsultatu dut lana idazterako orduan.
*Argazkiak:
2-Pariseko Bakearen biltzarran hartutako argazkia (George, Orlando, Clemenceau eta Wilson)
3-1973. urtean Meiji Tenno enperadoreari ateratako argazkia
4-XVI. mendean Toyotomi Hideyoshi-ri egindako margolana.
5-Tintin-en abenturen bostgarren albumaren binetak, “Loto Urdina” titulodun.
6-Joseph Grew (AEB-ko enbajadorea Japonian) Codell Hull sekretarioari bidalitako telegrama.
8-Mongolen inbasio japoniarraren porrota erakusten duen margolana
9-Douglas MacArthur eta Hirohito enperadorea bilera batean.
10-Kontsuelo emakumeen omenez San Francisco-n egindako estatua.
11-Tokioko auzitegiaren epaileak (Sir William Webb, Edward Stuart McDougall, Mei Ju-ao, Henri Bernard, Radhabinod Pal, Bert Röling, Erima Harvey Northcroft, Delfin Jaranilla, Donald Patrik, Myron C. Cramer eta Ivan. Zaryanov)
12-Hideki Tojo bere sententzia entzuten deuen bitartean hartutako argazkia.
13-Manchukuoko propaganda kartela; japoniar, txinatar eta mantxuen arteko harmonia sustatzen duena. Kartealak dio: "Japonia, Txina eta Manchukuoren laguntzarekin, mundua bakean egon daiteke". Ikusgai dauden banderak, ezkerretik eskuinera: Manchukuoko bandera, Japoniako bandera eta "bost arrazen batasuna" bandera, Txinako bandera une horretan.
* Mila esker gai honi buruz interesa piztu egin didan guztiei: historiako irakaslea (Itziar Villanueva), kultura pop (videojokoak, animea, etc.) eta berezko jakin-mina.