martes, 31 de marzo de 2020

BPG: Inbertsioa

BPG: Inbertsioa

Zer moduz ikasle maiteok??

Gaur egin behar duzuen lana:

Liburuko 158-159 orrialdetan.

Egin dokumentu bat ordenagailuan galdera hauen erantzunekin:

1. Irakurri definizioa koadro berdean. Ulertzen duzu? mesedez, zalantzak badaude, egin classroom-en!
2. Erantzun galdera hau: Zer bi funtzio du inbertsioak? Epe luzean zertarako behar da?



3. Geroago, A. Inbertsio-motak begiratu, irakurri eta egin zuk koadroa baina hitz esanguratsuekin, eskema moduan.
4. Zergatik "eraikuntza" ez du jarri ekipamenduaren atalean?



5. Eman jabetza intelektualaren adibide bat ekonomian duen garrantzia adierazteko.



6. Izakinen aldakuntza: Biltegiratzea. Bilatu adibide bat koronavirusaren krisi honekin. Zer biltegiratzen du jendeak etxean? Eta enpresek?



7. Inbertsioa baldintzatzen duten faktoreak. Irakurri koadro guztiak eta bakoitza irakurri ondoren, erantzun:

   7.1 Zikloari lotutako sarrerak: Uste duzu momentu honetan -konfinamenduan- zikloak inbertsioa ekarriko duela?
      7.2 Kostuak: Zer entzun duzu garai honetan diruaren prezioaz?

El economista: Berria. (Nahi baduzu zoaz esteka honetara, ea zer ulertzen duzun...)

       7.3 Eta zergei buruz?

  7.4 Nola dago ekoizpen ekipamendua enpresetan gaur egun ?



Gaur zerbait bidali behar duzu?
Gaur ez. Baina bihar gaurko lana eta zuzenketa erredaktatuta -gorriz- bidaliko didazu. Ok?

Eta zuzenketa nola egin behar da? Nik bihar bideoan bidaliko dizut gaurko galderen azalpena. Zuk erantzun duzuna osatuko duzu nire azalpenekin -apunteak hartuz-. Honela, behin ta berriro entzuten, hobeto ulertuko duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...