Dirua eta ekoizpena (1)
1. Esteka honetan lehenengo motibazioa duzu, aste honetan ondo ibiltzeko.
2. Zer egin behar duzu gaur?
2.1- Testua irakurri: Zuen ekonomiako liburua 62-63 orrialdeak.
2.2- Eguneroko ekonomikoa eta sentimenduak...
Nola egin egunerokoa? Izena-abizenak eta eguna jarri. Ordenagailuz egin behar duzu eta gaur hiru galdera hauekin egin behar duzu:
- 1. Zein da gaur erabiltzen dugun dirua? Zergatik paper bat txanpon batek baino gehiago balio du?
- 2. Zerbait ez duzu ulertu? (Liburuko testua. (62-63)Dena ulertu baduzu, ez erantzun)
- 3. Zer moduz zaudete etxean? Hor kontatu dezakezu ea ondo ala gaixorik, kezkatuta ala lasai, ea txaloak ematera ateratzen zaren kalera edo ez, ea asperturik ala gauzak egiten, irakurtzen, berriak entzuten, zer moduz dagoen zure familia, baketsu ala haserre, ea ekonomiaz kezkatuta dauden eta zergatik... nahi duzuna!!(dena orrialde baten erdia gutxi gorabehera, gehiago nahi baduzu...).
3. Gaur entregatu behar da zerbait? Bai!! Gaur "tarea" berri bat duzu classroom-en eta horretan eman zure egunerokoa (Aurreko 3 galderak erantzunda).
No hay comentarios:
Publicar un comentario